UEFA Europa Conference League
2025/05/29 - 11:40
Chelsea, Conference Leagueko txapeldun, Betis 1-4 menderatuta
Nahiz eta lehen zatia galtzen amaitu Ez Abdek 9. minutuan sartutako golari esker, talde ingelesak markagailua irauli zuen bigarren zatian.
2024/06/22 - 13:22
Mendilibar: ''Niretzat iguala da Olympiacosekin Conferencea irabaztea edo Eibarrekin salbazioa lortzea''
Manix Mandiolaren Peñak Jose Luis Mendilibar omentzeko afaria antolatu du. Mendilibarrek Conference Leaguea irabazi du Olympiacosekin, eta, iaz Europa Leagueko txapeldun izan zen Sevillarekin. Zaldibarkoak EITB Mediarekin hitz egin du Grezian bizitakoari buruz.
2024/05/31 - 11:40
Asier Riesgo: ''Mendilibarrek lortu duena goraipatzekoa da''
Olympiacos Europako titulu bat lortu duen lehen talde greziarra da, eta Mendilibarren eskutik lortu du balentria. Zaldibarkoa hobeto ezagutzeko Asier Riesgorengana jo dugu. Debako atezainak entrenatzaile izan zuen Eibarren eta Osasunan.
2024/05/30 - 02:23
Mendilibarren Olympiakosek irabazi du Konferentzia Liga (1-0)
Greziako taldeak Fiorentina gainditu du El Kaabi marokoarrak luzapenean sartutako gol bakarrarekin.
2024/05/22 - 17:35
Budapesten eta Oslon jokatuko dituzte 2026 Txapeldunen Ligako finalak
Emakumezkoena Osloko Ullevaal Stadionen izango da; gizonezkoena, ordea, Budapesteko Puskas Arenan.
2024/05/17 - 11:15
Alvaro Odriozola: ''Oso harro gaude bosgarren urtez jarraian Europan egoteaz''
Realak Valentzia menderatu du (1-0) Reale Arenan eta, horrenbestez, ziurtatu egin du datorren denboraldian Europako txapelketaren bat jokatuko duela, bosgarren aldiz jarraian. "Oso harro gaude bosgarren urtez jarraian Europan egoteaz", adierazi du Alvaro Odriozolak partida amaitu ondoren.
2024/05/17 - 02:54
Realak Valentzia menderatu du (1-0), eta bosgarren denboraldiz jarraian jokatuko du Europako txapelketaren bat
Andre Silvak sartu du, hirugarren minutuan, Donostiako taldeari garaipena eman dion gola. Realak, horrela, EA Sports Liga amaitzeko bi partida gelditzen direla, bermatu du Europan lehiatuko dela; Europa Ligan parte hartzeko lehian da, baina bermatuta du, bestela, Konferentzia Ligan izatea.
2024/05/10 - 12:03
Xabi Alonsoren Bayer Leverkusen eta Jose Luis Mendilibarren Olympiakos, Europako finaletan
Bayer Leverkusenek Europa Ligako finala eskuratu du Erromaren aurka berdinketa lortuta (2-2). Bien bitartean, Jose Luis Mendilibarrek historia egin du Olympiakos lehen finalera eramanda, Unai Emeryren Aston Villa berriro mendean hartuta (2-0).
2024/05/03 - 11:46
Mendilibarrek Emery ezustean harrapatu du (2-4), eta Bayerrek Europa Ligako finala gertuago du
Euskal teknikarien arteko norgehiagokan, Jose Luis Mendilibarrek 2-4 irabazi dio Unai Emeryri Aston Villaren etxean. Xabi Alonsoren Bayer Leverkusenek, bestalde, 0-2 irabazi dio Erromari Europa Ligako finalerdietako joaneko partidan.
2024/04/23 - 23:16
Unai Emeryk luzatu egin du Aston Villarekin duen kontratua, 2027ra arte
Hondarribiarrak 2022ko urrian sinatu zuen Ingalaterrako klubarekin; orduan, Aston Villa hamazazpigarren zebilen Premier Leaguen. Bera entrenatzaile, Birminghameko taldea Konferentzia Ligarako sailkatu zen, eta, egun, Txapeldunen Ligako postuan eta Konferentzia Ligako finalerdietan dabil.
