Nafarroa Arena
2023/04/02 - 22:12
Elordi eta Zabaleta: ''Txapel honen zati handi bat Tolosarentzat da''
Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta pozez gainezka azaldu dira kamera aurrean Binakako Txapelketako txapela irabazi ondoren. Gainera, txapelaren zati bat Tolosari eskaini nahi izan diote.
2023/04/02 - 21:46
Unai Lasok 2023ko Binakako Finalean min hartu duen unea
Unai Lasok min hartu du aldakan, Binakako Finala jokatzen ari zela. Aurrelari nafarrak irrist egin du 12-16 zihoazela markagailuan, eta aldageletara sartu behar izan da.
2023/04/02 - 21:45
Elordi eta Zabaletari Binakako txapela eman dien azken tantoa
Laso eta Imaz mendean hartu dituzte Elordik eta Zabaletak. Aspeko bikoteak Elordiren bi pareta ederrarekin bereganatu du Binakako txapela.
2023/04/02 - 21:29
Elordi eta Zabaleta, Binakako txapeldunak
Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak jantzi dituzte 2023ko Binakako Txapelketako txapelak, finalean Unai Laso eta Ander Imaz mendean hartuta 13-22ko emaitzarekin.
2023/04/02 - 19:56
Nafarroa Arenaren eraldaketa: Iruña Rocketik Binakako Txapelketako finalera, ordu gutxitan
Atzo gauean Iruña Rockeko kontzertuen lekuko izan zen Nafarroa Arena, eta ordu gutxiren buruan Laso-Imaz eta Elordi-Zabaleta bikoteen arteko Binakako finala hartzeko prest izan da.
2023/04/02 - 17:26
Pilotazaleak ari dira Iruñeko kaleak girotzen, Binakako Finalaren aurretik
Laso-Imaz eta Elordi-Zabaleta bikoteen zaleak Iruñeko kaleetan barrena dabiltza finalaren aurreko orduak giro ederrean igarotzen.
2023/04/01 - 18:01
Zabaleta, laugarren txapelaren bila
Apirilaren 2ko igande honetan Binakako Txapelketaren finala jokatuko da Nafarroa Arenan. Jose Javier Zabaletarekin izan gara. Aspeko atzelariak laugarren txapela jantzi nahi du.
2023/04/01 - 14:50
Laso-Imaz eta Elordi-Zabaleta, Binakako txapelaren bila
Igandean, apirilaren 2an, jokatuko da Binakako Txapelketako finala Nafarroa Arenan. Final handia zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 17:00etan.
2023/03/31 - 18:41
Ander Imaz: ''Nik nire lana ondo egiten badut, uste dut aukerak izango ditugula''
"Unairengan konfiantza handia daukat, une oso onean iritsi da final honetara", dio atzelari oiartzundarrak, bigarren aldiz jarraian Lasorekin batera jokatuko duen Binakako Txapelketako finalaren atarikoan.
2023/03/30 - 17:32
Pilota hautaketa azkarra eta denen gustukoa 2023ko Binakako finalerako
Laso-Imaz eta Elordi-Zabaleta bikoteek 2023ko Binakako Finalerako pilotak hautatu dituzte ostegun honetan, Nafarroa Arenan. Ondoren, finalaren aurreko prentsaurrekoan agertu dira.
2023/03/29 - 17:44
Lasok eta Imazek entrenamendua egin dute Nafarroa Arenan, eta eskuak prest dituzte finalerako
Baiko Pilotako bi pilotariak Aimar Olaizola kirol zuzendariarekin izan dira, eta saio ona egin dute. Igandeko finala, Binakako Txapelketarena, Nafarroa Arenan bertan jokatuko dute.
2023/03/26 - 23:20
2023ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatzen diren bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, apirilaren 2an.
2023/03/19 - 21:26
Laso eta Imaz, Binakako Txapelketako lehen finalistak
Altunak eta Tolosak Peña eta Mariezkurrena garaituta, Baikoko bikotea Binakako txapelketako finalerako sailkatu da.
2023/02/17 - 17:12
Otsailaren 23an jarriko dira salgai 2023ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak
Sarrerak entradasfronton atarian eskuratu ahal izango dira.
2022/12/21 - 17:45
Lau t'erdikoa eta Buruz Burukoa, zesta eta Biarritzeko Munduko Txapelketa nabarmendu dira pilotan 2022an
Unai Laso, Jokin Altuna eta Amaia Aldairen txapelak, Lau T'erdiko final gogoangarria, zestaren urte oparoa eta Pilotako Munduko Txapelketa izan dira, besteak beste, 2022ak frontoietan utzitako momenturik onenak.
2022/11/21 - 13:18
Lau t'erdikoaren palmares historikoa
Jokin Altuna amezketarra da 'kaiolako' egungo txapelduna, eta dagoeneko hiru garaipen ditu modalitate horretan, 2017an, 2020an eta 2021ean lortutakoak.
2022/10/02 - 23:31
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a, nagusi Caixabank Mastersean
Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrena dira 2022ko CaixaBank Masterseko txapeldunak, igande honetan (urriak 2) Nafarroa Arenan jokatu den finalean Jokin Altuna eta Ander Imaz mendean hartuta (22-15).
2022/10/02 - 22:46
Jon Mariezkurrena: ''Nire buruari 9,5 bat jarriko nioke, baina badut zer hobetu''
Ezkurdia eta Mariezkurrena 22-15 gailendu dira Altuna III.aren eta Imazen aurka Nafarroa Arenan jokatu den Caixabank Masterseko finalean. Denboraldi ona daramala aitortu du, baina oraindik baduela zer hobetu.
2022/10/02 - 22:38
Joseba Ezkurdia: ''Joko aldetik momenturik onenean nago, ea luzatzerik dudan''
Ezkurdia eta Mariezkurrena 22-15 gailendu dira Altuna III.aren eta Imazen aurka Nafarroa Arenan jokatu den Caixabank Masterseko finalean. Ezkurdia pozik dago aurten ateratzen ari den emaitzekin.
2022/10/02 - 22:04
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a, CaixaBank Masterseko txapeldunak Altuna III.a eta Imaz mendean hartuta
Joseba Ezkurdiak eta Jon Mariezkurrenak 22 eta 15 irabazi diete Jokin Altunari eta Ander Imazi CaixaBank Masterseko finalean.