Motoziklismoa
2025/10/22 - 16:32
Beñat Fernandez, Supersport 300 txapelduna: ''Beti amestu izan dugun zerbait da, eta gogor lan egin dugu''
Beñat Fernandez 17 urteko motor-gidari andoaindarra da munduko Supersport 300 txapeldun berria, asteburuan Xerezen irabazi du eta. Nola sentitzen den kontatu du, elkarrizketa honetan.
2025/09/28 - 11:51
Marc Marquezek irabazi du MotoGP mailako Munduko Txapelketa
Kataluniako pilotuak motoziklismoko bere bederatzigarren munduko titulua eskuratu du, zazpigarrena MotoGPko "maila nagusian".
2025/03/24 - 15:40
Sandra Gomez eta Peru Irazola: moto pilotuak eta bikotekideak
Sandra Gomez eta Peru Irazola pilotuak izan dira protagonistak, martxoaren 23ko "Helmuga" saioan.
2024/12/22 - 13:13
Jaime Bustok irabazi du Trial Indoor X-Trail Munduko Txapelketako lehen proba
Madrilen lehiatu den lehen lasterketa irabazita, pilotu bizkaitarra Munduko Txapelketako lidertzan jarri da.
2024/12/01 - 20:40
Jaime Busto trialeko Espainiako txapeldun, laugarrenez jarraian
Bustok 151 puntu eskuratuta lortu du Espainiako txapeldun izatea, bigarren Marcelli izan da (143) eta, hirugarren, Raga (108).
2024/11/16 - 22:34
Jaime Busto, Munduko X-Trial Txapelketako txapeldunordea
Toni Bou kataluniarra matematikoki txapeldun zela, Jaime Busto eta Gabriel Marcelliren arteko lehiak erakarri du arreta.
2024/10/06 - 14:41
David Alonso, munduko txapeldun Moto3n
Alonsok Japoniako Sari Nagusia irabazi du. Xabi Zurutuza gipuzkoarra, berriz, hemezortzigarren postuan helmugaratu da.
2024/09/22 - 14:24
Xabi Zurutuzak 19. postuan amaitu du Emilia-Romagnako Sari Nagusia
David Alonso kolonbiarrak irabazi du Misano Adriatikoko zirkuituan egindako lasterketa. Angel Piqueras izan da bigarrena, eta Collin Veijer hirugarrena.
2024/07/07 - 20:01
Xabi Zurutuza, hamaseigarren Moto3 kategoriako Alemaniako Sari Nagusian
KTM taldeko euskal pilotuak 19. postuan amaitu du lasterketa eta David Alonso izan da azkarrena.
2024/06/30 - 16:05
Zurutuza, 19. Herbeheretako Sari Nagusian
Xabi Zurutuzak 19. postuan amaitu du Moto3 kategoriako Assenen egindako lasterketa. Legazpikoak erorikoa izan zuen Mugellon, min hartu zuen, baina gaindituta ditu lesioak.
2024/06/16 - 19:58
Jaime Bustok Toni Bouren garaipen bolada eten du, Valsassinan irabazita
Gorlizko pilotua garaile atera da Italiako Sari Nagusiko bigarren jardunaldian.
2024/06/02 - 16:51
Xabi Zurutuzak istripua izan du Italiako Sari Nagusian
Legazpiko gidariak erori egin da bederatzigarren bihurgunean.
2024/05/26 - 14:06
Xabi Zurutuza 19. izan da Moto3 kategoriako Kataluniako Sari Nagusian
Euskal pilotuak 19. postuan gurutzatu du Montmeloko zirkuituko helmuga. David Alonsok bereganatu du garaipena, Ivan Ortola izan da bigarren eta Jose Antonio Rueda hirugarren.
2024/05/12 - 14:02
Zurutuza, hamaseigarren Frantziako Sari Nagusian
Xabi Zurutuza euskal pilotua 16. izan da Le Manseko zirkuituan, Moto3 kategoriako lasterketan. David Alonso irabazleak baino 13 segundo gehiago behar izan ditu helmugaratzeko.
2024/04/28 - 14:26
Zurutuza, 22. Moto3 kategoriako Espainiako Sari Nagusian
Xabi Zurutuza legazpiarrak 22. postuan amaitu du Moto3 kategoriako Espainiako Sari Nagusiko lasterketa. Veijer nagusitu da, Muñoz izan da bigarren, eta Ortola hirugarren.
2024/04/14 - 22:06
Xabi Zurutuza 13.a izan da Ameriketako Sari Nagusian, Moto3 kategorian
David Alonsok (CFMoto) irabazi du Ameriketako Sari Nagusia, eta Daniel Holgado (Gas Gas) eta Angel Piqueras (Honda) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
2024/03/02 - 11:56
Xabi Zurutuza: ''Sentsazioak eta feelinga motorrarekin asko hobetu dugu, testak oso ondo joan dira''
Xabi Zurutuzak debuta egingo du Munduko Txapelketako Moto3 mailan. Hala ere, hirugarren lasterketara arte ezingo du parte hartu. Dena den, Xerezen hiru egun eman ditu testak egiten, eta sentsazio onekin amaitu du. Eroriko baten ondorioz min ere egin du, baina lehiarako prest dago.
2024/02/23 - 22:08
Xabi Zurutuza: ''Sentsazioak oso onak dira; taldeak eta nik aurrerapausoa eman dugu''
Legazpiko pilotua, Moto3ko munduko txapelketan estreinatzear da. Oraindik ez da adin nagusikoa, beraz, 18 urte bete arte ezingo du lehenengo lasterketetan parte hartu. Bien bitartean, Portimaoko zirkuituan egon da lehiaketarako prestakuntzekin jarraitzeko. Datorren astean Jerezera joango da.
2023/11/26 - 18:27
Bagnaia, MotoGP mailako munduko txapeldun Valentzian garaipena bereganatuta
Francesco 'Pecco' Bagnaiak bigarrenez irabazi du Munduko Txapelketa. Jorge Martin erori egin da lasterketako seigarren itzulian, eta titulua lortzeko aukerarik gabe geratu da.
2023/11/13 - 13:35
Jaime Busto, estalpeko trialeko munduko txapeldunordea
Finalean lortutako hirugarren postuari esker, denboraldi bikaina borobildu du Gorlizko pilotuak. Izan ere, aire libreko Trial GP nazioarteko txapelketan txapeldunorde izan zen, eta Espainiako Txapelketa eta Nazioen Txapelketa irabazi zituen.