SD Amorebieta
2023/12/12 - 15:30
Eibar-Athletic, Alaves-Betis, Malaga-Reala, Castello-Osasuna eta Amorebieta-Celta, Kopako final-hamaseirenetan
Zozketaren ondorioz, armaginen eta zuri-gorrien arteko derbia jokatuko da, urtarrilaren 6tik 7ra jokatuko den kanporaketan.
2023/12/12 - 01:14
Hypermotion Ligako 19. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hemeretzigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/12/11 - 20:21
Osasuna, Reala, Athletic, Alaves, Amorebieta eta Eibar, Kopako final hamaseirenetako zozketan
Osasunak Bigarren RFEFeko edo Lehen RFEFeko aurkari bat bisitatuko du, eta Amorebietak eta Eibarrek EA Sports Ligako talde bana jasoko dute. Gerta liteke, ere, kanporaketa batean Realak, Athleticek edo Alavesek elkarren aurka jokatzea.
2023/12/11 - 15:45
Amorebietak Haritz Mujika kargugabetu du
Zornotzako taldeak plazaratutako oharrean azaldu duenez, sailkapeneko egoerak bultzatuta hartutako "erabaki mingarria" da. Izan ere, Amorebieta jaitsiera postuetan dago, 14 punturekin, liga txapelketako 19 jardunaldi jokatu ostean, salbazio postuetatik sei puntura.
2023/12/09 - 20:16
Amorebietak galdu egin du Valladoliden aurka, eta etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du (2-1)
Bizkaiko taldeak porrota jaso du Real Valladoliden aurka (2-1) Hypermotion Ligako 19. jardunaldiko partidan. Neurketako golegileak Mario Hernando (Amorebieta), Stanko Juric eta Israel Salazar (Valladolid) izan dira.
2023/12/07 - 16:48
Amorebietak aurrera egin du Kopan, Levante menderatuta; Tudelano eta Egues, Kopatik kanpo
Haritz Mujikaren gizonak 0-1 gailendu dira Ciutat de Valencia zelaian, Erasoren golari esker, eta final hamaseirenetarako sailkatzea eskuratu dute. Tudelanok 1-2 galdu du, luzapenean, Las Palmasen aurka, eta Eguesek ezin izan du Mallorcaren kontra (0-3).
2023/12/07 - 13:31
Amorebieta eta Levanteren Errege Kopako partidan laburpena
Haritz Mujikaren taldeak garaipena lortu du Ciutat de Valencian; hortaz, aurrera egingo dute txapelketan, Levante kanporatuta.
2023/12/05 - 19:17
Reala, Alaves, Amorebieta, Egues, Tudelano, Athletic, Eibar eta Sestao River, Koparako prest
Astezkenean, bigarren kanporaketako partida hauek jokatuko dituzte: Andratx-Reala eta Terrassa-Alaves, 16:00etan; Egues-Mallorca eta Levante-Amorebieta, 19:00etan; eta Tudelano-Las Palmas, 21:00etan. Ostegunean, Melilla-Eibar, Cayon-Athletic eta Sestao River-Celta neurketak izango dira.
2023/12/04 - 23:43
Hypermotion Ligako 18. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hemezortzigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/12/04 - 00:28
Amorebietak galdu egin du etxean, Burgosen aurka (0-1)
Felix Garretasek bere atean egindako golak punturik gabe utzi ditu bizkaitarrak. Amoebietak etxean galtzen duen hirugarren partida da.
2023/11/28 - 01:54
Hypermotion Ligako 17. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hamazazpigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/11/26 - 19:36
Amorebietak galdu egin du Elxen aurka (2-0), aukera argiak barkatuta
Bizkaiko taldea Alacantekoa baino gehiago izan da, baina 2 eta 0 galdu du Mario Gasparrek eta Morentek egindako golen ondorioz.
2023/11/21 - 01:36
Hypermotion Ligako 16. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hamaseigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/11/18 - 21:37
Amorebietak bederatzi partidako bolada txarra hautsi du, Teneriferi irabazita (2-0)
Bizkaitarrek jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute bigarren zati osoa. Alvaro Nuñezek aurretik jarri ditu urdinak lehen zatian egindako gol bikainarekin. Bigarrena, Avilesek sartu du 58. minutuan.
2023/11/15 - 10:18
Euskal Herriko hamaika talde sartuko dira gaur Erregina Koparen eta Errege Koparen zozketetan
17:00etan, Erregina Kopako final zortzirenak zozkatuko dituzte, tartean hiru euskal talde direla; 13:00etan, Errege Kopako bigarren kanporaketa zozkatuko dute, Euskal Herriko zortzi talde bertan daudela. Erregina Kopa urtarrilaren 13an bueltatuko da, eta Errege Kopa abenduaren 5ean.
2023/11/14 - 00:18
Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hamabosgarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/11/12 - 01:35
Amorebietak partida ausarta jokatu du Molinonen, eta meritu handiko puntua lortu du Sportingen aurka (1-1)
Josep Gayak sartu du, 68. minutuan, Bizkaiko taldearen gola. Hala, Haritz Mujikaren taldeak berdinketa oso ona erdietsi du, Hypermotion Ligako bigarren sailkatuaren zelaian eskuratu baitu.
2023/11/07 - 00:26
Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hamalaugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/11/05 - 20:03
Amorebietak bolada txarrean jarraitzen du, Huescaren aurka porrot eginda (0-1)
Bizkaiko taldeak 0-1 galdu du Huescako taldearen aurka, Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida. Horrela, bada, Amorebietak zortzi jardunaldi egin ditu garaipenik lortu gabe.
2023/10/31 - 00:31
Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hamahirugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.