Surfa
2017/01/28 - 22:08
Aritz Aranbururen erakustaldia Mundakan
Red Bull Rivals txapelketan Espainia eta Portugalen arteko joaneko kanporaketa egin da Mundakan eta Aranburuk jarri du ikuskizuna. Aise nagusitu da Espainiako taldea.
2017/01/21 - 22:40
Kepa Acero: 'Hilabete batzuk barru olatu berdina hartzen ikusten naiz'
Urte haseran istripua izan zuen Mundakan. Olatuak kolpea eman eta konorterik gabe atera zuten uretatik. Gurpildun aulkian geratzeko zorian egon zen, baina surfeatzera bueltatu nahi du.
2016/12/20 - 19:08
Michel Bourezek irabazi du zirkuitu mundialeko azken proba
Polinesiako surflariak Hawaiiko koroa hirukoitzaren azken proba irabazi du. Amaitu da zirkuitu mundiala eta John John Florence izan da txapelduna.
2016/12/06 - 12:07
Jordy Smithek irabazi du koroa hirukoitzeko bigarren proba
Hegoafrikarra izendatu da Vans World Cup of Surfing probako garaile. Hawaiiko koroa hirukoitzaren bigarren txapelketa. Federico Morais izan da bigarren eta Torrey Meister, hirugarren.
2016/11/29 - 21:14
Imanol Yeregi, maisuki Izustarrin
Surflariaren irudi ederrak grabatu ditu Unai Bordak, Zumaia eta Getaria artean, Euskal Surf Ziurkuituaren hirugarren proban.
2016/11/01 - 17:41
Aritz Aranburu, garaile Capitulo Perfeito txapelketan
Euskal surflariak irabazi du Nazaren (Portugal egin den txapelketa. 2011. urtetik zeraman nazioarte mailan garaipenik lortu gabe.
2016/11/01 - 15:48
Aritz Aranburuk garaipena lortu du Portugalen
Euskal surflariak Nazareko Capitulo Perfeito txapelketa irabazi du. 2011. urtetik zeraman nazioarteko txapelketa bat irabazi gabe.
2016/10/25 - 20:12
John John Florence surfeko munduko txapeldun izendatu da
Portugaleko txapelketa irabazita munduko txapeldun izendatu da 24 urterekin. Lehen aldiz izendatu da txapeldun eta Adriano de Souza iazko irabazlearen erreleboa hartu du.
2016/10/13 - 13:41
Hossegor
Keanu Asingek lortu du garaipena Quiksilver Pro 2016 txapelketan finalean Gabriel Medina brasildarra gaindituta.
2016/10/09 - 15:57
Filipe Toledoren txanda perfektua Hossegorren
Surflari brasildarrak ikuskizun bikaina eman du Quicksilver Pro France txapelketan, '10'eko nota jasota.
2016/10/03 - 22:30
John John Florence surfeko izarra, Donostian
'Hurley Surf Club DSS' surflarientzako zentroa inauguratu dute Donostian eta World Surf Leagueko liderra den Florence bertan izan da Frantzian 'Quiksilver Pro France' proban parte hartu aurretik.
2016/09/26 - 18:18
Garazi Sanchez eta Imanol Yaregi, Euskadiko Txapelketako irabazleak
Yaregi nagusi izan da gizonezkoen mailan Hodei Collazoren (2.) eta Jatyr Berasaluzeren (3.) aurretik. Sanchez nagusitu da emakumezkoetan Iara Dominguezen (2.) eta Sara Urrestiren (3.) aurretik.
2016/09/19 - 19:58
Biarritzen izango da 2017ko Munduko Surf Txapelketa
Nazioarteko Surf Federazioak Frantzia aukeratu du txapelketa antolatzeko; Japonia zen beste aukera. 2017ko maiatza eta ekaina bitartean izango da, euskal kostaldean.
2016/07/11 - 23:07
Ariane Otxoa, bigarren Europako sailkapenean
Euskal surflarak garaipena lortu du Coruñan egin den proban eta Europako sailkapeneko bigarren posturaino igotzea lortu du.
2016/04/02 - 14:43
Collazo eta Berasaluze, hirugarren kanporaketara
Larunbatean bigarren jardunaldiko gainontzeko kanporaketak jokatuko dira.
2016/03/14 - 17:20
Zarautzek nazioarteko zirkuituko proba bat hartuko du
Lau urteren ostean, Zarautzek nazioarteko bigarren mailako proba bat izango du. Martxoaren 31tik apirilaren 3ra arte egingo da proba. Emakumeen mailako proba ere egingo da.
2016/02/23 - 20:58
Natxo Gonzalezek erakustaldia eman du azken olatua surfeatzerakoan
Surflari bizkaitarrak 10 bat jaso du Lanzaroteko La Santa herrian egin den Quemao Class probako azken olatuan.
2016/02/10 - 17:32
Alerta gorrian surfeatzen
Bideolan enpresak grabatutako irudi ikusgarri hauetan hainbat surfalari ikus daiteke. Hondarribiatik gertu dira irudiak.
2015/12/07 - 18:20
Billy Kemper, garaile Hawaiiko olatu erraldoien proban
Estatubatuarrak Maui Uhartean egin den XXL olatuen lehiaketa irabazi du. Natxo Gonzalez bizkaitarra lehen txandan kanporatua izan da.
2015/12/03 - 13:30
Mundakako ezker olatuaren irudi ikusgarriak
Ametx Creative Drone Productions enpresari esker Mundakako olatuaren edertasuna alde guztietatik ikusteko aukera ematen dituzte drone batetik ateratako irudiek.