Surfa
2018/11/19 - 17:12
Natxo Gonzalezek historia egin du aho batez 10eko puntuazioa jasota
Plentziako (Bizkaia) surflariak Nazare Challenge proban inoiz ez ikusitakoa egin zuen; epaileen 10 perfektua jaso zuen tubo oso bat surfeatuta. Hirugarren postuan amaitu zuen proba.
2018/11/16 - 19:31
Natxo Gonzalez, hirugarren Nazareko olatu handien txapelketan
Natxo Gonzalez bizkaitarra 3. sailkatu da Nazareko (Portugal) olatu handien txapelketan. Bideo honetan ikus daiteke finalean egoteko balio izan dion olatua. 10eko puntuazio eman diote beragatik.
2018/11/12 - 21:17
Euskal Herriko Surf Federazioak nazioarteko aitortza nahi du
Euskal Herriko Surf Federazioko ordezkariak zein Eusko Jaurlaritzakoak Nazioarteko Surf Elkartearen egoitzan (San Diego, AEB) izan dira euskal federazioa nazioarte mailan ofizialki onartua izan dadin.
2018/11/12 - 16:35
Euskal Federazioak Nazioarteko Surf Elkarteko kide izatea eskatu du
Ekimenaren helburua 2005era arte nazioartean izan zuen kategoria eta eskubideak berreskuratzea da. Eskari honek datozen hilabeteotan jasoko du erantzuna.
2018/11/12 - 15:56
Euskal sufak nazioartean izandako eskubideak berreskuratu nahi ditu
Euskal Herriko Surf Federazioak nazioarte mailan ofizialtasuna berreskuratzeko eta Nazioarteko Surf Elkarteko kide izateko eskari egin du. Helburua izan zuen kategoria berreskuratzea da.
2018/11/09 - 15:50
Belharra, surflarientzako gutiziarik preziatuenetako bat
Lapurtarrek munduko olaturik handienetako bat jaso dute ostiral honetan Hendaia eta Donibaneren artean. Belarra du izena eta 15 metroraino iritsi daiteke. Gainera, baliteke egunotan berriz agertzea.
2018/10/16 - 22:41
Penicheko Surf Txapelketa, munduko zirkuituko azken aurreko proba
Munduko zirkuituko azken aurreko proba ari dira jokatzen Penicheko Super Tubos hondartzan, Portugalen. Gabriel Medina eta Filipe Toledo brasildarren arteko lehia estu-estu doa.
2018/10/01 - 22:39
Inoiz emakume batek hartu duen olatu handiena surfeatu du Maya Gabeirak
Surflari brasildarrak urtarrilaren 18an hartu zuen olatu batengatik aitortza jaso du. Emakumezkoen XXL Saria lortzeaz gainera, Guinness errekorra ere eskuratu du. Olatuak 20,72 metro izan zituen.
2018/08/13 - 16:28
Andy Criere, irabazle Kornualleseko Broadmasters txapelketan
Hendaiako surflariak garaipena lortu du asteburuan, Ingalaterran. Daiki Takana japoniarrari nagusitu zaio finalean. Orain, Criere hirugarren postuan jarri da Europako rankingean.
2018/05/07 - 19:20
Surf txapelketa berezia, olatu artifizialen igerilekuan
Duela 40 urte surfaren munduan aitzindari izan zirenen ohoretan, txapelketa berezia antolatu dute Kelly Slaterrek Kalifornian duen olatu artifizialen igerilekuan. Irudi ikusgarriak utzi dizkigu.
2018/04/29 - 21:11
Rodrigo Koxak inoiz surfeatu den olatu altuenaren marka ezarri du
Brasildarrak 24 metro eta 38 zentimetroko olatu hau hartu zuen 2017ko azaroan Nazaren eta '2018 World Surf League Big Wave Awards' saria jaso du.
2018/04/04 - 18:12
Olatu onak Surf Pro Zarautz txapelketaren hasieran
Igor Muniain eta Adur Amatriain zarauztarrak nabarmendu dira txapelketako lehen goizean.
2018/04/02 - 17:32
Dena prest, Zarautzeko Nazioarteko Surf Txapelketarako
Zarautz prest da Nazioarteko Surf Txapelketaren 30. urteurrena hartzeko, apirilaren 4tik 8ra artean. Europako surflari onenak arituko dira, euskaldunak tartean.
2018/03/27 - 18:25
Axi Muniain, pozik neguan surfeatutako olatu erraldoiekin
Nazaren ia bertakotzat dute Axi Muniain. Negu honetan hainbat olatu handi surfeatu ditu, batzuk ikaragarriak. Olatu handien txapelketarako aukeztu dituzte asko. Muniain, oso pozik da egindakoarekin.
2018/03/25 - 15:14
Axi Muniainek olatu erraldoia hartu du, 'Hugo' ziklogeneasiaren eraginpean
Surflari zarauztarrak aurretik inoiz hartutako olatua surfeatu du, Getarian, San Anton itsasargiaren aurrean, 'Hugo' ziklogenesiak itsasoari emandako indarra aprobetxatuz.
2018/03/13 - 20:24
Natxo Gonzalez, Olatu Handien Munduko Zirkuitura bueltan
Natxo Gonzalez surflari getxotarrak Olatu Handien Munduko Zirkuitua lehiatuko du 2018/19 denboraldian, Nazareko (Portugal) proban lortu zuen hirugarren postuari esker hamargarren amaitu baitu aurten.
2018/02/26 - 16:33
Pro Zarautz Surf txapelketa aurkeztu dute
Astelehen honetan aurkeztu dute Pro Zarautz Surf txapelketa. QS/1.500 mailakoa izango da, eta apirilaren 4tik 8ra artean egingo da.
2018/02/08 - 13:09
Punta Galea Challenge 2017ko irudi ikusgarriak
Abenduaren 30ean Getxon Punta Galean jokatu zen olatu handien txapelketa.
2018/01/19 - 01:05
Indar Unanue, nagusi Euskal Herriko Olatu Erraldoien txapelketan
Indar Unanue surflari zarauztarrak irabazi du Debako Sorginetxe inguruan jokatu den Euskal Herriko Olatu Erraldoien Txapelketa. Aritz Aranbururi gailendu zaio azken txanpan.
2018/01/09 - 15:37
Aritz Aranburuk Mundakan hartu ditu 2018ko lehen olatuak
Surflari gipuzkoarrak Mundakan izan zen urtarrilaren 1ean, sekulako itsasoa izan baitzen surfaz gozatzeko. Olatu bikainak hartu zituzten Aritz Aranburu.