Nairo Quintana
2022/07/19 - 20:05
Houle kanadarrak irabazi du Foixen, ihes eginda; Vingegaardek lider jarraitzen du
Pogacarrek pare bat aldiz egin dio eraso daniarrari, baina Jumbo-Vismakoak ez du arazorik izan esloveniarraren gurpilari jarraitzeko.
2022/07/17 - 20:05
Philipsenek helmugan bertan gainditu ditu Van Aert eta Pedersen
Helmugatik 500 metrora Thomas harrapatu dute, lasterketako liderra zena ordurarte, eta etapako irabazlea zentimetro batzuengatik erabaki da azken esprintean.
2022/07/16 - 19:16
Matthewsek Bettiol gainditu du eta lehenengo iritsi da Mendera
Etapako irabazlea azken hiru kilometroetan erabaki da, eta australiarrak Bettiol italiarrarekin borrokatu behar izan du garaipena lortzeko.
2022/07/15 - 19:45
Pedersen Tourrean estreinatu da, azken esprint indartsu baten ostean
Danimarkarra izan da helmugara iristen lehena, azken esprintean Wright eta Houle gaindituta. Jonas Vingeggardek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du.
2022/07/14 - 20:31
Thomas Pidcockek atzean utzi ditu aurkariak eta etapa irabazi du
Pidcock, Meintjes, Froome, Powless eta Ciccone izan dira etaparen buruan lasterketa osoan zehar, baina azkenean txirrindulari britainiarra nagusitu da. Vingegaardek maillot horia mantentzea lortu du.
2022/07/13 - 19:43
Frantziako Tourreko 11. etapako azken 5 kilometroak
Tourreko 11. etapa Granon mendate gainean amaitu da, eta azken kilometroetan gertatukakoek lider aldaketa ekarri dute sailkapen nagusian.
2022/07/13 - 19:41
Vingegaardek bereganatu du garaipena Granon mendatean, eta lidergoa kendu dio Pogacarri
Orain arteko liderrak amore eman behar izan du etapa amaitzeko 5 kilometroren faltan daniar gazteak jo duen eraso kolpearen aurrean.
2022/06/27 - 21:26
Nairo Quintana izango da Arkea Samsic taldeko burua Frantziako Tourrean
Taldeak uztailaren 1ean hasiko den Tourrerako "zortzikoa" iragarri du. Quintanak bederatzigarren aldiz hartuko du parte.
2022/03/27 - 19:40
Sergio Higuita, Volta 2022ko irabazlea
Montjuiceko zirkuituan jaso dituen erasoei ondo egin die aurre kolonbiarrak. Andrea Bagiolik lortu du garaipena azken etapan.
2022/03/26 - 19:49
Voltako 6. etapa ikusgarriko laburpena
Richard Carapazek (INEOS) irabazi du Cambrilsen (Tarragona) Sergio Higuita (BORA-Transgohe) ziklistarekin 133 kilometro ihesaldian izan eta gero.
2022/03/26 - 19:46
Carapazentzat, etapa, eta Higuitarentzat, lidergoa
Bi txirrindulariek helmugarako 133 kilometroren faltan erasoa jo eta lasterketa hankaz gora jarri dute.
2022/03/24 - 19:27
Joao Almeidak irabazi du etapa eta Nairo Quintana lider jarri da
Almeidak eta Quintanak denbora bera dute sailkapeneko lehen postuetan baina kolonbiarrak postu hobeak egin ditu aurreko etapetan eta horrek lider jarri du.
2022/03/23 - 20:57
Ben O'Connorrek irabazi du Voltako hirugarren etapa eta lider berria da
Australiarra nagusitu da Molinan amaitu den etapan eta liderraren elastikoa jantzi du. Ayuso izan da bigarren eta Quintana hirugarren.
2022/03/13 - 19:33
2022ko Paris-Nizako 8. etapako azken kilometroak
2022ko Paris-Nizako azken etapak une zirraragarriak eskaini ditu Roglicen eta Simon Yatesen artean sailkapen nagusirako borrokan. Bideo honetan etapako azken kilometroak ikus daitezke.
2022/03/12 - 20:03
Roglicek erabakita utzi du lasterketa Col de Turini gainean
Esloveniarrak garaipena lortu du azken metroetan erasoa jo eta faboritoak atzean utziz. Ion Izagirre 11. helmugaratu da.
2022/03/05 - 13:47
Quintana, Roglic, Schachmann eta Ion Izagirre, igandean hasiko den Paris-Niza lasterketan
Martxoaren 6an hasi eta 13an amaituko da 2022ko Paris-Niza lasterketa, etapaka lehiatzen den lehen proba handia. Etapa guztiak ikusgai izango dira, zuzenean, ETBn eta eitb.eusen.
2022/02/20 - 18:46
Nairo Quintanaren beste erakustaldi bat Itsas Alpeetako eta Varko Tourra irabazteko
Kolonbiarrak azken etapa ikusgarria egin du. Sailkapen nagusian Tim Wellens bigarren geratu da (1:30era) eta Guillaume Martin hirugarren (1:49ra).
2022/02/13 - 20:27
Quintanak Montagne de Lureko gainean irabazi eta sailkapen nagusia eraman du
Kolonbiarraren erakustaldia ikusi da Proventzako azken etapan. Julian Alaphilippe eta Mattias Skjelmose bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren.
2022/02/13 - 17:58
2022ko Proventzako Tourreko laugarren etapako azken bost kilometroak
2022ko Proventzako Tourra Nairo Quintana kolonbiarrak bereganatu. Bideo honetan laaugarren etapa erakigarriko azken kilometroak daude ikusgai.
2022/02/12 - 20:25
Coquard, garaile hirugarren etapako esprintean; Gannak lidergoari eutsi dio
Esprinter frantziarrak bereganatu du Proventzako Tourreko hirugarren jardunaldia. Bere aldetik, Richard Carapaz ekuadortarrak ezin izan du etapa jokatu koronabirusean positibo emateagatik.