Remco Evenepoel
2022/09/09 - 20:29
Mads Pedersenek Vueltako bere hirugarren garaipena erdietsi du, Evenepoelek lider jarraitzen du
Danimarkarrak 19. etapa irabazi du esprintean eta Remco Evenepoelek lidergoari eutsi dio.
2022/09/08 - 22:36
Evenepoel nagusitu da Piornal mendatean eta lidergoa sendotu du
Belgikarra indartsu agertu da azken igoeran, erasoei erantzunez eta etapa garaipena eskuratuz.
2022/09/07 - 20:27
Rigoberto Uran nagusitu da Tentudian eta Evenepoelek lidergoari eutsi dio
Garaipen horrekin txirrindulari kolonbiarrak hiru itzuli handietan etapak irabaztea lortu du.
2022/09/07 - 12:37
Roglicek Vuelta utzi behar izan du bezperan izandako erorikoaren ondorioz
Txirrindulari esloveniarra bigarren postuan zegoen kokatuta sailkapen nagusian, Remco Evenepoel liderrarengandik 1:26ra.
2022/09/06 - 22:15
Pedersenek bigarren garaipena lortu du, eta Roglicek 8 segundo murriztu dizkio Evenepoeli erorikoa izan arren
Esloveniarrak eroriko gogorra izan du esprintean, azken kilometroetan egindako erasoaren ondoren.
2022/09/04 - 20:48
Arensman nagusitu da Sierra Nevadan eta Evenepoelek lider jarraitzen du
Thymen Arensmanek irabazi du Espainiako Vueltako 15. etapa. Mas izan da bigarren eta 'Superman' Lopez hirugarren. Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Evenepoelek; 1'24"ko abantaila du Roglicekiko eta 2'01"ekoa Masekiko.
2022/09/03 - 21:00
Carapazek irabazi du Panderan amaitu den etapa; Evenepoelek lidertzari eutsi dio, asko sufrituta
Richard Carapazek irabazi du Espainiako Vueltako 14. etapa. 'Superman' Lopez izan da bigarren eta Primoz Roglic hirugarren. Esloveniarrak Evenepoel liderrarekiko zuen desabantaila murriztu du.
2022/09/02 - 19:43
Mads Pedersen gailendu da Montillan 13. etapan
Sailkapen nagusian Remco Evenepoel belgikarrak jarraitzen du lider 2:41 minuturekin Primoz Roglic esloveniarraren aurretik (Jumbo-Visma) eta 3:03rekin Enric Masen aurretik (Movistar).
2022/09/01 - 20:25
Carapaz nagusitu da Peñas Blancasen eta Evenepoelek lider jarraitzen du
Ekuadortarra izan da indartsuena eguneko ihesaldi jendetsua osatu duten txirrindularien artean.
2022/08/31 - 21:13
Grovesek bereganatu du Gata lurmuturreko esprinta eta Evenepoelek líder jarraitzen du
Txirrindulari australiarra Danny Van Poppel herbeheretarraren eta Tim Merlier belgikarraren aurretik helmugaratu da.
2022/08/30 - 20:50
Evenepoel azkarrena izan da erlojupekoan eta lidergoa sendotu du
Primoz Roglic esloveniarra izan da bigarrena, 48 segundora eta Remi Cavagnak itxi du podiuma, minutu batera.
2022/08/28 - 20:04
Meintjes hegoafrikarrak irabazi du bederatzigarren etapa
Evenepoelek maillot gorria sendotu du. Enric Masek 1:12ra jarraitzen dio; Roglicek, 1:53ra; Rodriguezek, 2:33ra eta Juan Ayusok, 2:36ra.
2022/08/27 - 20:27
Jay Vinek beste etapa bat irabazi du La Fancuayan
Sailkapen nagusian Evenepoelek jarraitzen du agintean, Enric Mas 28 segundora eta Roglic 1:01 minutura dituelarik. Carlos Rodríguez (INEOS) laugarren postuan dago 1:47ra.
2022/08/26 - 19:42
Jesus Herradak irabazi du zazpigarren etapa
Sailkapen nagusian, Remco Evenepoel belgikarrak 21 segundo ateratzen dizkio Rudy Molardi (Groupama) eta 28 Enric Masi (Movistar).
2022/07/30 - 23:16
Evenepoelen erakustaldia Donostiako Klasikoan
Remco Evenepoelek igarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa eta gaur lasterketako azken 44 kilometroak bakarrik egin ditu.
2022/07/30 - 19:29
Evenepoelek irabazi du Donostiako Klasikoa, erakustaldia emanda
Remco Evenepoel da 2022ko Donostiako Klasikoko txapelduna. Belgikarrak erasoa jo du Erlaitzeko igoeran, tropela hautsi, eta 43 kilometroko ihesaldiari amaiera biribila eman dio garaipena lortuta.
2022/07/29 - 23:30
Donostiako Klasikoan arituko diren taldeak aurkeztu dituzte
Larunbat honetan Donostiako Klasikoa lehiatuko da. Izen handiko txirrindulariak izango dira bertan eta guztira 18 euskal ziklistak hartuko dute parte. Arratsaldean taldeen aurkezpena egin dute, eta bertan egon dira Evenepoel, Pogacar eta Valverde, besteak beste.
2022/06/19 - 19:35
Evenepoel izan da azkarrena, Thomasek lidergoa lortu du eta Higuitak maillot horia galdu du
Suitzako Tourreko azken etapan jokatutako erlojupekoan Remco Evenopoel izan da azkarrena 25:28:98ko denborarekin. Gainera, Geraint Thomasek irabazi du 2022ko Suitzako Tourra, Sergio Higuita gaindituta sailkapenean.
2022/06/19 - 18:54
Remco Evenepoelek irabazi du Suitzako Tourreko azken etapa, eta Geraint Thomasek, sailkapen nagusia
Belgikako txirrindulari gaztea azkarrena izan da azken eguneko erlojuaren kontrako saioan, 28 minutu eta 26 egundoko denbora eginda. Thomasek hiru sgeundo gehiago erabili ditu. Ion Izagirre nagusiko 34. postuan amaitu du lasterketa.
2022/06/11 - 15:07
Ion Izagirre, Evenepoel eta Luis Felipe Martinez, Suitzako Itzuliaren fokuan
Espainiako tropelak Ion Izagirreren (Cofidis) baza izango du Frantziako Tourraren aurretik. 2022ko Suitzako Itzulia zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.