Omar Fraile
2023/07/13 - 10:54
Frantziako Tourreko 12. etaparen profila eta ibilbidea: Roanne – Belleville-en-Beaujolais (168,8 km)
Txirrindulariek bost mendate igo beharko dituzte mendi ertaineko etapa honetan: lehen hirurak hirugarren mailakoak eta ondorengo biak bigarren mailakoak, azkena helmugarako ia 30 kilometrora.
2023/07/12 - 19:35
Philipsen, laugarren aldiz garaile aurtengo Tourrean
Jasper Philipsenek irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko 11. etapa, esprintean Groenewegen eta Bauhaus mendean hartuta. Ondorioz, belgikarrak lau etapa irabazi ditu aurtengo edizioan.
2023/07/12 - 11:27
Frantziako Tourraren 11. etaparen profila eta ibilbidea: Clermont-Ferrand-Moulins (179,8 km)
Jardunaldi historikoa izango da: Moulinsera iristean, Tourrak Frantzia kontinentaleko prefektura guztietatik igarota egongo da.
2023/07/11 - 11:02
Frantziako Tourraren 10. etaparen profila eta ibilbidea: Vulcania-Issoire (167,2 km)
Igoera eta jaitsiera luzez betetako ibilbidea izango da, itzuli gogorra txirrindularientzat, eta kosta egingo zaie ihesaldiko taldean sartzea.
2023/07/09 - 22:37
Woodsek bereganatu du 9. etapa eta Vingegaardek horiari eutsi dio
Kanadarra bera bakarrik iritsi da helmugara, Matteo Jorgenson eguneko ihesaldiko protagonista igoeran gainditu ostean. Pogacarrek 8 segundo murriztu dizkio Vingegaardi, eta orain 17ra dago.
2023/07/09 - 20:20
Michael Woods garaile Puy de Dôme mendatean, eta Pogacarrek 8 segundo kendu dizkio Vingegaard liderrari
Kanadarra bera bakarrik iritsi da helmugara, Matteo Jorgenson eguneko ihesaldiko protagonista igoeran gainditu ostean. Gorka Izagirre 11. izan da.
2023/07/09 - 00:35
Frantziako Tourraren 9. etaparen profila eta ibilbidea: Saint Leonard de Noblat-Puy de Dome (182,4 km)
Gorabeheraz beteriko ibilbidea da, eskalatzaileentzat prestatua, helmugan erasoa egin aurretik hautagaien zangoen nekea bermatuko duena. Guztira, metatutako 3.600 metroko desnibela gainditu beharko dute.
2023/07/08 - 22:53
Pedersen, nagusi Limogeseko esprintean
Danimarkarra azkarrena izan da, Mark Cavendishek eroriko baten ondorioz lasterketa utzi behar izan duen egunean. Mikel Landak era erorikoa izan du eta 47 segundo galdu ditu helmugan. Vingegaardek lider jarraitzen du.
2023/07/08 - 19:14
Tourreko 8. etapako azken kilometroa
Frantziako Tourrak atzean utzi du zortzigarren etapa. Irabazlea esprintean erabaki da eta bideo honetan eguneko azken kilometroa ikus dezakezu.
2023/07/08 - 19:07
Mads Pedersen Philipseni gailendu zaio Limogeseko esprintean
Danimarkarra azkarrena izan da, Mark Cavendishek eroriko baten ondorioz lasterketa utzi behar izan duen egunean. Mikel Landak era eroikoa izan du eta 47 segundo galdu ditu helmugan. Vingegaardek lider jarraitzen du.
2023/07/07 - 20:35
Frantziako Tourraren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Libourne-Limoges (200,7 km)
Esprinterrak berriro protagonista izan daitezkeen etapa bat izango da, eta helmugan haien artean indartsuenak izango dira nabarmentzea lortuko dutenak, azken zatia laburra baita, baina gogorra.
2023/07/07 - 19:39
Frantziako Tourreko 7. etapako azken kilometroa eta esprinta
Frantziako Tourrak atzean uzti du jada 7. etapa. Garaipena esprintean erabaki da eta bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa.
2023/07/07 - 19:18
Philipsenek bere 3. etapa garaipena bereganatu du Tourrean, 7. etapako esprintean Cavendish mendean hartuta
Jasper Philipsen nagusitu da Frantziako Tourreko 7. etapan. Ondorioz, belgikarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du lasterketa honen 2023ko edizioan. Hirutik hiru esprintetan nagusitu da. Cavendish izan da bigarren eta Girmay hirugarren.
2023/07/06 - 20:49
Frantziako Tourraren 7. etaparen profila eta ibilbidea: Mont de Marsan-Bordele (169,9 km)
Mendate bakar bat jarriko da bidean helmugatik 30 bat kilometrora, Cote de Beguey (4. maila, % 4,4an), eta horrek ez lieke ahalegin handirik suposatu beharko txirrindulariei.
2023/07/06 - 19:31
Pogacarrek etapa irabazi du eta Vingegaard lider berriarekiko denbora murriztu du
Esloveniarrak 28 segundoko aldea lortu du aurkari zuzenarekiko, sailkapen nagusian hurbilduz.
2023/07/06 - 12:36
Frantziako Tourraren 6. etaparen profila eta ibilbidea: Tarbe-Cauterets Cambasque (144,9 km)
Txirrindulariek Pirinioetako mendialdetik jarraituko dute, baina kilometrajeari dagokionez motzagoa izango da. Hala ere, zailtasun handiko mendateak ez dira faltako.
2023/07/05 - 21:05
Fraile: ''Ihesaldian sartu naiz, oso ondo ibili garela uste dut, eta, azkenean, Hindley joan egin zaigu''
Omar Fraile INEOS Grenadiers taldeko euskal txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Frantziako Tourreko 5. etapa amaitu ostean. Santurtzikoa eguneko ihesaldian sartutaibili da. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/07/05 - 01:12
Philipsen bigarrenez gailendu da esprintean, eroriko ugari izan dituen etapa bukaeran
Caleb Ewan bigarren izan da, eta Phil Bauhaus, hirugarren. Adam Yatesek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du, Bilbon hasi eta amaitu zen lehenengo etapatik.
2023/07/05 - 00:18
Philipsenen bigarren garaipena, Pirinioen bezperan
Belgikarrak bigarren garaipena jarraian lortu du 2023ko Frantziako Tourrean. Adam Yatesek lider jarraitzen du.
2023/07/04 - 21:13
Frantziako Tourraren 5. etaparen profila eta ibilbidea: Paue-Laruns (162,7 km)
Goizegi izango da etapako irabazlea Tourreko lider iraunkor izendatzeko, baina baten bat atzean geratzen bada, agur esan diezaioke bere aukerei.