UEFA Europa Liga
2024/11/29 - 01:09
Imanol: ''Bigarren zatian askoz hobeto egon gara, beraien gainetik''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Ajaxen aurka lortutako garaipenaz (2-0) hitz egin du, Reale Arenan jokatutako Europa Ligako 5. jardunaldian. Bigarren zatian hobera egindako aldaketak izan direla garaipenerako gakoa azpimarratu du.
2024/11/28 - 23:58
Realak Ajaxen aurkako partida gogorra gainditu du (2-0)
Partida oso parekatua izan da, eta txuri-urdinei kosta egin zaie atea aurkitzea, baina Barrenetxearen eta Kuboren golek hiru puntuak eman dizkiete.
2024/11/28 - 23:30
Unai Simon: ''Lehiaketa mailara bueltatu ahal izateak kezkatzen nau oraintxe''
"Horixe falta zait", adierazi du Athleticeko atezainak, talde zuri-gorriak Europa Ligan Elfsborgen aurka jokatutako partidaren ostean. Udaran egin zioten ebakuntza gaindituta, Simon atepera bueltatu da.
2024/11/28 - 21:42
Athleticek Elfsborg menderatu du San Mamesen (3-0), eta oso sendo jarraitzen du Europa Ligan
Adamak eta Pradosek, lehen zatian, eta Guruzetak bigarrenean, talde zuri-gorriaren golak sartu dituzte, eta Unai Simon izan da atepean. Europa Ligako liga faseko zortzi jardunaldietatik bost jokatuta, Valverderen gizonek hamahiru puntu dituzte, eta sailkapeneko aurreneko zortzietan jarraitzen dute.
2024/11/27 - 20:47
Yuri: ''Partida hau guretzat final bat da, gure maila onena eman beharko dugu 3 puntuak eskuratzeko''
Yuri Berchiche Athleticen jokalariak Elfsborgen aurkako Europa Ligako azaroaren 28ko partidari buruz hitz egin du, neurketaren bezperan.
2024/11/27 - 19:25
Aihen Muñoz: ''Reala, beti bezala, topera irtengo da''
Aihen Muñoz Realeko jokalariak Ajaxen aurkako Europa Ligako neurketaren inguruan hitz egin du eta adierazi du taldea gogotsu dagoela garaipena lortzeko. Partida bihar, azaroak 28, jokatuko da, Reale Arenan, 21:00etan.
2024/11/27 - 19:14
Imanol, Oyarzabal hizpide: ''Entrenatzaileak eta kapitainak asko sentitzen dute Realak galtzea''
"Horixe izan da; partida galdu dugula, entrenatzailea haserre, eta jokalariak ere bai", azaldu du Imanolek, igandean San Mameseko derbia amaituta esandakoaz. Realeko entrenatzaileak zehaztu duenez, "Mikel Oyarzabal nire luzapena da, zelaian zein zelaitik kanpo".
2024/11/27 - 12:00
Athleticek Elfsborg izango du aurkari, eta Realak, Ajax, Europa Ligako bosgarren jardunaldian
Ostegun honetan jokatuko dira norgehiagokak. Zuri-gorriek Suediako taldea hartuko dute San Mamesen, 18:45ean; txuri-urdinek ere etxean jokatuko dute Herbehereetako taldearen kontra, 21:00etan.
2024/11/15 - 18:30
Realak sarrerak saldu beharko dizkie Ajaxeko zaleei
Realak uko egin behar izan dio Herbehereetako jarraitzaileei sarrerarik ez saltzeko ahaleginari, "Europako erakundearen erregulazioak talde txuri-urdinaren borondatea gauzatzea eragozten" duelako.
