Surfa
2020/09/10 - 21:21
Maya Gabeirak inoiz emakume batek surfeatutako olatu handienaren marka berria ezarri du
Red Bull Big Wave Awardsek 2020ko edizioa itxi du Maya Gabeirak lortutako markarekin. Brasildarrak, berak zuen marka hobetu du, 22,4 metroko olatua surfeatuta.
2020/08/25 - 23:21
Aritz Aranburu bueltan da
Iragan asteburuan bigarren postua lortu zuen Aritz Aranburuk Galiziako Pantin Classic txapelketan. Maila bikaina erakusti zuen zarauztarrak. Pixkanaka, bere sasoirik onena berreskuratzen ari da.
2020/08/22 - 23:06
Aranburu bigarren eta Erostarbe hirugarren, Pantin Classic txapelketan
Aritz Aranburu euskal surflariak bigarren postuan amaitu du Abanca Pantin Classic txapelketa gizonezkoen mailan. Emakumezkoen mailan Nadia Erostarbe hirugarren izan da.
2020/08/17 - 23:09
Galiziak hartuko du surfeko txapelketa handien itzulera
Aste honetan Galizian jokatuko da lehen mailako Pantin Klasikoa. Lehiaketak 32. edizioa beteko du, eta Europako surflari onenak izango dira bertan, tartean euskaldunak ere.
2020/08/10 - 15:11
Lehen txapelketa pandemia eta gero
Surfa bueltatu da Kelly Slaterren olatu artifizialekin egin den ongintzako txapelketan, Rumble At The Ranchen, Kalifornian.
2020/07/29 - 16:35
Keala Kennellyk eroriko onenaren saria jaso du
Keala Kennell surflariak sari berezi bat irabazi du aurten. Hawaiikoak eroriko onena izan du aurten eta horrek saria izan du.
2020/07/18 - 00:13
Bertan behera utzi dute World Surf League 2020a
World Surf League-ak bertan behera utzi du aurtengo txapelketa. Hala ere, World Tour 2021a aurtengo irailean izango da.
2020/05/05 - 17:42
Leticia Canales, berriro ere uretara
Sopelako hondartzan berriro ari da surfeatzen hainbat egun etxean egon eta gero. Leticia Canalesek erronka asko ditu, baina lehenengoa forma hartzea izango da.
2020/03/15 - 16:10
Francesena, munduko txapeldun
Aitor Francesenak surf egokituko Munduko Txapelketa irabazi du, La Jollan, Kalifornian. Surflari zarauztarrak 2016ko urrea berretsi du.
2020/03/13 - 14:31
Leticia Canalesek hirugarren postu historikoa lortu du Sydney Surf Pro txapelketan
Emaitza honi esker 6.500 puntu lortu ditu munduko zerrendan postuak igotzeko.
2020/01/01 - 20:45
Nazioarteko kirolarien 2019ko garaipenik entzutetsuenak
Igaro den urte honetan protagonista azpimarragarri ugari izan ditugu kirol munduan eta horietako askok uztailaren 24an hasiko diren Olinpiar Jokoak dauzkate begiz jota.
2019/12/16 - 21:11
Lucas Chianca, Punta Galea Challengeko txapeldun
Lucas Chianca brasildarrak irabazi du 2019ko olatu handien Punta Galea Challenge txapelketa. Pierre Rollet iazko txapelduna bigarren izan da. Euskal surfistak lehia estua izan du irabazlearekin.
2019/12/01 - 13:00
Leticia Canales: 'Orain dudan helburua bakarra da: Jokoetara joan nahi dut'
Leticia Canales surflariari elkarrizketa sakona egin diogu Sopelan. Ikus ezazu!
2019/10/27 - 13:00
Kayak surfeko euskal selekzioa, munduko onena
Kayak surfeko euskal selekzioak 2019ko munduko txapelketa eskuratu du, Perun, aurretik ere gehiagotan irabazi ostean. Selekzioko kideentzat kayak surfa kirola baino zerbait gehiago da.
2019/10/06 - 13:55
Kepa Acero surflaria, 'Dena ez baita olatua' proiektuaren sortzailea
Kepa Acero surflaria sarritan joan da Afrikara olatuen bila. Gaurko honetan, 'Dena ez baita olatua' proiektua aurkezten digu: Senegalgo herriari surfa gerturatu nahi izan dio hemengo taulak eramanez.
2019/09/22 - 14:03
Andy Criere: 'Indonesian aurkitu nuen surfa zuzenean Angelura eraman nuen'
Angelun lortutako txapela bereziena da surflari donostiarrarentzat eta bere helburuen artean Olinpiar Jokoetara joatea dago.
2019/09/13 - 15:29
Aranburu: 'Zaila da beti asmatzea'
Miyazakiko Munduko txapelketa bigarren aukerako bosgarren txandan kanporatu dute Aritz Aranburu surflaria.
2019/09/12 - 15:13
Aritz Aranburu hirugarren kanporaketan da jada
Ostiralean jokatuko da eta aurrean Jay Quinn, Jair Pérez eta Carlos Muñoz izango ditu.
2019/09/12 - 14:27
Aritz Aranburu, sendo
Zarautzeko surflaria Swen Zaugg suitzarrarekin batera hirugarren kanporaketan da; Michel Bourezek eta Perry Siganos gainditu dituzte Miyazakieko Munduko Txapelketa.
2019/09/11 - 16:26
Euskal surflariak ez dira Aloha Cup talde mistoetako lehiako finalera heldu
Aritz Aranburuk, Nadia Erostarbek eta Ariane Ochoak munduko talderik indartsuenetakoak izan dituzte aurkari, Estatu Batuak, Australia eta Frantzia, alegia.