Pello Bilbao
2023/07/06 - 12:36
Frantziako Tourraren 6. etaparen profila eta ibilbidea: Tarbe-Cauterets Cambasque (144,9 km)
Txirrindulariek Pirinioetako mendialdetik jarraituko dute, baina kilometrajeari dagokionez motzagoa izango da. Hala ere, zailtasun handiko mendateak ez dira faltako.
2023/07/05 - 22:42
Hindleyk jantzi du maillot horia bosgarren etapa irabazita, eta Vingegaardek ziztada eman dio Pogacarri
Frantziako Tourrak atzean utzi du jada bosgarren etapa. Jai Hindley izan da irabazlea eta bera da lider berria. Faboritoen arteko lehian Jonas Vingegaardek minutu bat eta 4 segundo sartu dio Tadej Pogacarri.
2023/07/05 - 20:01
2023ko Frantziako Tourreko bosgarren etapako azken 2 kilometroak
2023ko Frantziako Tourreko bosgarren etapa menditsua izan da, eta aldaketak ekarri ditu sailkapen nagusian. Bideo honetan irabazlearen ailegaera eta faboritoen arteko tarteak zein izan diren ikus daitezke.
2023/07/05 - 01:12
Philipsen bigarrenez gailendu da esprintean, eroriko ugari izan dituen etapa bukaeran
Caleb Ewan bigarren izan da, eta Phil Bauhaus, hirugarren. Adam Yatesek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du, Bilbon hasi eta amaitu zen lehenengo etapatik.
2023/07/05 - 00:18
Philipsenen bigarren garaipena, Pirinioen bezperan
Belgikarrak bigarren garaipena jarraian lortu du 2023ko Frantziako Tourrean. Adam Yatesek lider jarraitzen du.
2023/07/04 - 21:13
Frantziako Tourraren 5. etaparen profila eta ibilbidea: Paue-Laruns (162,7 km)
Goizegi izango da etapako irabazlea Tourreko lider iraunkor izendatzeko, baina baten bat atzean geratzen bada, agur esan diezaioke bere aukerei.
2023/07/03 - 23:13
Jasper Philipsen garaile Baionan, aurtengo Tourreko lehen esprint handian
Bigarren Phil Bauhaus izan da, eta hirugarren Caleb Ewan. Adam Yatesek sailkapen nagusiaren buruan jarraitzen du, hirugarren egunez jarraian.
2023/07/03 - 21:57
Tourreko 3. etapako protagonisten hitzak, Baionako helmugan
Mikel Landa, Gorka eta Jon Izagirre, Alex Aranburu eta Pello Bilbao txirrindulariek 3. etapa nola bizi izan duten kontatu dute Baionako helmugan.
2023/07/03 - 21:37
Frantziako Tourraren 4. etaparen profila eta ibilbidea: Akize-Nogaro (181,8 kilometro)
Etapa laua da, mendate puntuagarri bakarra du, 4. mailakoa. Horrenbestez, trantsiziozko eguna izan liteke, kontuan izanik tropelak biharamunean igo beharko dituela 2023ko Tourreko lehen mendate handiak.
2023/07/03 - 20:27
2023ko Frantziako Tourreko 3. etapako azken kilometroak, Philipsenen garaipenarekin
Jasper Philipsenek irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko lehen esprint handia, Amorebieta-Etxanon hasi eta Baionan amaitu den etapan.
2023/07/02 - 20:56
Pello Bilbao: ''Argi neukan non jo, zaila zen iristea, baina ahalegina egin nahi izan dut''
Bahrain Victorious taldeko Pello Bilbao euskal txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Frantziako Tourreko 2. etapa amaituta. Gernika-Lumokoak saiakera egin du Jaizkibelgo jaitsieran, baina tropelak harrapatu egin du. Hala ere, bosgarren izan da.
2023/07/02 - 19:53
2023ko Frantziako Tourreko 2. etaparen azken kilometroak, Lafayren garaipenarekin
Frantziarra azkarrena izan da Donostiako helmugan,Wout van Aerten eta Tadej Pogacarren aurretik.
2023/07/02 - 19:30
Victor Lafayk irabazi du Donostian, Van Aerten eta Pogacarren aurretik
Adam Yatesek sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio, Gasteizen hasi den 208,9 kilometroko jardunaldian. Pello Bilbaok bosgarren egin du.
2023/07/01 - 22:15
Adam Yatesek irabazi du Frantziako Tourreko lehen etapa, Bilbon, azken metroetan Simon anaia mendean hartuta
UAE Emirates taldeko txirrindulari britainiarrak bereganatu du etapa garaipena Bilbon, eta liderraren maillot horia jantzi du. Adam Yates ihes eginda iritsi da azken metroetara bere anaia Simonekin batera, eta nagusi izan da azken metroetan.
2023/07/01 - 22:13
Adam Yates da Frantziako Tourreko liderra, Bilboko etapa irabazita
Simon anaiari gailendu zaio helmugan, Bilbo hasi eta Bilbon amaitu den 2023 Frantziako Tourreko lehenengo etapan. Tadej Pogacarrek hirugarren egin du. Lehen euskal txirrindularia Mikel Landa izan da, 12. postuan.
2023/07/01 - 21:55
Pello Bilbao: ''Sekula ahaztuko ez dudan eguna izan da''
Pello Bilbaok ez du mailarik onena eman Frantziako Tourreko 1. etapan. Pikeko igoeran "blokeatu" egin dela adierazi du, baina 2. etapan garaipenaren bila aterako dela azpimarratu du.
2023/07/01 - 19:46
2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako azken kilometroak, Adam Yatesen garaipenarekin
Adam Yatesek lortu du garaipena Bilbon hasi eta amaitu den Frantziako Tourreko lehenengo etapan. Adam Simon anaiari gailendu zaio azken metroetan. Tadej Pogacar hirugarren izan da.
2023/07/01 - 19:28
Pikera igoera ikusgarri eta jendetsua, 2023ko Frantziako Tourreko 1. etapan
Helmugarako 10 kilomeroern faltan, Pogacarrek eta Vingegaardek indartsu daudela erakutsi dute Pikera igoeran, milaka eusal zalez inguratuta.
2023/07/01 - 15:20
Pello Bilbao: ''Nire ziklista karrerako egunik politena izango da gaurkoa''
Txirrindulari bizkaitarrak 2023ko Frantziako Tourreko 1. etapa "mio handiz" prestatu duela aitortu du irteeran.
2023/07/01 - 14:59
Horrela atera da Bilbotik 2023ko Frantziako Tourra
Lasterketaren 110. ekitaldia San Mamesetik atera da, ohorezko aurreskuaren ostean. Lehenenko pedal kolpeak zalez gainezka izan diren Bilboko kaleetan eman dituzte.