San Mames
2025/08/16 - 20:45
Ernesto Valverde: ''Sevillaren bertsiorik onena espero dut, eta gure onena ematea, irabazi ahal izateko''
Athleticek Sevilla hartuko du igande honetan San Mamesen, 2025-2026 denboraldiko EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partidan. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2025/08/15 - 18:03
Peio Canalesek utzita jokatuko du Racingen
Duela ia hamarkada bat alebinetan hasi zenetik lehen aldiz aterako da Lezamatik.
2025/08/12 - 12:47
Levante, Valentzia, Sevilla eta Real Madril, euskal taldeen aurkariak EA Sports Ligako 1. jardunaldian
Estreinako jardunaldiko Alaves-Levante eta Reala-Valentzia partidak abuztuaren 16ko 21:30ean jokatuko dira. Hilaren 17an Athleticek Sevillaren kontra jokatuko du, eta Real Madril-Osasuna neurketa abuztuaren 19an izango da.
2025/08/08 - 16:11
Athleticek San Mamesen jokatuko du Bartzelonaren eta Real Madrilen aurka F Ligan
Gainera, Athleticek eta Realak iragarri dute denboraldi osoan emakumezkoen taldea ikusteko abonu bat sortu dutela.
2025/07/04 - 17:04
Nola hartu dute athleticzaleek Nico Williamsen kontratu berritzearen albistea?
Nico Williamsek kontratua berritu du Athleticekin 2035era arte. Orain arte, Nicoren ustezko irteerak eztabaida sortu du Athleticeko zaleen artean. Kalean, nola hartu dute erabakia zuri-gorriek?
2025/06/26 - 21:19
Athleticek Bartzelonari erantzun dio "bereaz arduratzen" dela, arauak bete daitezen
Laportak asteazken honetan adierazi zuenez, ez ditu ulertzen Athleticek Kataluniako taldearen egoera ekonomikoa fiskalizatzeko dituzten arrazoiak, eta "bakoitza bereaz arduratzeko" eskatu zuen.
2025/06/23 - 15:29
Athleticek Robert Navarro fitxatu du, 2030era arte
23 urteko jokalaria Bilboko taldeko jokalari berria da. Mallorcarekin kontratua bukatu ostean heldu da Athleticera, eta 2030eko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.
2025/06/22 - 19:51
Athleticek komunikatu batekin erantzun dio Nico Williamsen irudiaren bandalizazioari
Barakaldoko Lutxana auzoko Williams anaien muralean, Nicoren irudia pintaketa batekin estali dute: "Joan edo geratu, errespetua galdu duzu".
2025/05/26 - 01:44
Jauregizar: ''Oscarren azken eguna garaipen batekin bukatu nahi genuen''
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak azken jardunaldian Barçaren aurka jasandako porrotaz (0-3) hitz egin du. De Marcosen agurraz ere hitz egin du.
2025/05/26 - 01:14
Athleticek galdu egin du Barçaren aurka De Marcosen agurrean (0-3)
Lewandowskiren bi golek eta Del Olmok penaltiz sartutako beste batek denboraldia porrotarekin ixtea eragin dute, De Marcosen agurraren partidan.
2025/05/24 - 16:26
Lekuek denboraldi baterako berritu du Athleticekin
Jokalariak, orotara, 262 partidu jokatu ditu talde zuri gorriarekin; horietako 53 azken bi ikasturteetan.
2025/05/24 - 12:46
Galarretak 2027ra arte berritu du Athleticekin
Jokalariak 32 urte beteko ditu abuztuena eta 74 partida jokatu ditu zuri-gorriekin duela bi urte talde bilbotarrera itzuli zenetik; horietako 39, aurtengo denboraldian.
2025/05/22 - 01:12
Tottenhamek Manchester United menderatu du San Mameseko finalean (1-0), eta Europa Ligako txapelduna da
Brennan Johnsonek sartu du, 42. minutuan, Londreseko taldeari titulua eman dion gola. Manchester United indartsu saiatu da bigarren zatian, baina ezin izan du berdinketa lortu.
2025/05/21 - 11:44
Tottenham eta Manchester United Europa Ligako finalean lehiatuko dira, San Mamesen
Tottenhamentzat hirugarren garaikurra izango litzateke txapelketa honetan; bigarrena, berriz, Manchester Unitedentzat.
2025/05/21 - 01:22
Bruno Fernandes, belarriprest; baina UEFA, gor
Euskaraldian gauden honetan, Janire Fragua EITB Mediako kazetariak, San Mamesen, Europa Ligako finalaren bezperan, euskaraz egin dio galdera bat Bruno Fernandes Manchester Uniteden kapitainari. Jokalari portugaldarra ulertzen ahalegindu da, baina itzultzaileak ez dio aukera eman.
2025/05/16 - 18:39
San Mamesek Europako errugbi txapelketa nagusien bi final hartuko ditu 2026an
2026ko maiatzaren 22an eta 23an, San Mames izango da berriro kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusien finalen egoitza, EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup hartuko baititu.
2025/05/11 - 22:56
Olabarrieta: ''3 puntuak oso garrantzitsuak ziren gure helburua lortzeko''
Aingeru Olabarrieta Athleticen jokalariak Alavesen aurka lortutako garaipenaz (1-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 35. jardunaldian San Mamesen jokatu den derbian.
2025/05/11 - 22:35
Athleticek gora begira hasi du aste erabakigarria, eta Alaves amildegi-ertzean geratu da (1-0)
Derbia oso trabatua izan da, joko gutxikoa, eta, azkenean, Manu Sanchezek bere atean sartutako gol batekin nagusitu da Athletic. Jaitsiera postuetatik puntu batera geratu da Alaves.
2025/05/09 - 01:01
Athleticek Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak
Bilbotarrek Erromaren etxean hasiko dute txapelketako lehen faseko ibilbidea, irailaren 26an, eta zortzigarren eta azken jardunaldia San Mamesen jokatuko dute, urtarrilaren 30ean, Viktoria Pilsen talde txekiarraren aurka.
2025/05/03 - 20:00
Nico Williams baja izango da Realaren aurkako derbian, pubiseko arazoengatik
Valverdek jakitera eman duenez, pubisean mina du, "ez dago ondo", eta "oso gaizki amaitu zuen" ostegunean Manchester Uniteden aurka jokatutako finalerdia.