SD Amorebieta
2021/07/08 - 20:56
San Jose: ''Oso pozik nago, denboraldi polita daukagu aurretik''
Mikel San Josek Amorebietan jokatuko du 2021-2022 denboraldian. Erdilaria pozik azaldu da, eta gogotsu dago erronka berriari ekiteko.
2021/07/08 - 20:33
Amorebietak Mikel San Jose fitxatu du
Nafarroako erdilariak 32 urte ditu eta denboraldi baterako kontratua sinatu du talde bizkaitarrarekin. Zornotzako taldeak datorren denboraldirako egin duen zazpigarren fitxaketa da San Joserena.
2021/07/01 - 13:52
2021-2022 SmartBank Ligako egutegia
Eibar, Amorebieta eta Reala B dira hurrengo denboraldiko euskal ordezkariak Bigarren Mailan.
2021/06/24 - 19:03
Alavesek eta Amorebietak lagunarteko partida jokatuko dute uztailaren 17an
Arabako eta Bizkaiko taldeen arteko neurketa Ibaiako kirol-instalazioetan jokatuko da, 18:00etan.
2021/06/17 - 21:09
Amorebietak Lezaman jokatuko ditu etxeko partidak
Lezaman jokatzeko Ligaren oniritzia jaso du Bizkaiko klubak. Athleticen kirol-instalazioetako 2. zelaian jokatuko ditu Amorebietak SmartBank Ligako neurketak.
2021/06/09 - 12:28
Arenas, Barakaldo eta Sestao, Kopatik at
Amorebieta, Tudelano eta At. Cirbonero taldeek euren partidak gainditu eta hurrengo kanporaketan izango dira.
2021/06/08 - 16:36
Amorebieta, Cirbonero eta Tudelano Kopatik at
Ostiralean egingo da Errege Kopako hurrengo zozketa eta bertan ez da egongo orain arte parte hartu duten euskal talderik.
2021/06/08 - 16:32
Arenas eta Amorebieta, gora begira sailkapenean
Bi taldeak, 16 punturekin berdinduta, igoera postuetako ateetan daude. Bien arteko neurketa zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.eus-ek.
2021/06/08 - 16:19
Gol zaparrada eta puntu banaketa Amorebieta-Reala B partidan
Amorebietak eta Reala Bk ikuskizuna eskaini dute Urritxen. Norgehiagoka hiruna berdinduta amaitu da (3-3).
2021/06/03 - 17:11
Iñigo Velez de Mendizabal: ''Gure estiloa mantenduko dugu''
Amorebieta talde entrenatzaileak kontratua berritu du eta laugarren urtea egingo du talde bizkaitarraren aulkian. Aurten, baina, LaLiga Smartbanken lehiatuko dira, eta erronka handia dute aurretik.
2021/06/03 - 16:56
Iñigo Velez de Mendizabalek Amorebieta entrenatzen jarraituko du
Gasteiztarrak laugarren denboraldia egingo du LaLiga Smartbankera igo berri den talde bizkaitarrean.
2021/06/02 - 18:46
Amorebietak ezingo ditu Bigarren Mailako partidak Urritxen jokatu
Ligaren ustez, estadioa "ez da egokia" eta hura moldatzea "ez da bideragarria". Zornotzarrek ekainaren 12ra arte dute partidak jokatzeko bi kirol instalazio alternatibo proposatzeko.
2021/06/01 - 16:17
Goiria: ''Euskal jendea izatea da gure helburua''
Asier Goiria Amorebietako kirol-zuzendaria da eta nahiz eta Bigarren Mailarako igoera lortu gauzak oso argi dituela klubak esan du EITBn.
2021/05/28 - 21:18
Goiriak kontratua berritu du Amorebietarekin
Asier Goiriak Amorebieta taldeko kirol zuzendaria izaten jarraituko du 2021-2022 denboraldian. Zornotzako taldeak lehen aldiz jokatuko du Bigarren Mailan.
2021/05/25 - 11:56
Amorebieta, erronka historiko bati aurre egiteko prest
Urritxeko taldeak bere historiako erronka handiena du aurrean, eta ez da zailtasunik gabeko bidea izango. Jon Larrea presidentearekin hitz egin dugu horretaz.
2021/05/24 - 16:34
Jon Larrea: ''Ezin gara zoratu''
Asteburu honetan Amorebieta taldeak Bigarren Mailan jokatzeko txartela erdietsi du Badajoz irabazita. Bere presidentearekin izan gara.
2021/05/23 - 23:26
Harrera beroa egin diote zaleek Amorebietari, Urritxen
Zornotzak harrera beroa egin die jokalariei Urritxe futbol-zelaiko kanpoaldean, Bigarren Mailarako igoera erdietsi ostean, Badajoz kanporatuta.
2021/05/23 - 04:06
Partidako gola eta Amorebietako jokalarien ospakizunak Bigarren Mailara igo ostean
Amorebietak Badajoz gainditu du Bigarren Mailara igotzeko kanporaketan. Bideo honetan partidako gola eta Zornotzako jokalarien ospakizunak ikus daitezke.
2021/05/23 - 03:31
Iñigo Velez: ''Bigarren A Mailan gaude, sinestezina da''
Amorebietak aurreikuspen guztiak hautsi ditu, eta Bigarren Mailan izango datorren denboraldian Badajoz kanporatu ostean (0-1). Iñigo Velez de Mendizabal entrenatzailea eta Iker Bilbao golegilea ezin pozago agertu dira prentsaurrekoan.
2021/05/23 - 02:28
Amorebietak Bigarren Mailan jokatuko du
Bizkaitarrak lehen aldiz igo dira Zilarrezko Mailara Iker Bilbaok sartutako gol bati esker.