Roland Garros Txapelketa
2012/06/10 - 18:54
Roland Garroseko irudirik onenak
2012/06/03 - 20:43
Federerrek Goffin gaztea gainditzeko asko sufritu du
Suitzako tenislariak nahi baino gehiago sufritu du David Goffin gainditzeko (5-7, 7-5, 6-2 eta 6-4). Final-laurdenetan, Berdych-Del Potro neurketako garailea izango da Federerren aurkaria.
2012/05/29 - 18:24
Roger Federerrek Connorsen garaipen kopurua berdindu du
Suitzako tenislariak Tobias Kamke alemaniarra mendean hartu du Roland Garroseko aurreneko neurketan, eta estatubatuarrak Grand Slameko txapelketetan lortutako garaipen kopurua (233) berdindu du.
2011/06/06 - 10:57
Nadalek bere seigarren Roland Garrosa eskuratu du Federerri irabazita
Manacorreko tenislariak lau setetan gainditu du suitzarra, 7-5, 7-6, 5-7 eta 6-1. Nadalek Bjorn Borgen marka berdindu du.
2011/06/04 - 19:47
Na Lik irabazi du Roland Garros
Grand Slam bat irabazten duen aurreneko emakume txinatarra da Na Li, Shiavone gaindituta (6-4 eta 7-6 (0)).
2011/06/03 - 19:36
Roland Garros: Rafa Nadalek finalerako txartela eskuratu du
Manacorrekoak bere seigarren finala jokatuko du Frantziako Slam Handian. Aurkaria Djokovic-Federer partidako garailea izango da.
2011/05/30 - 14:24
Roland Garros: Federerrek eta Djokovicek, arazorik ez
Suitzarrak Wawrinka gainditu du eta serbiarrak Richard Gasqueti irabazi dio.
2011/05/24 - 20:20
Roland Garros: Rafael Nadalek sufritu egin du Isnerri irabazteko
Bost set behar izan ditu garaipena lortzeko. 6-4, 6-7, 6-7, 6-2 eta 6-4ko emaitzarekin irabazi du Manacorrekoak. Pablo Andujar izango du aurkari hurrengo kanporaketan.
2010/06/07 - 11:13
Nadalek Roland Garros irabazi eta ATPko lehen postura itzuli da
Finalean Suediako Robin Soderling gainditu du (6-4, 6-2 eta 6-4).
2010/06/05 - 19:31
Roland Garros: Francesca Schiavonek Stosur gainditu du finalean
Tenislari italiarrak 6-4 eta 7-6 garaitu du bere aurkaria. Bigarren setean aurka zeukan 1-4koa iraultzea lortu du.
2010/06/05 - 02:08
Roland Garros: Nadalek Melzer jipoitu eta finalerako sailkatu da
Tenislari espainiarrak bere bosgarren finala jokatuko du Parisen eta igandean Robin Soderling suediarra izango du aurkari.
2010/06/04 - 22:00
Roland Garros: Soderlingek jokatuko du finala
Tenislari suediarrak Tomas Berdych gainditu du (6-3, 3-6, 5-7, 6-3 eta 6-3) eta bigarrenez jokatuko du Roland Garroseko finala.
2010/06/03 - 19:38
Roland Garros: Stosur-Schiavone, emakumezkoen finala
Samanta Stosurrek aise garaitu du Jelena Jankovic (6-1 eta 6-2). Schiavone italiarra finalean sartu da Dementievak lehia utzi duelako min hartuta.
2010/06/03 - 14:44
Roland Garros: Williams abizenik gabeko finalerdiak
Samanta Stosur-Jelena Jankovic eta Franciasca Schiavone-Elena Dementieva izango dira emakumezkoen Roland Garros txapelketako finalerdiak.
2010/06/02 - 22:22
Roland Garros: Rafael Nadalek finalerdietarako txartela lortu du
Mallorcako tenislariak 6-7, 6-7 eta 4-6ko emaitzarekin gainditu du Nicolas Almagro. Murtziarrak partida ona jokatu du, baina ez da mallorcarra gainditzeko nahikoa izan.
2010/06/01 - 22:04
Roland Garros: Soderlingek Roger Federer utzi du kanpoan
Suediarrak munduko lehenengo sailkatua txapelketatik at utzi du, 3-6, 6-3, 7-5 eta 6-4ko emaitzarekin irabazi baitu final-laurdenetako partida. Finalerdietan Berdych txekiarraren aurka jokatuko du.
2010/05/25 - 21:40
Rafael Nadalek garaipenarekin egin du debuta Roland Garrosen
Mallocako tenislariak hiru setetan gainditu du Gianni Mina frantziar gaztea txapelketako lehen txandan.