2024/11/14 - 13:58
Roberto Olabe: ''Zikloak hasi eta bukatu egiten dira, eta hau da nirearen amaiera Realean''
Roberto Olabe Realaren Futbol zuzendariak prentsaurrekoa egin du ostegun honetan, 2025eko ekainean taldea utziko duela iragarri eta gero. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2024/11/14 - 13:22
Olabek argitu du Reala uztearen arrazoia ez dela Imanolekin duen harremana
Roberto Olabe Realaren futbol zuzendariak kargua eta kluba utziko ditu 2025eko ekainean. Prentsaurrekoan azaldu du zeintzuk izan dira erabakia hartzera bultzatu duten arrazoiak. Imanolekin harreman profesional ona duela esan du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/11/14 - 09:49
Roberto Olabek Reala utziko du denboraldi amaieran
Klubaren futbol zuzendariak kontratua du 2026ko ekainera arte, baina 2024-2025 denboraldi amaieran kargua uztea erabaki du. Realak jakinarazi duenez, Erik Bretosek ordezkatuko du Olabe karguan.
2024/11/08 - 18:20
Viktoria Pilseneko atezainak keinu naziak egin zizkion Mikel Oyarzabali
Realaren eta Viktoria Pilsenen arteko partida amaituta, Martin Jedlickak lau aldiz egin zion nazien agurra Mikel Oyarzabali.
2024/11/08 - 01:00
Imanol: ''Ez da lehen aldia arerioa baino hobeak izanda galdu egiten duguna''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Europa Ligako 4. jardunaldian Viktoria Pilsenen aurka jasotako porrotaz hitz egin du (2-1). Zorte txarra izan dutela esan du, baina taldearen joko ona eta jarrera nabarmendu ditu.
2024/11/08 - 00:05
Zorte txarrak eta punteria faltak Realaren porrota eragin du Viktoria Pilsenen aurka (2-1)
Une oro nagusi izan den arren, Gipuzkoako taldea galtzen hasi da, Aduren golaren ondorioz. Hala ere, Oskarssonek parekatu du markagailua. Azken minutuan, baina, Vasulinen desbideratze batek Remiroren ate barruan bukatu du.
2024/11/07 - 22:44
Vesga: ''Bi minutuan buelta eman diogu partidari''
Mikel Vesga Athleticeko jokalariak Europa Ligako laugarren jardunaldian Ludogoretsen aurka lortutako garaipenaz hitz egin du (1-2). Oso pozik agertu da taldeak jasotako golari emandako erantzunarekin eta txapelketan lortutako emaitzekin.
2024/11/07 - 22:00
Athleticek partida irauli egin du Ludogoretsen aurka, eta beste garaipen bat eskuratu du Europa Ligan (1-2)
Iñaki Williamsek eta Nico Serranok egin dituzte Bilboko taldearen golak, 73. eta 74. minutuetan; aurretik, 20. minutuan, Erick Marcusek egin du 1-0ekoa Bulgariako taldea aurretik jartzeko. Horrenbestez, Athleticek 10 puntu ditu txapelketan, liga faseko 4 partida jokatuta.
2024/11/07 - 15:17
500 athleticzale izango dira Razgraden, Ludogoretsen aurkako partidan
Bilboko taldeak Ludogoretsen aurka jokatuko du, Bulgarian, Europa Ligako 4. jardunaldiko neurketa. 500 zale joan dira Razgradera, Athletici indarra emateko. EITB Mediarekin hitz egin dute, eta baikor azaldu dira.
2024/11/07 - 14:53
Realak duela 50 urte ekin zion Europako ibilbidea gogora ekarri dute jokalari historikoek, Pilsenen
Realeko hainbat jokalari historiko Pilsenen daude, talde txuri-urdinak Viktoria Pilsenen kontra jokatuko duen Europa Ligako partida bertatik bertara jarraitzeko. Klubak gonbidatuta joan dira, Realak duela 50 urte ekin zion Europako ibilbideari Txekiako Errepublikan.
2024/11/07 - 14:22
600 realzale Pilsenen, giro onean eta baikor, Viktoria Pilsenen kontrako partidari begira
Realak Viktoria Pilsen izango du aurkari Europa ligako 4. jardunaldian. Neurketa Pilsenen (Txekiako Errepublikan) jokatuko da, eta talde txuri-urdinak 600 zaleren babesa izango du. EITB Mediarekin hitz egin dute, eta baikor daude.