UEFA Europa Conference League
2023/08/30 - 18:49
Luis Sabalza: ''Partida ona egin eta kanporaketa gainditzea da helburua''
Osasunako presidentea baikor azaldu da Nafarroako taldea Belgikara iritsita. Jagoba Arrasateren gizonek ostegunean izango dute aukera, itzuliko partidan, Sadarreko 1-2koari buelta emateko.
2023/08/29 - 17:54
Osasunak azken entrenamendua egin du Taxoaren, Belgikara abiatu aurretik
Taldeak Ostendera bidaiatuko du asteazken honetan, arratsaldean Jam Breydel estadioan entrenatu nahi duelako, itzuliko neurketaren bezperan.
2023/08/25 - 13:47
Oroz: ''Akatsak ordaindu ditugu, baina kanporaketa zabalik dago oraindik''
Aimar Oroz Osasunako jokalariak akatsak ordaindu dituztela azaldu du Brujasen aurka porrota jaso ondoren, baina oraindik gogotsu daudela itzuliko partidan emaitzari buelta emateko.
2023/08/25 - 13:43
Osasuna-Brujas partidako golak Konferentzia Ligako play-offetako joaneko partidan
Ikusi berriro Osasunak eta Brujasek Sadarren jokatutako partidako hiru golak. Belgikako taldearen golegileak Skov Olsen eta De Cuyper izan dira, eta gorritxoen gola Chimy Avilak sartu du.
2023/08/25 - 13:43
Osasuna-Brujas Konferentzia Ligako play-offetako joaneko neurketaren laburpena (1-2)
Hona hemen Osasunak eta Brujasek jokatu duten Konferentzia Ligako play-offetako joaneko neurketaren laburpena. Brujasek 1 eta 2 irabazi du Osasunaren aurka.
2023/08/25 - 13:42
Arrasate: ''Partida parekatua izan da, baina jasotako goletan gehiago egin genezakeen''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak partidaren analisia egin du Konferentzia Ligako joaneko partidan Brujasen aurka galdu ondoren. Ondo jokatu arren, erraztasunak eman dituztela adierazi du.
2023/08/25 - 13:42
Osasunari itxaropena eman dion Chimy Avilaren gola
Olsenen golari esker Brujasek aurrea hartu ostean, Chimy Avilak 78. minutuan jarri ditu taulak markagailuan, talde gorritxoaren itxaropenak bizirik mantentzeko. Hemen ikus dezakezu Chimy Avilaren gola.
2023/08/25 - 00:31
Osasunak galdu egin du Brujasen aurka eta itzuliko partidan markagailua irauli beharko du (1-2)
Olsenek aurretik jarri du Belgikako taldea, eta Chimyk markagailua berdindu duen arren, Brujasek irabazi du partida Cuyperren golari esker.
2023/08/24 - 17:32
Sabalza: ''Botila erdi beteta ikusi behar dugu eta kanporaketa pasa dezakegula sinetsi''
(Adierazpenak gaztelaniaz) 16 urteren ondoren, Osasuna Europako txapelketa batera itzuliko da, eta lehen urratsa Brujas gainditzea izango da. Luis Sabalzak, Osasunako presidenteak, taldea kanporaketa gainditzeko ikusten duen moduaz hitz egin du.
2023/08/24 - 11:05
Osasuna, Brujasen aurkako kanporaketa Sadarren bideratzeko asmoz
Talde gorritxoa 16 urte geroago itzuliko da Europara, eta lehia hori zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 20:30etik aurrera.
2023/08/23 - 21:36
Jagoba Arrasate: ''Europan lehiatzeko gai garela erakutsi nahi dugu aurkari on baten aurka''
Osasunako entrenatzaileak Konferentzia Ligako play-offeko joaneko partidari heldu orduko prentsaurrekoa eman du. Berriatuako entrenatzaileak kanporaketa gogorra espero du Brujasen aurka, baina bere taldearen aukerez sinetsita dago.
2023/08/22 - 21:52
Ruben Peña: ''Iragan denboraldiko lana biribildu behar dugu multzoen fasera igarota''
Ruben Peña Osasunako jokalariak esklusiban hitz egin du EITBrekin Brujasen aurkako Konferentzia Ligako play-offaren aurretik. Gorritxoak kanporaketa gogorra aurreikusten du, baina Belgikako taldea kanporatu eta bere zaleek txapelketako multzoen faseaz goza dezatela nahi du.
2023/08/21 - 21:47
Osasunaren eta Brujasen arteko kanporaketa osoa, EITBn zuzenean
Gorritxoek Konferentzia Ligan Belgikako taldearen aurka jokatuko dituzten bi norgehiagokak EITBn izango dira ikusgai, telebistaz (ETB1) eta Internetez (eitb.eus).
2023/08/18 - 10:52
Brujas izango da Osasunaren aurkaria Konferentzia Ligaren play-offean
Joaneko neurketa Sadar futbol-zelaian jokatuko dute abuztuaren 24an, 20:30ean; itzulikoa, berriz, astebete geroago, abuztuaren 31n, Jan Breydel estadioan, Brujasen.
2023/08/11 - 17:59
Brujas, Osasunaren aurkari izatetik gertu Konferentzia Ligako igoera play-offetan
Talde belgikarrak neurketaren lehen 45 minutuetan erabaki zuen partida, 5-1 irabaziz Akureyri Islandiako taldeari.
2023/08/09 - 20:58
Arrasate: ''Uda gorabeheratsuaren ostean, gogotsu gaude denboraldiari ekiteko, iazkotik gertu egon nahi dugu''
Jagoba Arrasate OSasunako entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du talde gorritxoaren denboraldiaurrerari buruz eta Osasunak 2023-2024 sasoirako dituen helburuei buruz. UEFArekin izandako aferaz ere mintzatu da.
2023/08/08 - 17:12
Luis Sabalza: ''Santuari eskatu diodan lehenengo gauza multzoen fasea jokatu ahal izatea da''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Goizeko entrenamenduaren ostean, Osasunako jokalariak eta arduradunak Xabiergo gaztelura gerturatu dira Nafarroako zaindariari eskaintza egitera. Ostiralean hasido den ligan, "permanentzia" dela helburu nagusia adierazi du Sabalza presidenteak.
2023/08/07 - 16:28
Osasunak Brujasen edo KA Akureyriren aurka jokatuko du Konferentzia Ligako play-offean; joanekoa, Sadarren
Play-offa abuztuaren 24an eta 31n jokatuko dute, eta Nafarroako taldearen aurkaria zein izango den zehaztuko duen kanporaketa, ordea, abuztuaren 10ean eta 17an izango da.
2023/08/03 - 15:00
UEFAk 100.000 euroko isuna eta Konferentzia Ligako diru-sarreren % 5 ordaintzeko zigorra ezarri dio Osasunari
Diru-sarreren gaineko zigorra multzoen fasetik aurrera aplikatuko litzateke, talde gorritxoak hura jokatuko balu. Izan ere, aurretik, abuztuaren 24an eta 31n, aurre kanporaketa gainditu beharko baitute nafarrek.
2023/07/26 - 16:44
Lekue, Konferentzia Ligaz: ''Itxaropen txiki bat bazegoen, baina ez zegoen gure esku''
Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak Osasunak azkenean Konferentzien Liga jokatu ahal izateari buruz hitz egin du. Nabarmendu du ez zegoela haien menpe, eta Osasunak "zelaian irabazi" zuela jokatzeko eskubidea.