Surfa
2023/06/02 - 12:22
Lasa eta Aranburu Munduko Txapelketako hirugarren txandara sailkatu dira
El Salvadorreko Munduko Surf Txapelketako bigarren txanda gainditu dute Aritz Arnaburuk eta Keoni Lasak. Ariane Ochoak eta Joan Duruk, aldiz, bigarren aukera jokatu beharko dute txapelketan jarraitzeko.
2023/06/01 - 14:17
Lasa, Aranburu, Sanchez, Ado eta Duru, surfeko Munduko Txapelketako bigarren txandara, El Salvadorren
Munduko Txapelketako lehen egunean lehiatu diren bost euskal surflariek lortu dute aurrera egitea; horrenbestez, Aritz Aranburuk, Keoni Lasak, Garazi Sanchezek, Pauline Adok eta Joan Duruk txapelketan jarraitzen dute.
2023/05/31 - 13:34
Euskal Herriko hamar surflari daude El Salvadorreko Munduko Txapelketan, Olinpiar Jokoetarako sailkapen bila
Ariane Ochoak, Pauline Adok, Adur Amatriainek eta Joan Duruk dituzte, aurreikuspenen arabera, aukera handienak txapelketa ona egiteko eta Paris 2024 Olinpiar Jokoetan ere izateko. Munduko Txapelketa ekainaren 7ra arte egingo dute.
2023/03/26 - 14:00
Itsasoa burutik kendu ezinik bizi da Matt Etxebarne
Matt Etxebarnerekin izan gara Bidarten. Beti dago itsasoan, uretan, edo itsasoari buruz pentsatzen. Punta-puntan dabil, olatuaren gainean ze, besteak beste, surfa eta wind foil-a praktikatzen ditu; olatu handien adiskide egin da azken urteotan. Ikus ezazu bideoa!
2023/03/05 - 13:00
Ibon Oregi, olatu artean aske
2020. urteko urrian istripua izan zuen Ibon Oregi surflariak, eta, ondorioz, hanka galdu zuen. Triatloiak egiten zituen eta, entrenatzen ari zela, auto batek harrapatu zuen. Orain surf egokituan ari da. "Helmuga" saioko protagonista izan da asteon.
2023/03/05 - 12:59
Nazare, olatu handien paradisua
'Helmuga' saioak Nazareko (Portugal) olatu handiak erakutsi nahi izan dizkigu asteburu honetan. Goza ezazu bideoarekin!
2023/03/05 - 11:00
Ibon Oregi surflaria, 'Helmuga' saioko protagonista
Orain dela 2 urte (2020ko urrian) istripua izan zuen Ibon Oregik, eta ondorioz, hanka galdu zuen. Istripuaren aurretik triatloietan ibiltzen zen eta entrenatzen ari zela harrapatu zuen auto batek. Orain surf egokituan ari da. Helmuga saioko protagonista izango da igande honetan.
2023/02/26 - 16:24
'Kamchatka' eta 'Surfalá' filmak saritu dituzte BSFean
Surfalá, Iñigo Iraultzak zuzendutako pelikulak, Euskal Herrian egindako film onenaren saria jaso du. Sail nagusian, Corners of the Earth. Kamchatka film australiarra saritu dute.
2023/02/16 - 17:29
Bilbao Surf Film Festival datorren astean jarriko da abian
Bilboko Surf Film jaialdia otsailaren 23an hasiko da. Aurtengo ekitaldiak, bi kokaleku izango ditu: batetik, inaugurazioa Getxoko Muxikebarri egoitzan, eta ostiraletik igandera bitartean Bilboko Itsas Museoan izango du jarraipena.
2023/02/12 - 12:00
Bitor Garitaonandia surflaria eta Evgeny Zoteev xabalina jaurtitzailea, ''Helmuga'' saioko protagonistak
Disziplina ezberdinetako kirolariak dira Bitor eta Evgeny. Surflaria bata eta xabalina jaurtitzailea bestea. Hala ere, kirolaren aitzakiaz harreman sendoa sortu dute elkarren ibilbidean garrantzia berezia izateraino.
