Surfa
2016/10/25 - 20:12
John John Florence surfeko munduko txapeldun izendatu da
Portugaleko txapelketa irabazita munduko txapeldun izendatu da 24 urterekin. Lehen aldiz izendatu da txapeldun eta Adriano de Souza iazko irabazlearen erreleboa hartu du.
2016/10/13 - 13:41
Hossegor
Keanu Asingek lortu du garaipena Quiksilver Pro 2016 txapelketan finalean Gabriel Medina brasildarra gaindituta.
2016/10/09 - 15:57
Filipe Toledoren txanda perfektua Hossegorren
Surflari brasildarrak ikuskizun bikaina eman du Quicksilver Pro France txapelketan, '10'eko nota jasota.
2016/10/03 - 22:30
John John Florence surfeko izarra, Donostian
'Hurley Surf Club DSS' surflarientzako zentroa inauguratu dute Donostian eta World Surf Leagueko liderra den Florence bertan izan da Frantzian 'Quiksilver Pro France' proban parte hartu aurretik.
2016/09/26 - 18:18
Garazi Sanchez eta Imanol Yaregi, Euskadiko Txapelketako irabazleak
Yaregi nagusi izan da gizonezkoen mailan Hodei Collazoren (2.) eta Jatyr Berasaluzeren (3.) aurretik. Sanchez nagusitu da emakumezkoetan Iara Dominguezen (2.) eta Sara Urrestiren (3.) aurretik.
2016/09/19 - 19:58
Biarritzen izango da 2017ko Munduko Surf Txapelketa
Nazioarteko Surf Federazioak Frantzia aukeratu du txapelketa antolatzeko; Japonia zen beste aukera. 2017ko maiatza eta ekaina bitartean izango da, euskal kostaldean.
2016/07/11 - 23:07
Ariane Otxoa, bigarren Europako sailkapenean
Euskal surflarak garaipena lortu du Coruñan egin den proban eta Europako sailkapeneko bigarren posturaino igotzea lortu du.
2016/04/02 - 14:43
Collazo eta Berasaluze, hirugarren kanporaketara
Larunbatean bigarren jardunaldiko gainontzeko kanporaketak jokatuko dira.
2016/03/14 - 17:20
Zarautzek nazioarteko zirkuituko proba bat hartuko du
Lau urteren ostean, Zarautzek nazioarteko bigarren mailako proba bat izango du. Martxoaren 31tik apirilaren 3ra arte egingo da proba. Emakumeen mailako proba ere egingo da.
2016/02/23 - 20:58
Natxo Gonzalezek erakustaldia eman du azken olatua surfeatzerakoan
Surflari bizkaitarrak 10 bat jaso du Lanzaroteko La Santa herrian egin den Quemao Class probako azken olatuan.
2016/02/10 - 17:32
Alerta gorrian surfeatzen
Bideolan enpresak grabatutako irudi ikusgarri hauetan hainbat surfalari ikus daiteke. Hondarribiatik gertu dira irudiak.
2015/12/07 - 18:20
Billy Kemper, garaile Hawaiiko olatu erraldoien proban
Estatubatuarrak Maui Uhartean egin den XXL olatuen lehiaketa irabazi du. Natxo Gonzalez bizkaitarra lehen txandan kanporatua izan da.
2015/12/03 - 13:30
Mundakako ezker olatuaren irudi ikusgarriak
Ametx Creative Drone Productions enpresari esker Mundakako olatuaren edertasuna alde guztietatik ikusteko aukera ematen dituzte drone batetik ateratako irudiek.
2015/10/29 - 10:37
Mundakak Surfeko Erreserbatzat jo du bere ezker olatua
Modu horretan herriko olatu famatua errekurtso natural eta ondare bezala aintzatetsiko dute.
2015/10/07 - 00:47
Leticia Canales indarberrituta itzuli da lesio larria gainditu ostean
Sopelako surflariak belauneko lesio larria izan zuen 2014ko abuztuaren 4an. 2015eko urtarrilan uretara itzuli zen, lesioa gaindituta eta garaipen eta emaitza onak lortu ditu. Leti, bueltan da.
2015/08/05 - 15:49
Natxo Gonzalez, Puerto Escondidoko olatu bizietan saltoka
19 urteko surflari plentziarra Txileko txapelketa batetik Mexikora joan da, eta irudi ederrak utzi dizkigu.
2015/06/22 - 12:27
Surfa eta eskalada, kirol olinpikoak izateko hautagaiak
Zortzi kirol dira hautagai Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetan egoteko.
2015/05/14 - 21:10
Laidako hondartzaren obrak gelditzea eskatu dute surflariek
Hasierako egitasmoa aldatu izana deitoratu du Mundaka Surf Taldeak; izan ere, lehen planak itsasadarretik gertu dagoen meandrotik hondarra ateratzea ez zuen aurreikusten.
2014/12/14 - 18:00
Taula apurtu zaio Aritz Aranbururi, eta ezin izan dio mailari eutsi
QS Zirkuitura itzuli beharko da Aritz Aranburu hurrengo artean. Taula apurtuta, ezin izan du saio on bat egin munduko lehenengo mailan geratzeko.
2014/12/13 - 15:04
Aritz Aranburuk hartu du Pipe Masterseko lehen eguneko olaturik onena
Aritz Aranburuk kale edo bale egin behar du Pipe Mastersean, eta bikain hasi du bere lana, eguneko olatu onena hartuta: 9.27 puntukoa, hain zuzen ere.