Mikel Landa Meana
2023/09/09 - 22:06
Landa eta Castroviejoren adierazpenak Espainiako Vueltako 14. etaparen inguruan
Mikel Landa (Bahrain) eta Jonathan Castroviejo (Ineos) euskal txirrindulariek 14. etapa nola bizi izan duten kontatu digute. Ineosko txirrindularia laugarren helmugaratu da Larra-Belaguan.
2023/09/09 - 21:55
Remco Evenepoelek irabazi duen 2023ko Espainiako Vueltako 14. etaparen laburpena
Remco Evenepoel (Soudal Quick-Step) txirrindulari belgikarrak irabazi du Larra-Belaguan bukatu den Espainiako Vueltako 14. etapa.
2023/09/09 - 20:19
Remco Evenepoel suspertu egin da Larra-Belaguan, eta etapa irabazi du; Kussek lider jarraitzen du
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarra, ostiralean 2023ko Espainiako Vuelta irabazteko aukera guztiak galduta, ia egun osoan ibili da ihes eginda. Etapako zati handi bat Euskal Herrian jokatu dute, eta Jonathan Castroviejok laugarren postua lortu du.
2023/09/09 - 17:01
Nork irabaziko du Larra-Belaguan? Euskal Herriko zaleek giroa emango diote etapari
EITB Larra-Belaguan dabil, 2023ko Espainiako Vueltako 14. etaparen helmugan; izan ere, lasterketa gure errepideetan barrena dabil.
2023/09/09 - 12:53
Espainiako Vueltako 14. etaparen profila eta ibilbidea: Salbaterra Bearno-Larra-Belagua (156,2 km)
Etapako zati bat Euskal Herrian jokatuko dute. Pentsatzeko modukoa da egun oso garrantzitsua oso izango dela sailkapen nagusiari begira, kontuan izanik ibilbidea oso gogorra dela; izan ere, txirrindulariek lau mendate igo beharko dituzte, horietako bi maila berezikoak.
2023/09/08 - 21:45
Jonas Vingegaardek irabazi duen 2023ko Espainiako Vueltako 13. etaparen laburpena
Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) danimarkarrak irabazi du Formigal eta Tourmalet artean lehiatu den Espainiako Vueltako hamahirugarren etapa.
2023/09/08 - 20:10
Espainiako Vuelta Nafarroara iritsiko da asteburu honetan
Larunbateko etapa Larra-Belagua mendatean amaituko da, eta igandean, berriz, 15. etapak Iruñea izango du abiapuntu eta Lekunberri helmuga. Lasterketak gaurtik aurrera izango du eragina Nafarroako errepideetan.
2023/09/07 - 21:25
Sebastian Molanok irabazi du 2023ko Espainiako Vueltako 12. etapa
Juan Sebastian Molano (UAE) kolonbiarrak irabazi du Espainiako Vueltako hamabigarren etapa, Olvega eta Zaragoza artean lehiatutakoa.
2023/09/07 - 20:12
Sebastian Molano kolonbiarra nagusitu da Zaragozan
Sepp Kuss estatubatuarrak 26 segundora du Marc Soler (UAE), 1:09ra Remco Evenepoel (Soudal Quick Step) eta 1:32ra Primoz Roglic (Jumbo Visma).
2023/09/07 - 11:53
Espainiako Vueltako 12. etaparen profila eta ibilbidea: Olvega- Zaragoza (151 km)
Atzo Laguna Negran amaitutako etapak ez zuen ezer aldatu faboritoen artean. Gaurko etapa esprinterrentzat egokia izan daiteke. Hala ere, txirrindulariek erne ibili beharko dute haizeak lasterketa baldintzatu dezakeelako.
2023/09/06 - 22:33
Jesus Herradak irabazitako 2023ko Espainiako Vueltako 11. etaparen laburpena
Jesus Herrada (Cofidis) espainiarrak irabazi du Lerma eta La Laguna Negra artean jokatu den Espainiako Vueltako hamaikagarren etapa.
2023/09/06 - 20:34
Jesus Herrada nagusitu da Laguna Negra gainean; Kussek jarraitzen du lider
Cofidis taldeko txirrindulariak hirugarren garaipena lortu du Vueltan, faboritoen artean mugimendurik egon ez den etapan.
2023/09/05 - 22:23
2023ko Espainiako Vueltako hamargarren etaparen laburpena: Gannak irabazi du erlojupekoa
INEOS Grenadiers taldeko italiarra izan da azkarrena Valladoliden jokatutako etapan; bitartean, Sepp Kussek maillot gorriari eutsi dio.
2023/09/05 - 20:09
Filippo Gannak irabazi du Valladolideko erlojupekoa eta Kussek maillot gorriari eutsi dio
INEOSko txirrindulari italiarra izan da azkarrena lasterketako hamargarren etapan; Remco Evenepoel sailkatu da bigarren, 16 segundora, eta Primoz Roglic hirugarren, 36ra. Sailkapen nagusian, Jumbo-Vismako ziklista estatubatuarrak 26 segundora du Marc Soler, eta Evenepoel, 1:09ra.
2023/09/05 - 10:48
Espainiako Vueltaren 10. etaparen profila eta ibilbidea: Valladolid - Valladolid (25,8 km)
Etapa banakako erlojupekoa izango da, eta Valladolidetik abiatu eta bertan amaituko da, 25,8 kilometro egin ondoren.
2023/09/03 - 21:15
Kämna alemaniarrak irabazi du Caravacan, eta Kussek lidergoari eutsi dio
Bora taldeko txirrindularia eguneko ihesaldiko indartsuena izan da, eta garaipen honi esker, Giroan, Tourrean eta Vueltan garaipen bat lortu dutenen talde berezian sartu da. Jon Barrenetxea bizkaitarrak bosgarren egin du.
2023/09/02 - 21:20
Primoz Roglicek irabazi du Xorret de Catin eta Sepp Kuss sailkapeneko lider jarri da
Jumboko eslovaniarra izan da azkarrena azken kilometroak lasterketa buruan egin dituzten faboritoen artean. Mikel Landa hamaikagarren helmugaratu da.
2023/09/02 - 21:18
Espainiako Vueltako 8. etapako laburpena, Roglicen garaipenarekin
Primoz Roglicek irabazi du Espainiako Vueltako 8. etapa eta Sepp Kuss da sailkapen nagusiko lider berria.
2023/09/01 - 20:59
Geoffrey Soupek ezustekoa eman du eta esprintean irabazi du zazpigarren etapa
Frantziarrak Utiel eta Oliva arteko 201 kilometroko etapa irabazi du. Ander Okamika bizkaitarra eguneko ihesaldiko protagonista izan da, baina tropelak harrapatu du 41 kilometroren faltan.
2023/08/31 - 19:39
Sepp Kussek irabazi du Javalambren, eta Lenny Martinez jarri da lider Espainiako Vueltan
30 bat ziklista sartu dira eguneko ihesaldian, eta Jumbo-Visma taldeko txirrindulari estatubatuarra izan da indartsuena Pico del Buitre mendatean. Primoz Roglicek eta Jonas Vingegaardek 32 segundoko aldea lortu dute Remco Evenepoelekiko, eta Mikel Landa laugarren sartu da.