2023/01/08 - 13:10
Larronde aita-semeak, Hawaiko eusko surfalariak
Larronde aita-semeak surflariak dira eta, orain Hawaiin bizi badira ere, aita Euskal Herrikoa da. Michel 60 hamarkadan nabarmendu zen surf munduan, eta Tyler Jaws olatu erraldoia surfeatzen gazteena izatea lortu zuen.
2023/01/03 - 19:33
Larronde aita-semeak, ''Helmuga'' saioan
Larronde aita-semeak surflariak dira. Orain Hawain bizi badira ere, aita Euskal Herrikoa da. Olatu handietan aritu ohi dira. Beraiek izango dira igandeko "Helmuga" saioko protagonistetako batzuk.
2022/12/27 - 18:14
Ibon Oregi, laugarren Munduko Surf Egokituko Txapelketan
Orain dela 2 urte (2020ko urrian) istripua izan zuen Ibon Oregik, eta ondorioz, hanka galdu zuen. Kalifornian egon da Munduko Surf Egokituko Txapelketan parte hartzen eta laugarren postuan sailkatzea lortu du.
2022/12/17 - 15:59
Jatyr Berasaluze, Afrikan surfean
Jatyr Berasaluze surflari euskal-brasildarrak 9 hilabete eman ditu surfean. Denbora horretan, denetik bizi izan duen bost herrialde ezagutu ditu.
2022/12/12 - 17:00
Xabier Aiestaran, Ibon Oregi eta Ander Goenagaren lan txukuna Surf Egokitutako Mundialan
Euskal surflariak txukun aritu dira Kalifornian lehiatu den Surf Egokitutako Txapelketan. Taldeka, Espainiako selekzioak brontzea eskuratu du.
2022/11/07 - 20:49
Belharra lehertu da, Euskal Herriko olatu handienetarikoa
Hendaiako eta Donibane Lohizuneko kostaldeko uharrian sortzen da olatu ikusgarri hau. Ez ziklikoa eta eguraldiak baldintzatuta sorzen da. Comptoir Du Surfetik irudi ikusgarri hauek bidali dizkigute.
2022/10/26 - 17:18
David Salinas-Armendariz: "Pilota eta surfaz gain, beste dozena bat adibide otutzen zaizkit"
David Salinas-Armendariz abokatuk sakonean ezagutzen du pilotako eta surfeko euskal selekzioei nazioartean lehiatzeko aukera emango dien Kirolaren Legea. Bere ustez, nahikoa berme dago horretarako eta beste kirol diziplina askori ere ate airekiko die.
2022/10/23 - 23:55
Peru Zuñiga eta Janire Gonzalez, Zarautz Pro Surfeko irabazleak
Gizonezkoen mailan, Peru Zuñiga nagusitu da. Finalean Keoni Lasa eta Izan Egiguren hartu ditu mendean. Emakumezkoetan, Janire Gonzalez Etxabarri izan da onena. Europako jubenil mailako junior txapeldunak Laine Fernandezek eta Saioa Ortegak baino puntuazio hobea eskuratu du.
2022/10/10 - 19:50
Zarautz Pro surf txapelketa bueltan da, urriaren 19tik 23ra jokatuko da
Zarautz Pro surf txapeleketa bueltan da eta gainera, egokitutako modalitatea ere izango du aurtengo edizioak. Surfaz gain, egitarau oparua izango du ekitaldiak: kontzertuak, tailerrak...
2022/09/27 - 15:29
Kayak surfeko Euskal Selekzioa Ingalaterrako Munduko Txapelketan izango da
Irailaren 29tik urriaren 9ra bitartean jokatuko da, Ingalaterrako Bude herrian.