Nafarroa Arena
2022/05/28 - 16:34
Lasoren ilusioa Ezkurdiaren esperientziaren aurka
Baikokoa da faboritoa, baina Ezkurdiak badu nahikoa esperientzia bere herritarrari zailtasunak emateko.
2022/05/28 - 16:30
Zortzi urte geroago, nafarren arteko finala izango du Buruz Buruko txapelketak
Nafarroa Arenan igande honetan jokatuko den Buruz Buruko finala nafarren arteko 31.na izango da. Joseba Ezkurdia arbizuarra eta Unai Laso bizkarretarra azken partidara iritsi dira Jakari eta Altunari irabazi ostean, hurrenez hurren.
2022/05/26 - 15:22
Mariezkurrena: ''Unaik badaki begirada batekin zer esan nahi diodan''
Jon Mariezkurrena, Unai Lasoren botileroa, datorren igandean jokatuko den finalaz eta pilotariarekin daukan harremanaz mintzatu da EITB Mediarekin. Horrez gain, Lasoren indarguneak eta argalguneak zeintzuk diren kontatu ditu.
2022/05/25 - 16:59
Aparteko ikusmina Buruz Buruko finalerako material hautaketan
Igandean, Ezkurdiak eta Lasok jokatuko duten Buruz Buruko finalerako pilota hautaketa egin dute asteazken eguerdian, Nafarroa Arenan. Pilotazale ugari bertaratu da, aukeraketaren nondik norakoen berri izateko.
2022/05/24 - 18:25
Unai Laso: "Frontoi bizia da, ona niretzat, baina baita Ezkurdiarentzat ere"
Unai Laso Nafarroa Arenan entrenatzen aritu da, igande honetan Ezkurdiaren aurka jokatuko duen Buruz Buruko txapelketako finala prestatzeko. Sentsazio onak dituela eta lasai dagoela dio pilotariak.
2022/05/23 - 22:43
Joseba Ezkurdia: ''Aurkari gogor bat daukat aurrean, baina konfiantzarekin nago''
Ezkurdia Nafarroa Arenan entrenatzen ari da dagoeneko, igandean Unai Lasoren aurka jokatuko duen Buruz Buruko finala prestatzeko. Bere burua ongi ikusten duela kontatu digu, eta konfiantzarekin ikusten dela.
2022/05/18 - 18:16
Joseba Ezkurdia, bere finalik berezianaren aurrean
Joseba Ezkurdiak bere bosgarren finala jokatuko du maiatzaren 29an. Dagoeneko baditu txapelak Binaka eta Lau t'erdikoan, baina Buruz Buruko lehen finala jokatuko du, eta, gainera, etxean, Nafarroa Arenan.
2022/05/17 - 16:54
Unai Laso, haserre, baina Ezkurdiari begira
Lasok badu ardurarik hilaren 29an Ezkurdiaren aurka jokatuko duen Buruz Buruko finala ahalik eta hobekien prestatzeko. Hala, ez zaio batere gustatu aste honetan Nafarroa Arenan ezin entrenatzea.
2022/05/03 - 16:55
Salgai daude jada 2022ko Buruz Buruko finalerako sarrerak
Nafarroak maiatzaren 29an hartuko du lehen aldiz Buruz Buruko Pilota Txapelketako finala Nafarroa Arenan.
2022/04/11 - 17:01
Hamabi pilotari txapelaren bila Buruz Burukoan
2022ko Buruz Buruko Txapelketak berritsaunak izango ditu. Final-laurdenek ligaxka formatua izango dute; lau pilotariz osatutako bi multzo egongo dira. Maiatzaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko da finala eta ez da atzeratzeko aukerarik egongo.
2022/04/11 - 15:35
Buruz Buruko Txapelketak ligaxka izango du final-laurdenetan eta finala ezingo da atzeratu
Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Laso-Peña II.a, Urrutikoetxea-Dario, Ezkurdia-Agirre eta Jaka-Irribarria dira final-zortzirenetako partidak.
2022/04/01 - 18:51
Freestylea, jauziak, piruetak... hau guztia Iruñean, larunbat arratsaldean
Larunbat honetan, arratsaldeko seiretatik aurrera, XGravity muturreko kirol saioa egingo da Iruñean. Motor, bizikleta, patinete eta patinen gainean arituko dira lehiakideak.
2022/03/17 - 18:57
Apirilaren 2an egingo den MG Lurauto Xgravity Freestyle aurkeztu da
2018an ekitaldiak arrakasta handia izan zuen. Aurten, apirilaren 2an, Nafarroa Arenan ikuskizuna bermatuta dago.
2021/09/28 - 18:49
Elordi-Artola partidarekin hasiko da 4 t'erdikoa Mallabian
Bilbon egin da aurkezpen ekitaldia eta aurreneko partida ostiralean izango da. Finala azaroaren 14an jokatuko da Bizkaia frontoian.
2020/06/14 - 15:32
Iker Vicentek 14 kanaerdiko moztu ditu 26 minutu eta 46 segundotan
Aurreko marka hiru minutu eta 25 egundotan hobetu du aizkolari nafarrak, Nafarroa Arenan egindako saioan.
2020/06/12 - 15:57
Iker Vicente aizkolaria, marka berri baten bila
"Birusa moztu" lelopean, nafarra 14 kanaerdiko ahalik eta denbora azkarrenean mozten ahaleginduko da, Nafarroa Arenan.
2020/03/01 - 13:57
Kerman Lejarraga vs Jose de Jesus Macias borrokaldia, osorik
Bi boxeolariek konbate ederra egin dute Nafarroa Arena Kiroldegian.
2020/02/28 - 18:28
Soria vs Gurria, Lejarraga vs Macias eta Nuñez vs Mostazo, larunbat honetan ETB1en
David 'Infierno' Soria nafarrak Espainiako superwelter txapelarengatik borrokatuko du Navarra Arenan, bere jendeaz inguratuta.
2020/01/21 - 14:52
Gago, Soria, Lejarraga eta Nuñez Navarra Arenan borrokatuko dute otsailaren 29an
Euskal boxeoak indartsu abiatuko du 2020a. Gagok luma pisuko Europako txapela defendatuko du eta Soriak Espainiako superwelter txapelarengatik borrokatuko du.
2019/11/18 - 21:47
Ezkurdia: 'Finala irabazi ostean momentu txar eta on asko pasa zitzaizkidan burutik'
Joseba Ezkurdiak gogotik ospatu zuen iganden irabazitko Lau t'erdiko Txapelketa, eta astelehen honetan ETBrekin hitz egin du, finalari, ondorengo festari eta etorkizunerako dituen helburuei buruz.