Txapeldunen Liga
Sailkapena
Txapeldunen Liga
Ez dago emaitzarik erakusteko.
J: Jokatutakoak
I: Irabazitakoak
B: Berdindutakoak
G: Galdutakoak
AG: Aldeko golak
KG: Kontrako golak
+/-: Aldeko eta kontrako golen diferentzia
Joera:
I
Irabazi
B
Berdindu
G
Galdu
Emaitzak
Txapeldunen Liga
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Txapeldunen Ligari buruzko albisteak
2022/10/12 - 02:25
Madril, sailkatuta; Celtic kanpoan geratu da
ardunaldi honetan bost berdinketa izan dira eta F multzoko bi talderen etorkizuna bakarrik erabaki da.
2022/10/06 - 02:36
Manchester City eta Real Madril, geldiezin, hirutik hiru garaipen erdietsita
Ingalaterrako taldeak 5 eta 0 jipoitu du Kobenhavn, eta Espainiakoak 2-1eko emaitzarekin hartu du mendean Shakhtar. Bestalde, Borussia Dortmundek Sevillari 1 eta 4 irabazi dio, Chelseak garaipena lortu du Milanen kontra (3-0), eta Benfica-PSG partida berdinduta amaitu da (1-1).
2022/10/06 - 01:34
Sevillak Julen Lopetegui kargugabetu du
Asteasuko entrenatzaileak ez du Andaluziako taldea zuzentzen jarraituko. Klubak Lopetegui kargutik kentzea erabaki du Borussia Dortmunden aurka Txapeldunen Ligan porrota jaso ostean.
2022/10/05 - 13:18
Hirutik hiru garaipen Bayern, Brujas eta Napolirentzat; Bartzelona eta Atletico, berriz, arazoetan
Katalanak eta madrildarrak beste huts bat egiteko tarterik gabe geratu dira multzoen fasea amaitzeko falta diren hiru jardunaldietan.
2022/09/30 - 01:44
Nerea Eizagirre: ''45 minututan kanporaketa galdu dugu''
Nerea Eizagirre Realeko jokalariaren esanetan, Bayern Munichen aurkako porrotak Europan dagoen maila erakusten du. Bigarren zatian jokalariek erakutsitako indarra azpimarratu nahi izan du.
2022/09/30 - 01:38
Natalia Arroyo: ''Ez gara kanporaketa barruan egon''
Realeko entrenatzaileak onartu du Bayern Munich txuri-urdinak baino askoz gehiago izan dela partida osoan zehar. Hala ere, jokalariek erakutsitako adorea txalotu du. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2022/09/30 - 00:21
Bayernek Europarako ametsik gabe utzi du Reala
Realak ezin izango du astelehen honetan Emakumezkoen Txapeldunen Ligako multzoen faseko zozketan parte hartu, itzulerako 'playoff' ean ezin izan baitu markagailua irauli (3-1).
2022/09/29 - 23:08
Realak itzulikoa galdu du Bayern Munichen aurka, eta agur esan dio Txapeldunen Ligari
Alemaniarrak nagusi izan dira partida osoan zehar, eta kanporaketa erabakita utzi dute lehen zatian.
2022/09/28 - 23:06
Natalia Arroyo: ''Erratu egingo ginateke kanporaketa lehen edo bigarren minutuan iraultzea pentsatuko bagenu''
Natalia Arroyo Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Bayern Munichen aurka ostegunean jokatuko duen Txapeldunen Ligako atariko kanporaketako itzuliko partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/09/28 - 22:53
Eizagirre: ''Espero dugu partida ona egitea, irabaztea eta multzoen fasean egotea''
Nerea Eizagirre Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak Bayern Munichen aurka ostegunean jokatuko duen Txapeldunen Ligako atariko kanporaketako itzuliko partidari buruz hitz egin du.
2022/09/28 - 22:10
Realak Bayernen aurka joanekoan jaso zuen emaitza irauli eta Txapeldunen Ligarako txartela lortu nahi du
Talde txuri-urdinak Bayern Munichen aurka jokatuko du Alemanian ostegun honetan, irailaren 29an, Txapeldunen Ligako atariko kanporaketako itzuliko partida. Realak 0-1 galdu zuen joanekoan. Neurketa zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2022/09/28 - 16:42
Garbiñe Etxeberria: ''Taldea oso konbentzituta dago aukerak badaudela''
Garbiñe Etxeberria emakumezkoen Realeko kirol zuzendariak uste du txuri-urdinek Bayern Munichen aurkako kanporaketa gainditzeko aukerak izan ditzaketela.
2022/09/26 - 18:34
Reala, lanean Munichera begira
Ostegunean etorriko partida jokatuko dute txuri-urdinek Munichen. Joaneko partidan 0-1 galduta, oraindik sailkatzeko aukerak dituztela argi dute Natalia Arroyoren jokalariek.
2022/09/21 - 17:09
Realak bizirik dirau Bayernen aurkako Txapeldunen Ligako kanporaketan
Realak 0-1 galdu zuen Bayernen aurkako kanporaketako joaneko neurketa. Itzulikoa Alemanian jokatu beharko dute txuri-urdinek, baina aurrera egiteko aukera guztiekin egingo diote lehiari datorren ostegunean. Neurketa ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da.
2022/09/21 - 02:18
Reala vs. Bayern partidako jokaldi onenak (0-1)
Hemen dituzue ikusgai Txapeldunen Ligako multzoen faserako sailkapen kanporaketako jokaldi onenak. Realak 0 eta 1 galdu du Bayernen aurka Reale Arenan.
2022/09/21 - 01:15
Nerea Eizagirre: ''Bayern bezalako aurkari baten aurrean aurpegia eman dugu''
Relak partida ona egin du Bayernen aurka baina ezin izan du mendean hartu. Nerea Eizagirre kapitainak partidaren balorazioa egin du, begirada Municheko partidan jarrita.
2022/09/20 - 23:15
Realak Bayernen aurka galdu egin du Txapeldunen Ligako sailkapen fasean (0-1)
Natalia Arroyoren taldeak gogor egin dio aurre Alemaniako taldeari. Partida parekatua izan da, eta bi taldeek izan dituzte aukera ugari. Hala ere, Lea Schüllerrek egindako golak garaipena eman die Munichekoei. Kanporaketa Alemanian erabakiko da.
2022/09/20 - 21:43
Emakumezkoen Txapeldunen Ligako ereserkia, lehen aldiz entzungai Reale Arenan
Realak Bayern Munich taldearen aurkako kanporaketako joanekoa jokatu du Reale Arenan, Emakumezkoen Txapeldunen Ligako multzoen fasera sailkapena lortzeko asmoz. Neurketaren hasieran, txapelketako ereserkia entzun ahal izan da, estreinakoz Reale Arenan.
2022/09/19 - 23:15
Reala prest Bayerni aurre egiteko
Reala prest dago Txapeldunen Ligako sailkapenarengatik borrokatzeko. Bayern izango du aurrean, baina ilusioz eta gogoz hartuko dute erronka txuri-urdinek. Partida zuzenean emitituko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/09/19 - 21:19
Nerea Eizagirre: ''Guk konfiantza dugu, gurea ondo eginez gero, aukerak izango ditugu''
Txapeldunen Ligako debuta egiteko bezperan, Realeko kapitainak prentsaurrekoa eman du. Tolosarrak lasai dagoela adierazi du eta gogoz dago txapelketako multzoen fasera sailkatzeko.