Olinpiar Jokoak
2021/07/25 - 17:28
Mikel Oyarzabalen golak garaipena eman dio Espainiari Australiaren aurka (0-1)
Luis de la Fuenteren taldeak asteazkenean jokatuko du Argentinaren aurka, final-laurdenetarako txartela lortzeko.
2021/07/25 - 13:43
Chourraut eta Elosegi finalerdietan dira, K-1 eta C-1 kategorietan
Chourrautek seigarren egin du lehen jaitsieran eta bosgarren bigarrenean. Elosegik, berriz, zortzigarren egin du lehenengoan eta laugarren bigarrenean. Gizonezkoen finalerdiak astelehenean jokatuko dira eta emakumezkoenak asteartean.
2021/07/25 - 11:39
Jon Rahmek positibo eman du, eta ez da Olinpiar Jokoetan izango
Bata bestearen atzetik egindako hiru PCR test gainditu behar zituen Tokion egon ahal izateko, eta hirugarrenean atzeman diote kutsatuta dagoela.
2021/07/24 - 22:44
Chourraut eta Elosegi, finalerdietarako sailkapena buruan dutela
Maialen Chourrautek eta Ander Elosegik igande honetan izango dute Tokioko Olinpiar Jokoetako estreinaldia. Batak zein besteak finalerdietara sailkatzea dute lehen jomuga gisa.
2021/07/24 - 17:54
Basque Teameko Virginia Diaz arraunlaria finalerdietara sailkatu da
Hirugarren postuan bukatu du bere txanda, Aina Cid kataluniarrarekin batera, eta finalerdia jokatuko du uztailaren 27an.
2021/07/24 - 16:35
Virginia Diaz arraunlaria finalerdietan sartu da
Basque Teameko kirolaria Aina Cidekin batera aritu da lemazainik gabeko biko lasterketan. Hasiera kaskarra izan dute baina azkenean finalerdietarako txartela lortu dute.
2021/07/24 - 13:14
Richard Carapazek urrea irabazi du errepideko lasterketan
Van Aert belgikarra bigarren izan da, eta Tadej Pogacar Frantziako Tourreko irabazlea, hirugarren. Lehen euskal txirrindularia Gorka Izagirre izan da, 23. postuan.
2021/07/23 - 16:47
Fuji mendi mitikoak, Japoniako sabaiak, Izagirre anaiak eta Omar Fraile estutuko ditu
Lasterketa oso gogorra aurreikusi du Ion Izagirrek. "Ez da estrategia askorik beharko, kanporatze lasterketa izango baita; garrantzitsuena aurrealdean egotea eta ongi hidratatzea izango da, azken tartean osorik egoteko", adierazi du.
2021/07/23 - 16:02
Dena prest, Olinpiar Jokoetako kirol lehiari hasiera emateko
Abian da urteko kirol ekitaldirik handiena, ikuslerik gabeko inaugurazio ekitaldiaren ostean. 32 euskal kirollari bildu dira bertan. Helburu ezberdinak dituzte baina ilusio handiz arituko dira denak.
2021/07/22 - 16:30
32 euskal herritar lehiatuko dira Olinpiar Jokoetan
Horietako 22, gainera, estreinakoz arituko dira. Maialen Chourraut, Mikel Oyarzabal eta Jon Rham dira ezagunenak. Guztira, 14 espezialiatetan lehiatuko dira.
2021/07/22 - 14:34
Simonek, Merinok eta Oyarzabalek hasieratik jokatu dute, Espainiak Egiptoren aurka berdindutako partidan
Espainiarrak gehiago izan dira neurketa osoan baina ez dute gol aukera argirik sortu eta, ondorioz, golik gabeko berdinketarekin konformatu behar izan dute.
2021/07/21 - 15:03
Baldintza oso gogorrak hedabideentzat Olinpiar Jokoetan
Ostiralean hasiko dira Tokioko Olinpiar Jokoak eta pandemia garaian gauza asko ezberdinak izango dira aurten.
2021/07/20 - 17:04
Maialen Chourraut, prest
Ur bizietako piraguismoko taldeak, Maialen Chourraut buru duela, astebete darama Tokion ubidera eta tenperatura altuetara egokitzeko asmoz.
2021/07/20 - 15:31
Elkartasuna aintzat hartu nahi du Bachek
Olinpiar Jokoak hasteko hiru egun soilik falta direnean Nazioarteko Batzorde Olinpikoko presidenteak onartu du azken urtean egunero izan dituela kezkak pandemia dela eta.
2021/07/19 - 23:06
Osasunaren kezka handitzen ari da Tokion
Tokioko Olinpiar Jokoetako lehiaketa hasteko bi egun bakarrik falta direnean, hiri olinpikoan ere pandemia da hizketagai nagusia.
2021/07/13 - 18:16
Pello Bilbao: ''Ez zait gustatu Espainiako hautatzaileak nola tratatu nauen''
Olinpiar Jokoeako deialditik at geratu da Pello Bilbao eta Tourreko 16. etaparen aurretik EITB Mediarekin hitz egin du gai honen inguruan.
2021/07/12 - 22:55
Basque Teameko kirolariak, Tokioko Jokoetan munduaren aurrean agertzeko prest
Olinpiar Jokoak uztailaren 23an hasiko dira Tokion eta euskal kirolariak lehiarako prest daude. Basque Team Fundazioak iragarki hau plazaratu du Tokioko Olinpiar Jokoetarako.
2021/07/12 - 14:29
Ion Izagirre, Gorka Izagirre eta Omar Fraile, Tokiora
Momentuz kanpoan geratuko dena Pello Bilbao izango da. Ordezkoen artean dago eta deitutakoen artean lesio bat ez badago ez da Tokion izango.
2021/07/12 - 13:11
Pello Bilbao, minduta, Olinpiar Jokoetara ez joateagatik
Pascual Momparler Espainiako hautatzaileak etapa hasi baino 30 minutu lehenago deitu zioen albistea emateko.
2021/07/08 - 21:35
Ez da ikuslerik egongo harmailetan Tokioko Olinpiar Jokoetan
Japoniako Gobernuak hala erabakita, datorren astelehenetik (uztailak 12) abuztuaren 22ra arte larrialdi egoera jarriko da indarrean Japonian. Neurriak Olinpiar Jokoei bete-betean eragiten die, uztailaren 23an hasiko baitira.