Milan-San Remo
2025/03/22 - 19:28
Mathieu van der Poelek eta Lorena Wiebesek irabazi dute Milan-San Remo lasterketa
Mathieu van der Poel herbeheretarrak denboraldiko lehen "monumentua" irabazi du, Filippo Ganna italiarra eta Tadej Pogacar esloveniarra esprintean menderatuta. Emakumezkoen lasterketaren lehen edizioan, berriz, Lorena Wiebes herbeheretarra nagusitu da, esprintean.
2024/03/16 - 19:01
Philipsenek irabazi du Milan-San Remo klasikoa
Txirrindulari belgikarra gailendu da Milan-San Remo klasikoan. Michael Matthews eta Tadej Pogacar izan dira bigarren eta hirugarren. Esprinta oso estua izan da, eta helmugako argazkia beharrezkoa izan da irabazlea nor izan den argitzeko.
2023/03/18 - 20:26
2023ko Milan-San Remo lasterketako laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai 'Classicissima' lasterketako 114. edizioko momentu onenak.
2023/03/18 - 19:15
Van der Poel nagusitu da Milan-San Remo lasterketan
Van der Poel bakarrik iritsi da helmugara, 15 segundoko aldearekin bigarrenarekiko, ia sei ordu eta erdiko lasterketaren ondoren.
2023/03/16 - 18:49
Milan-San Remo 2023: profila, parte-hartzaileak eta ibilbidea
Larunbatean, hilaren 18an, Italiako klasiko ospetsua jokatuko dute. Ibilbideak 294 kilometro izango ditu. Besteak beste, Pogacar, Van Aert, Van der Poel, Pello Bilbao eta Alaphilippe izango dira Milango irteeran.
2023/02/22 - 22:35
Pogacar ez da Strade Bianche lasterketan izango, eta Paris-Nizan irtengo da
2022an Strade Bianche proba irabazi zuen, baina aurten Paris-Nizaren alde egitea erabaki du. Jonas Vingegaardek ere hartuko du parte bertan. Pogacar, gerora, Milan-San Remo Klasikoan eta Flandriako Tourrean ibiliko da.
2022/03/19 - 21:36
Mohoricek Milan-San Remo irabazi eta esloveniarren bolada onari jarraipena eman dio
Helmugarako 3 kilometroren faltan erasoa jo eta 2 segundo atera dio faboritoen tropelari. Alex Aranburu 13.a izan da, hamaika segundora.
2022/03/17 - 23:43
Pogacar, Roglic, Van Aert eta Pidcock Milan-San Remo klasikoan arituko dira
"Classicissima" izenaz ezagutzen den lasterketa martxoaren 19an, larunbatean, jokatuko da. Prbaren 103. edizioak 293 kilometroko ibilbidea izango du, eta parte-hartzea luxuzkoa izango da.
2022/01/12 - 14:37
Roglicek Itzulia sartu du Tourrerako bere bidean
Apirilaren 4a eta 9a bitartean, Itzulian egongo da berriro Primoz Roglic, eta iaz irabazitako titulua defendatuko du.
2021/03/20 - 22:16
Jasper Stuyven belgikarrak bereganatu du Milan-Sanremo
Jasper Stuyven (Trek-Segafredo) belgikarrak irabazi du Milan-Sanremo klasikoaren 112. edizioa, azken eraso zoragarri batean, faboritoak ezustean harapatuta.
2021/03/20 - 19:29
Jasper Stuyven belgikarrak ezustean harrapatu ditu faboritoak Milan-Sanremon
Alex Aranburu (Astana) gipuzkoarra zazpigarren helmugaratu da, Caleb Ewan eta Wout van Aert buru izan dituen taldetxoan sartu ostean.
2020/12/20 - 17:58
Gazteen iraultzaren urtea, txirrindularitzan
Pandemiak baldintzatutako denboraldian gazteen izenak denon ahotan izan dira: Pogacar (Tourra), Tao Geogeghan Hart (Giroa), Van Aert (Milano-San Remo), Evenepoel eta Ganna, besteak beste.
2020/08/08 - 22:19
Van Aert, nagusi Milan-Sanremo klasikoan
Wout Van Aertek (Jumbo-Visma) garaipena lortu du 'Classicissima'n, esprintean iazko txapelduna zen Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick-Step) mendean hartuta.
2020/08/08 - 21:07
Van Aertek irabazi du Milan-Sanremo klasikoa
Wout Van Aert Jumbo-Visma taldeko txirrindulariak garaipena lortu du 'Classicissima'ren 111. edizioan, esprintean Alaphilippe mendean hartuta. Alex Aranburu zazpigarren izan da.
2020/06/17 - 11:16
Saganek Tourra eta Giroa jokatuko ditu
Esloveniarraren debuta izango da Italiako lasterketan, bertan puntuetako elastikoa irabazten saiatuko da.
2020/05/06 - 12:07
Txirrindularitzako egutegi berria
UCIk egutegi ofiziala iragarri du jada.
2020/03/06 - 15:24
Tirreno-Adriatikoa eta Milan-Sanremo, bertan behera
Antolatzaileek lasterketak jokatu ahal izateko UCIri beste data batzuk bilatzeko eskatuko diote.
2020/02/24 - 15:30
Milan-San Remo eta Giroa, koronabirusaren eboluzioaren menpe
Mauro Vegni, bi lasterketak antolatzen duen enpresaren zuzendariak, Italiako Gobernuaren aholkuen eta argibideen zain daudela adierazi du.
2019/03/23 - 19:47
Milan-San Remo klasikoaren laburpena
Julian Alaphilippek irabazi du 'Classicissima' bezala ezagutzen den lasterketa ospetsua. Bideo honetan duzu ikusgai laburpen onena.
2019/03/23 - 18:49
Alaphilippe, Classicissimako irabazlea
Deceuninck Quick Step taldeko txirrindularia nagusitu da Milan-San Remo klasikoan. Oliver Naesen (AG2R) izan da bigarren, eta Michal Kwiatkowski (Sky), hirugarren.