Poloniako Tourra
2023/08/04 - 19:15
Bi ezkonberriren bikote batek Poloniako Itzuliaren tropela animatu du, azken etapan
Lasterketako zazpigarren eta azken etapan, irudi bitxia izan da: bi ezkonberri errepidean izan dira, txirrindulariak igaro direnean. Helikopterotik ikusi zaie.
2023/08/04 - 19:08
Mohoricek irabazi du tarteko esprinta, Almeida menderatuta; erabakigarria izan den segundo bat lortu du
Lasterketa zapzigarren eta azken etapa ari da jokatzen; hasieran, lehenengo biak, alegia, Matej Mohoric (Bahrain) eta Joao Almeida (UAE) denbora berean zeuden. Hala, Wilamowiceko tarteko esprintak garrantzi handia zuen, denbora saria baitzegoen jokoan; Mohoric gailendu da horretan.
2023/08/03 - 20:50
Cattaneok irabazi du Poloniako Itzuliaren erlojupekoa; Mohoric eta Almeida, berdinduta sailkapen nagusian
Azken etapa geratzen da, eta hori, aurreikuspenen arabera, esprinterrentzat da egokia, baina Matej Mohoric (Bahrain) eta Joao Almeida (UAE) denbora berean daude. Mattia Cattaneo gailendu da erlojupekoan, Katowicen.
2023/08/03 - 19:24
Mattia Cattaneok irabazi du Katowiceko erlojupekoa, eta Matej Mohoricek lider jarraitzen du Poloniako Itzulian
Soudal Quick-Step taldeko italiarrak UAEko Joao Almeidak baino 13 segundo gutxiago eta INEOSeko Geraint Thomasek baino 14 segundo gutxiago behar izan ditu ibilbideko 16,6 kilometroak egiteko. Sailkapen nagusian, Mohoricek (Bahrain) aurreneko postuari eutsi dio, eta Almeida denbora berean dago.
2023/08/02 - 20:17
Van den Berg, garaile Poloniako Tourreko 5. etapan; Mohoricek lidertza sendotu du
Marijn Van den Berg nagusitu da Poloniako Tourreko bosgarren etapan, esprintean Matej Mohoric liderra eta Joao Almeida sailkapen nagusiko bigarrena mendean hartuta.
2023/08/02 - 19:07
Poloniako Tourreko 5. etapako azken kilometroa eta amaierako metroetan gertatu den erorikoa
Poloniako Tourrak atzean utzi du jada bosgarren etapa. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa, oso-osorik.
2023/08/01 - 21:55
Olav Kooij nagusitu da, esprintean, Poloniako Tourreko laugarren etapan
Matej Mohoricek lider jarraitzen du, eta Joao Almeida eta Rafal Majka 10 segundora dauzka.
2023/08/01 - 19:07
2023ko Poloniako Itzuliko 4. etaparen azken kilometroa
2023ko Poloniako Tourreko laugarren etapa esprintean erabaki da. Bideo honetan azken kilometroa eta etaparen amaiera ikus daitezke.
2023/07/31 - 20:47
Rafal Majkak irabazi du hirugarren etapa, eta Mohoric esloveniarrak lider jarraitzen du
Majka bigarren da sailkapen nagusian liderrarengandik 10 segundora. Hirugarren postuan Joao Almeida dago.
2023/07/31 - 19:20
2023ko Poloniako Itzuliko 3. etaparen azken kilometroa
Poloniako Tourreko hirugarren etapa portzentaje handiko maldak zituen igoera gogor batean erabaki da, eta ikusgarria gertatu da.
2023/07/30 - 21:36
Matej Mohoric izan da indartsuena Karpaczerako igoeran, Poloniako Itzulian, eta lider jarri da
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari esloveniarrak Joao Almeida UAEko portugaldarra menderatu du azken metroetan. INEOS taldeko Michal Kwiatkowski helmugaratu da hirugarren postuan, eta Jonathan Lastra (Cofidis) hemeretzigarren tokian sartu da, 41 segundora.
2023/07/29 - 21:29
Merlier, lehen liderra esprintean Kooij eta Gaviria gaindituta
Merlierrek euriak markatutako lehen etapan agindu du, 183 kilometrokoa eta Poznanen hasi eta amaitu dena, 4 ordu, 15 minutu eta 37 segundoko denboran.
2023/07/29 - 14:29
2023ko Poloniako Tourreko etapen profilak eta ibilbidea
Poloniako lasterketaren 80. edizioa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
2023/01/05 - 17:01
Goi-mailako txirrindularitzako lasterketa ugari izango dira ikusgai 2023an EITBn
2023an hainbat eta hainbat izango dira EITBk eskainiko dituen lasterketak. Bideo honetan txirrindularitza menuaren nondik norakoak ikus daitezke.
2022/08/05 - 21:25
Hayterrek eskuratu du Poloniako Itzulia, eta Pello Bilbaok hirugarren postuan bukatu du
Azken etapa esprintean erabaki da, eta Demare nagusitu da Krakoviako kaleetan, Kooij eta Bauhausen aurretik.
2022/08/05 - 21:22
Pello Bilbao, hirugarren Poloniako Tourrean
Eythan Hayterrek irabazi du Poloniako Tourra. Bigarren izan da Thymen Arensman eta Pello Bilbao euskal txirrindulariak sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu du.
2022/08/05 - 12:52
2022ko Poloniako Tourreko etapen profilak eta ibilbidea
Poloniako lasterketaren 79. edizioa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/08/04 - 21:08
Arensmanek irabazi du Poloniako seigarren etapa, eta Hayterrek lidergoa hartu du
Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) bizkaitarrak bederatzigarren bukatu du erlojupekoa, Arensmanengandik 32 segundora, eta sailkapeneko bigarren postutik hirugarrenera pasa da, liderrarekin 18 segundo galduta.
2022/08/03 - 21:37
Bauhausek irabazi du Poloniako Tourreko 5. etapa, eroriko batek eragin duen esprint murriztuan nagusituta
Phil Bauhaus nagusitu da Poloniako Tourreko bosgarren etapan. Azken metroetan erorikoa egon da tropelean, zortzi txirrindulariko taldetxo bat iritsi da aurretik azken metroetara eta Bauhausek bereganatu du garaipena. Higuitak jarraitzen du lider.
2022/08/03 - 20:20
Poloniako Tourreko bosgarren etapako azken kilometroa eta amaierako erorikoa
Poloniako Tourreko bosgarren etaparen amaieran erorikoa egon da tropelean. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa, oso-osorik.