2024/04/19 - 21:46
Emery eta Mendilibar nor baino nor gehiago Konferentzia Ligako finalerdietan
Hondarribikoa Aston Villa Ingalaterrako taldearen teknikaria da, eta zaldibartarra, Olympiakos greziarrarena.
2023/09/01 - 12:02
Jon Moncayola: ''Ametsak ihes egin digu, baina lanean jarraituko dugu''
Jon Moncayola Osasunako jokalariak adierazi duenez, penatuta daude Europako ametsak ihes egin dielako ia lortuta zutenean. Dena den, esperientziatik ikasi eta lanean jarraitzeko asmoa dutela azpimarratu du.
2023/09/01 - 10:47
Jagoba Arrasate: ''Taldea zoriondu behar da, benetan sinetsi dugu''
Brujasen aurkako kanporaketa galduta, Osasunak ez du Konferentzia Ligan jokatuko. Jagoba Arrasate entrenatzailearen ustez, "pena izan da, garaipena hain hurbil izan eta gero". Akatsak garesti ordaintzen direla azpimarratu du partida osteko adierazpenetan.
2023/09/01 - 01:09
Brujas-Osasuna Konferentzia Ligako play-offetako itzuliko neurketaren laburpena (2-2)
Hona hemen Brujasek eta Osasunak jokatu duten Konferentzia Ligako play-offetako itzuliko neurketaren laburpena. Partida berdinduta amaitu da, beraz, emaitza honekin, Osasuna Konferentzia Ligatik kanpo geratu da.
2023/09/01 - 01:07
Hauek izan dira Brujas-Osasuna Konferentzia Ligako partidan izandako lau golak (2-2)
Mojicak eta Budimirrek 0-2koa ezarri dute, eta Jagoba Arrasateren taldeak alde izan du kanporaketa, hainbat minututan, baina Thiagok eta Skov Olsenek berdinketa jarri dute markagailuan, eta neurketa 2-2 amaitu da.
2023/09/01 - 01:01
Osasuna aurretik jarri duten golak Brujasen aurkako kanporaketan
Johan Mojicak 27. minutuan eta Ante Budimirrek 57. minutuan sartutako golek gorritxoak aurretik jarri dituzte une batez Konferentzia Ligako kanporaketan. Hemen ikus ditzakezu bi golak.
2023/09/01 - 00:41
Osasunak gertu izan du sailkapena Brujasen, baina Konferentzia Ligatik kanpo geratu da (2-2)
Brujas nagusi izan da neurketan, baina gorritxoak izan dira aurrea hartu dutenak kanporaketan, Mojicaren eta Budimirren bi golekin. Hala ere, Belgikako taldeak presioa egiten jarraitu, eta partida berdindu du hiru minuturen buruan, Thiagoren eta Olsenen golekin.
2023/08/31 - 16:42
Osasunaren jarraitzaileak baikor eta ilusioz, Brujasen
Osasunaren jarraitzaile askok ez dute hutsik egin, eta Brujasera bidaiatu dute. Zaila dela jakin arren, pozik eta itxaropentsu agertu dira, joaneko emaitzari buelta emateko asmoz.
2023/08/31 - 10:10
Osasunak itxaropentsu helduko dio Brujasen aurkako itzuliko partidari
Gorritxoen 1.000 zale baino gehiago izango dira Brujasen kontrako neurketa bertatik bertara ikusten. Horrez gain, zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
2023/08/31 - 01:11
Jagoba Arrasate: ''Gure hurrengo erronka da Europan gau magikoa bizi izatea, saiatuko gara horrela izaten''
Osasunako entrenatzaileak, Brujasen aurkako bueltako partidaren atarikoan, adierazi du konfiantza handia duela jokalariengan. Arrasatek ez du uste Brujas, joanekoaren 1-2koa kontuan izanik, atzean sartuko denik, talde erasokorra baita.