Nafarroa Arena
2018/11/18 - 22:25
Ezkurdiak jantzi du Lau t’erdikoaren txapela, Altunari finala irabazita
Azken unera arte bizi izan da lehia Nafarroa Arena frontoiaren estreinaldi handian, 3.000 ikusle bildu dituen norgehiagoka parekatu batean. Azkenik, arbizuarra nagusitu da, 22-17 irabazita.
2018/11/18 - 21:56
Ezkurdia: 'Txapel hau nire aitari eskaintzen diot'
Joseba Ezkurdia da 2018ko Lau t'erdiko txapelduna. Altunari finala irabazita (17-22), ETBrekin hitz egin du, sentitzen duena azaltzeko.
2018/11/18 - 20:48
Ezkurdiak txapela jantzi duen momentua
Joseba Ezkurdia da Lau t'erdiko txapeldun berria. Bideo honetan duzu ikusgai Arbizuko pilotariak 'kaiolako' txapelketako irabazlearen txapela jantzi duen unea.
2018/11/18 - 20:38
Lau t'erdiko finaleko azken tantoa, kamera zenitaletik ikusita
Joseba Ezkurdiak irabazi du Lau t'erdiko finala, Jokin Altuna menderatuta (17-22). Bideo honetan duzu ikusgai partidako azken tantoa, gure kamera zenitalaren ikuspegitik.
2018/11/18 - 20:28
Lau t'erdiko finaleko azken tantoa
Joseba Ezkurdia da Lau t'erdiko txapeldun berria, finala Jokin Altunari irabazita (17-22). Bideo honetan duzu ikusgai azken tantoa.
2018/11/18 - 00:22
Altuna eta Ezkurdia, txapelaren bila
Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako finala, gaur, Nafarroa Arenan. ETB1ek eta eitb.eus webguneak zuzenean eskainiko dute finala, 17:00etan.
2018/11/16 - 12:24
Kaiolako final handiaren inguruko informazio guztia
Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna txapela janzteko lehiatuko dira igandean. Pilota-aukeraketa, EiTBko nobedadeak, protagonisten hitzak, datuak eta bitxikeriak, hemen eskura.
2018/11/16 - 01:00
Altunaren ustez, 'zaila da Nafarroa Arenara egokitzea'
Jokin Altunak Lau t'erdiko finala jokatuko du igandean Joseba Ezkurdiaren aurka. Astearte honetan lan-saioa egin du finala jokatuko den pilotalekuan eta bere sentsazioak zeintzuk diren esan digu.
2018/11/15 - 13:19
Hainbat berritasun izango ditugu aurtengo 4 t'erdiko finalean
Ikusleak bi eratan jarraitu ahalko du norgehiagoka: batetik, ohiko emisiotik, eta bestetik, kamara zenital batekin zeinak xehetasun guztiak bilduko dituen. Gainera, programa berezia izango dugu.
2018/11/14 - 15:29
Jokin Etxanizek zatituta du bihotza
Igande honetan ASPE enpresako bi pilotari arituko dira aurrez aurre 4 t'erdiko txapela janzteko asmoz, Altuna eta Ezkurdia.
2018/11/13 - 16:40
Ezkurdia: 'Ikaragarria izango litzateke irabaztea, ametsa egi bihurtuta'
Joseba Ezkurdiak Lau t'erdiko finala jokatuko du Jokin Altunaren aurka igandean. Arbizuko pilotaria 'gozatzen' ari da finalaren aurreko egunetan, eta lasai dago finalari begira.
2018/11/12 - 17:08
Altuna: 'Berriz finalean egotea handia da, eta berezia niretzat'
Jokin Altunak Lau t'erdiko finala jokatuko du igandean Joseba Ezkurdiaren aurka. Laugarren finala izango da Amezketakoarentzat eta hirugarren txapela lortzeko aukera izango du.
2018/11/12 - 16:44
Ezkurdia, sentsazio onekin asteko lehen entrenamenduan
Joseba Ezkurdia hasi da igandean Altuna III.aren aurka jokatuko duen Lau t'erdiko finala prestatzen. ETBri esan dionez, 'sentsazio onekin' egin du lan-saioa Nafarroa Arenan.
2018/11/05 - 21:45
Ezkurdia vs Altuna, Lau t'erdian inoiz jokatu ez den finala
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako finala azaroaren 18an Nafarroa Arenan. Inoiz ez dute 'kaiolan' elkarren aurka final bat jokatu.
2018/11/05 - 15:53
Altuna eta Ezkurdia, final handira bide ezberdinetatik
Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako finala, azaroaren 18an, Nafarroa Arenan.
2018/09/28 - 14:42
Nafarroa Arenaren estreinaldi handia, Masters Codere finalaren eskutik
Finalerdietan, Elezkano – Rezusta bikotea Aimar Olaizola – Imaz bikoteari gailendu zaio, eta Ezkurdia-Zabaleta Urrutikoetxea eta Martijari nagusitu ziren.
2018/09/24 - 20:11
Azken ukituak Nafarroa Arenan, larunbatean inauguratu aurretik
Larunbat honetan hartuko ditu Nafarroa Arenak bere lehen partidak eta aste honetan azken ukituak ematen ari zazizkio, inauguraziorako dena prest egon dadin.
2018/07/17 - 16:19
Horrelakoa da Nafarroa Arena pilotalekua
Nafarroa Arena frontoia irailaren 29an inauguratuko da, baina hedabideei ateak ireki dizkio. Irribarriak, Olaizola II.ak, Martijak eta Mariezkurrenak pilotalekua probatu dute.