Tenisa
2019/06/07 - 21:17
Nadal, aurkariaren zain; Barty eta Vondrousova, aurrez aurre finalean
Nadalek Federerri irabazi dio (6-3, 6-4, 6-2), eta finala jokatuko du. Emakumeetan, Barty eta Vondrousova aurrez aurre izango dira finalean Anisimova (6-7, 6-3, 6-3) eta Konta (7-5, 7-6) azpiratuta.
2019/06/06 - 20:52
Djokovic eta Thiem finalerdietan dira; Anisimovak Halep kanporatu du
Djokovicek aise irabazi dio Zverevi, hiru setetean, eta Thiemek gauza bera egin du Kachanoven kontra. Emakumezkoetan, Anisimovak Halep kanporatu du, eta Bartyk garaipena lortu du Keysen aurka.
2019/06/04 - 22:03
Nadal eta Federer, nor baino nor finalerdietan, Nishikori eta Wawrinka kanporatuta
Rafael Nadalek garaipena lortu du Kei Nishikoriren aurka (6-1, 6-1 eta 6-3) final-laurdenetan. Roger Federerrek, aldiz, Stan Wawrinka gainditu du, 7-6(4), 4-6, 7-6(5) eta 6-4ko emaitzarekin.
2019/06/02 - 23:28
Muguruza Roland Garrosetik kanporatuta geratu da Stephensen aurka galdu ostean
Garbiñe Muguruzak galdu egin du Sloane Stephensen aurka jokatu duen final-zortzirenetako partida, 6-4 eta 6-3ko emaitzarekin.
2019/06/01 - 20:11
Osakak, munduko sailkapeneko lehenak, agur esan dio Roland Garrosi
Naomi Osakak ezingo ditu hiru Grand Slam jarraian irabazi, hirugarren txandako kanporaketa galdu egin baitu Katerina Siniakovaren aurka, 6-4 eta 6-2ko emaitzarekin.
2019/05/27 - 21:22
Nadal eta Djokovic, arazorik gabe bigarren txandara
Rafael Nadalek garaipena lortu du Yannick Hanfmannen aurka (6-2, 6-1 eta 6-3), eta Novak Djokovic irabazi egin dio Hubert Hurkaczi (6-4, 6-2 eta 6-2).
2019/05/26 - 20:23
Muguruzak sufrituta lortu du bigarren kanporaketara sailkatzea
Garbiñe Muguruzak garaipena lortu du Taylor Townsenden aurka, 5-7, 6-2 eta 6-2ko emaitzarekin, Roland Garrosko lehen txandako partidan. Lehen seta galdu ostean, lehiari buelta ematea lortu du.
2019/05/07 - 20:03
Gasteiz, emakumezkoen teniseko munduko hiriburua izango da uztailean
Arabako hiriburuak World International Tennis txapelketa hartuko du, uztailaren 22tik 28ra artean.
2019/03/18 - 15:25
Andreescu eta Thiem, Indian Wellseko txapeldunak
Bianca Andreescuk, Angelique Kerberri irabazi dio (6-4, 3-6, 6-4) emakumeen mailako finala. Dominic Thiemek, Roger Federer gainditu du (3-6, 6-3 eta 7-5), gizonezkoen mailako finalean.
2019/01/27 - 14:01
Djokovic, 2019ko Australiako Irekiko txapeldun
Novak Djokovicek finala irabazi dio Rafael Nadali, 6-3, 6-2 eta 6-3ko emaitzarekin. Serbiarrak bere 15. Grand Slama lortu du, eta Australiako Irekia zazpi aldiz irabazi duen tenislari bakarra da.
2019/01/27 - 13:19
Djokovicek irabazi du Australiako Irekia, finalean Nadal gaindituta
Novak Djokovicek hiru setetan irabazi dio finala Rafael Nadali, 6-3, 6-2 eta 6-3ko emaitzarekin. Serbiarra da Grand Slam australiarra zazpi aldiz irabazi duen tenislari bakarra.
2019/01/26 - 15:13
Osakak Kvitova gainditu eta Australiako Irekia irabazi du
Naomi Osakak irabazi du 2019ko Australiako Irekia, finalean Petra Kvitova menderatuta, 7-6(2), 5-7, eta 6-4ko emaitzarekin. Gainera, Osakak WTA rankingeko lehen postua eskuratu du.
2019/01/26 - 13:40
Naomi Osaka, Australiako Irekiko txapeldun
Garaipen honi esker, munduko lehen tenislaria izango da astelehenetik aurrera. Bere bigarren txapelketa handia irabazi du, iaz AEBetako Irekia irabazi ostean.
2019/01/25 - 16:33
Djokovic final handian da jada
Serbiarrak Pouille frantziarra kanporatu du finalerdietan 6-0, 6-2 eta 6-2.
2019/01/25 - 12:39
Djokovic izango da Nadalen aurkaria finalean, Pouille frantziarra jipoitu ostean
Bi tenislariak sasoi onean iritsiko dira final handira. 2012an txapelketa handi batean jokatutako finalik luzeena jokatu zuten, Australian bertan: bost ordu eta 53 minutuko partida.
2019/01/24 - 15:36
Nadal Melbourneko finalera iritsi da, Tsitsipas erraz menderatuta
Manacorrekoak aise irabazi dio Stefano Tsitsipasi, set bakar bat ere galdu gabe, eta Novak Djokovicen aurka jokatuko du finala igandean, 09:30ean, Melbourneko Rod Laver Arenan.
2019/01/24 - 15:18
Rafa Nadalek bere bosgarren finala jokatu du
MAllorcako tenislariak aise irabazi dio Stefano Tsitsipasi, (6-2, 6-4 et 6-0 eta Melbourneko finalean izango da. Bere bosgarrena izango da.
2019/01/22 - 17:39
Nadalek Australiako Irekiko finalerdietarako txartela lortu du
Rafael Nadalek irabazi egin dio Francis Tiafoeri (6-3, 6-4, 6-2), eta Stefanos Tsitsipas izango du aurkari, greziarrak Roberto Bautista (7-5, 4-6, 7-6, 6-4) menderatu baitu.
2019/01/22 - 17:27
Kvitovak eta Collinsek jokatuko dute lehen finalerdia
Danielle Collinsek garaipena lortu du Anastasia Pavlychenkovaren aurka (2-6, 7-5, 6-1), eta Petra Kvitovak irabazi egin dio Ashleigh Bartyri (6-1, 6-4).
2019/01/21 - 19:44
Zverevek erraketa apurtu du kolpeka Australiako Irekian
Alexander Zverev Australiako Irekitik at geratu da, Milos Raonicen aurka galduta final-zortzirenetan. Bigarren seta galdu ostean, erraketa hautsi du zelaiaren aurka.