Tenisa
2021/01/01 - 19:23
Urte arraroa nazioarteko kirolean, pandemiaren eraginagatik
Tokioko olinpiar jokoak eta Wimbledon txapelketa bertan behera geratu dira, besteak beste, baina badira azkenean lehiatu diren kirolak, motoziklismoa, Bat Formula, tenisa eta atletismoa, esaterako.
2020/12/27 - 12:58
Ane Mintegi tenis-jokalariak Bartzelonako BTT akademian entrenatzea erabaki zuen
Anek tenisean talentua daukala argi dago. Hori dela eta, Bartzelonako BTT akademiara joan eta bertan entrenatzen jarraitzea erabaki zuen Idiazabalgo kirolari gazteak. Ez galdu!
2020/12/15 - 20:01
Ane Mintegi, etorkizun handia duen euskal tenislaria
Idiazabalgo (Gipuzkoa) tenislariak 17 urte ditu, eta bi urte daramatza Bartzelonan entrenatzen Francis Roig Rafael Nadalen taldeko entrenatzailearekin. Guk, Ane eta Francis elkarrizketatu ditugu.
2020/11/23 - 01:37
Medvedev da teniseko 'maisu' berria Thiemi finala irabazi eta gero
Daniil Medvedev tenislari errusiarrak irabazi egin dio Dominic Thiem austriarrari Londresko finaletan (4-6, 7-6 (2), 6-4) eta teniseko 'maisu' berri bihurtu da
2020/11/22 - 11:38
Rafa Nadal finaletik kanpo geratu da Medvedev errusiarrarekin galduta
Manacorrreko tenislariak ez du zorterik txapelketan honetan eta, beste behin, kanporatu egin dute. Medvedevek Dominic Thiem izango du aurkari final handian.
2020/11/21 - 23:48
Thiemek Djokovic kanporatu du, eta finalean izango da
Dominic Thiem tenislari austriarrak Novak Djokovic serbiarra menderatu du larunbat honetan (7-5, 6-7 (10) eta 7-6 (5)), Londresen jokatzen ari diren Maisuen Torneoko finalera sailkatzeko.
2020/11/21 - 14:00
Djokovic finalerdietan da Alexander Zverev gaindituta
Serbiarra 6-3 eta 7-6 gailendu zaio alemaniarrari eta Dominic Thiem austriarra izango du aurkari finalerdietan.
2020/11/08 - 13:02
Ane Mintegik tenisean daukan talentua Bartzelonan garatzea erabaki du
Idiazabalgo gazteak tenisaren munduarekin lotutako helburu profesionalak ditu eta Bartzelonan entrenatzea erabaki du bere talentua garatzeko. BTT akademian entrenatzen du, han jarraitzeko asmoarekin.
2020/11/08 - 01:00
Ane Mintegi tenista eta Patrick Fuentes izotz hockey jokalaria, gaurko "Helmuga"n
Ana Ramosen eskutik, kirola izugarri maite duten bi protagonista hauek gehiago ezagutzeko aukera eskainiko du saioak.
2020/11/05 - 13:22
Nadalek bere 1000. garaipena lortu du Parisen
Rafa Nadalek Feliciano Lopez gainditu zuen 4-6, 7-6 (5) eta 6-4 Pariseko Masterreko bigarren kanporaketan eta beste marka bat ezarri du bere kirol-palmaresean.
2020/10/31 - 15:55
Lorenzo Sonego italiarrak aise garaitu du Djokovic, Vienan
Novak Djokovic tenislari serbiarrak bere ibilbideko porrot handienetako bat jaso zuen Vienako txapelketaren final-laurdenetan, 6-2 eta 6-1 galdu baitzuen Lorenzo Sonego italiarraren aurka.
2020/10/11 - 20:46
Rafa Nadalek Djokovic jipoitu du finalean
Manacorreko tenislariak 13. aldiz irabazi du Frantziako txapelketa handia eta dagoeneko 20 Grand Slam ditu, Roger Federerrek beste.
2020/10/11 - 20:09
Rafa Nadal errege Parisen, hamahirugarrenez
Manacorreko tenislaria aise gailendu zaio finalean Novak Dkjokovic munduko lehen tenislariari hiru setetan.
2020/10/10 - 19:38
Inga Swiatek da Roland Garroseko txapeldun berria
19 urteko tenislaria Sofia Kenin estatubatuarrari gailendu zaio bi setetan.
2020/10/10 - 19:03
Swiatek poloniarrak Kenin jipoitu du Roland Garroseko finalean
Kenin faboritoa bi setetan menderatu du zirkuitu profesionaleko lehen txapelketa irabazteko.
2020/10/10 - 13:06
Djokovic Tsitsipasi gailendu zaio eta Nadalen aurkaria izango da finalean
Tenislari serbiarrak bost set behar izan ditu finaletrako txartela lortzeko: 6-3, 6-2, 5-7, 4-6 y 6-1.
2020/10/09 - 21:15
Rafa Nadal finalerako sailkatu da
Manacorreko tenislaria David Schwartzman argentinarrari gailendu zaio finalerdietan 6-3, 6-3 eta 7-6.
2020/10/08 - 23:12
Swiatekek eta Keninek jokatuko dute Roland Garroseko finala
Iga Swiatekek garaipena lortu du Nadia Podoroskaren (6-2 eta 6-1) aurka finalerdietan, eta Sofia Keninek mendean hartu du Petra Kvitova (6-4 eta 7-5).
2020/10/08 - 02:00
Djokovicek eta Tsitsipasek Roland Garroseko finalerdietan neurtuko dituzte indarrak
Novak Djokovicek garaipena lortu du Pablo Carreñoren aurka (4-6, 6-2, 6-3 ea 6-4) eta Stefanos Tsitsipasek irabazi egin dio Andrey Rublevi (7-5, 6-2 eta 6-3).
2020/10/07 - 19:36
Kvitova eta Kenin Roland Garroseko finalerdietan dira
Petra Kvitovak garaipena lortu du Laura Siegemunden aurka (6-3 eta 6-3) final-laurdenetan. Bestalde, Sofia Keninek irabazi egin dio Danielle Collinsi (6-4, 4-6 eta 6-0).