Oinatz Bengoetxea
2024/06/02 - 23:05
Horrela ikusi dute finala Bizkaia Frontoira bertaratu diren pilotazale ezagunek
Ladis Galarza, Oinatz Bengoetxea, Asier Agirre, Julen Martija eta Jose Angel Iribar Buruz Burko finala ikustera bertaratu dira Bilboko Bizkaia frontoira eta zenbait adierazpen egin dituzte.
2024/06/02 - 15:23
Nork irabaziko du Buruz Buruko Txapelketaren finala: Altuna III.ak ala Lasok?
Aitor Elordi pilotariak eta Oinatz Bengoetxea, Patxi Eugi, Iker Irribarria eta Aimar Olaizola pilotari ohiek euren pronostikoa egin digute.
2022/10/15 - 16:55
Oinatz Bengoetxeak agur esan dio pilotari Leitzan
Lehen pilotakadak eman zituen Leitzako plazan agurtu da Oinatz Bengoetxea. Giro bikainean eta Asier Gartzia lehengusua lagun duela jokatu du bere azken partida Xalaren eta Barriolaren aurka. Etxekoen, lagunen eta zaleen babesa jaso du.
2022/10/14 - 16:45
Oinatz Bengoetxea, ''penaz eta ilusioz'' Leitzan pilotari agur esango diolako
Urriaren 15ean, larunbatean, Oinatz Bengoetxeak behin betiko agur esango dio pilotari. Jokatzen hasi zen Leitza bere herrian amaiera jarriko dio kirol-ibilbide luze eta arrakastatsuari. Hasi zen lekuan agurtuko da. Aurrerantzean esatari lanak egingo ditu Euskadi Irratian.
2022/03/26 - 23:18
Elkartasunezko pilota-jaialdian aritu dira Goñi eta Bengoetxea
ELA gaixotasunak jotako Luis Montero “Pitu” hernaniarrarentzat dirua batzeko asmoz herrian antolatu duten elkartasunezko pilota-jaialdian aritu dira gaur, larunbatean, Oinatz Bengoetxea eta Mikel Goñi. Ekimena oso arrakastatsua izan da.
2022/02/27 - 14:34
Ospakizun jendetsua eta beroa izan du Oinatzek
Leitzako frontoian izan zuen beste omenaldi bat Oinatz Bengoetxeak. Afari batekin ospatu zuen bere agurra familiarekin eta lagunekin.
2022/02/26 - 21:05
Bengoetxea: ''Duela 30 urte jokatu nuen hemen lehen partida, eskerrik asko''
Oinatz Bengotxeak bere azken partida jokatu du gar Labriteko pilotalekuan profesional bezala.
2022/02/26 - 20:49
Omenaldia eta agurra Oinatz Bengoetxeari
Iruñeako Labrit pilotalekuan bere azken partida jokatu du profesional bezala Oinatzek; Mariezkurrenarekin batera Jaka-Aranguren bikotearen aurka irabazi dute (22-15).
2022/02/25 - 17:11
Oinatz Bengoetxearen aurpegirik ezezagunena
Oinatz Bengoetxea arras ezaguna da kantxa barruan egindako ibilbidearengatik; handik kanpo, aldiz, gutxiago. Leitzarrak horren gustukoa duen bere borda erakutsi digu, besteak beste.
2022/02/24 - 17:15
Asier Gartzia, hamahiru urte Oinatz Bengoetxearen ondoan
Oinatz Bengoetxearen agurra larunbatean egingo da Labriten. Asier Gartzia, OInatzen lehengusua da, eta Leitzako pilotariaren botileroa izan da hamahiru urtez.
2022/02/23 - 17:45
Oinatz Bengoetxearen ibilbide oparoa
Pilotari leitzarrak 20 urteko ibilbide oparoa errapasatu du gurekin. Une gozoenak eta gazienak zeintzuk izan diren aitortu dizkigu, bai eta lortu dituen txapel berezienen berri eman ere.
2022/02/21 - 22:42
Agur hunkigarria Bengoetxeari Tolosan
Oinatz Bengoetxea Beotibarren berragertu da lesiotik sendatu berri. Tolosako pilotalekuan profesional modura jokatu duen azken partida izan da. Garaipenarekin eta txalo zaparradarekin esan du agur leitzarrak.
2022/01/24 - 18:17
Noiz jokatuko ditu Oinatz Bengoetxeak Beotibar eta Labrit pilotalekuei agur esateko partidak?
Bengoetxea VI.ak tendinopatia du ezker aduktorean, haustura zantzurik gabe, eta atzeratu egin dira Tolosako eta Iruñeko frontoiei agur esateko neurketen datak.
2022/01/24 - 17:36
Oinatz Bengoetxeak tendinopatia dauka ezker aduktorean, giharretako haustura zantzurik gabe
Tolosako Beotibarreko eta Iruñeko Labriteko agurreko partidak otsailaren 21 eta 26ra atzeratu dira, hurrenez hurren.
2022/01/22 - 20:29
Markinan ere agur berezia egin diote Oinatz Bengoetxeari, bertan jokatutako bere azken partidan
Zoritxarrez, leitzarra lesionatu egin da eta datorren larunbatean Labriten jokatzekoa zen azken partida airean geratu da.
2022/01/22 - 20:12
Oinatz Bengoetxeak min hartu du, eta zalantzan dago Labriteko azken agurrean izatea
Leitzarrak "ezkerreko iztondoan" hartu du min Markinan jokatzen ari zela, Elordiren eta Bikuñaren aurkako lehian.
2022/01/22 - 12:19
Oinatz Bengoetxeak Sebastian Lizasoren bertsoak jaso ditu Azpeitian jokatutako bere azken partidan
Leitzako pilotariak agur oso berezia jaso du ostiral honetan, erretiroa hartu aurretik Izarraitz pilotalekuan jokatutako neurketan.
2022/01/22 - 00:21
Sebastian Lizasok bertso bana eskaini die Bengoetxea VI.ari eta Alberdi II.a debutariari
Oinatz Bengoetxeak bere azken partida jokatu du Azpeitian, eta, Unai Alberdik, berriz, profesionaletako bere lehen neurketa jokatu du bertan. Batak zein besteak Sebastian Lizasoren bertsoak izan dituzte opari gisa.
2022/01/16 - 19:40
Honela esan dio agur Bengoetxea VI.ak Ogeta pilotalekuari
Oinatz Bengoetxeak bere azken neurketa jokatu du Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Irabazi egin du Aretxabaletarekin bikote eginez, Peio Etxeberria eta Galarzaren aurka (22-18)
2022/01/02 - 19:58
Aretxabaletak ''Sigo siendo el rey'' abestu dio Oinatz Bengoetxeari, Atano III.ean azken partida jokatu ostean
Urtarrilaren 29an Labriten behin betiko erretiroa haru aurretik, Oinatz Bengoetxean bere azken partida jokatu du Donostiako pilotalekuan. Andoni Aretxabaletak agur berezia egin dio Leitzakoari, Vicente Fernandezen kanta ospetsua abestuz.