Mendi kirolak
2025/12/08 - 11:50
Helmuga: Goragotik ezin
Andrzej Bargiel alpinista eta eskiatzaile poloniarrak inoizko erronkarik zailena lortu du, Everest eskiatzen jaistea, oxigeno-laguntzarik gabe. Ez galdu "Helmuga" saioko erreportaje hau.
2025/12/05 - 18:44
Edurne Pasaban: "Gaur egun ere, ezin dut bizi mendia gabe"
Edurne Pasaban alpinista ohia izan dugu EITBn. Bere ibilbideko istorioak kontatzen dituen komikia argitaratuko da, Mendi Film Festivalean, eta bertan ikusi eta ezagutu ahalko dugunaz aritu gara berarekin.
2025/11/23 - 12:30
''States of elevation''
Kilian Jornetek AEBn bizitako azken abentura dago ikusgai erreportaje honetan. 72 fourteener (4.200 metroko gailur) lotu ditu hilabetean, oinez, korrika eta bizikletaz.
2025/11/18 - 15:30
Jesus Alvarez Herms kirol zientzietako ikertzailea, igandeko ''Helmuga'' saioan
Jesus Alvarez Herms kirol zientzietako ikertzailea elkarrizketatuko dute igande honetan, ETB1eko "Helmuga" saioan. Besteak beste, Kilian Jornet mendi-korrikalari handiarekin lan egiten du.
2025/11/16 - 13:00
Haitzetan blai
Ekaitz Maiz, Joseba Iztueta, Pablo Eskudero eta Ibon Mendia eskaltzaileek Khane Valleyra egindako espedizioaren inguruko erreportajea, oso-osorik ikusgai.
2025/11/12 - 20:54
Pou anaiek eskaladako bide bat ireki dute Europako Mendietan
Ikerrek eta Eneko Pouk "Bizio txikiak" ireki dute, 285 metroko ibilbidea Pedabejo tiroan, bi egunez gogor lan egin ondoren. Eguraldi onak eta eskakizun teknikoak markatu dute esperientzia.
2025/11/11 - 15:30
Ekaitz Maiz alpinista, ''Helmuga'' saioko protagonista
Alpinismoa eta eskalada izango ditu hizpide aste honetako "Helmuga" saioko atalak, Ekaitz Maizen eskutik. ETB1en izango da ikusgai, 11:30etik aurrera.
2025/11/01 - 16:10
Madalina Floreak errekor berria ezarri du Kolitza Balmatraileko erlojuaren kontrako proban
Korrikalari errumaniarrak 57 minutu eta 53 segundo behar izan ditu Kolitza mendia igo eta jaisteko, eta 2 minutu eta 31 segundo hobetu du iaz Muthoni kenyarrak egindako denbora. Gizonezkoetan, Roberto Delorenzi suitzarra saiatu da Patrick Kipngenoren marka hobetzen, baina ez du lortu.
2025/10/26 - 13:00
Anne Bidalun, Bihotzaren Mintzoa
Anne Bidalun ultratrail korrikalaria izan da "Helmuga" saioko protagonista. Saioan egindako elkarrizketa ikus dezakezue osorik bideo honetan.
2025/10/21 - 16:21
Anne Bidalun ultratrail lasterkaria, igandeko protagonista ''Helmuga'' saioan
Anne Bidalun korrikalaria elkarrizketatuko dute igande honetan ETB1eko "Helmuga" saioan. Bidalunek Guara Somontano lasterketa irabazi berri du. Saioa igandean izango da ikusgai, ETB1en, 11:30etik aurrera.
2025/10/19 - 14:00
Poutarrak Perun
Eneko eta Iker Pou anaiek Perun bizitako azken abentura errepasatu dugu "Helmuga" saioan. Erreportaje honetan ikus daiteke zer-nolako lekuetan ibili diren.
2025/10/11 - 17:24
Martinez de Estibariz eta Arkarazo nagusi Hiru Haundiak lasterketan
Julen Martinez de Estibariz eta Ainara Arkarazo jaun eta jabe izan dira larunbat honetan Hiru Haundiak lasterketan, Aizkorri, Anboto eta Gorbeia zeharkatu dituen 101 kilometroko proban.
2025/10/10 - 12:07
2026ko maiatzaren 17an jokatuko da XXV. Zegama-Aizkorri mendi maratoia
Mendi maratoirik entzutetsuenak urtarrilaren 12an irekiko du aurretiko izen-ematea, eta otsailaren 20an zozketatuko ditu dortsalak.
2025/10/08 - 17:08
Pou anaiek Pilar del Texu menderatu dute estilo librean
Eneko eta Iker Pou anaiek Pilar del Texu pareta igo berri dute, Asturiasen, Andeetatik itzuli ostean. Igoeraren irudi ikusgarriak grabatu dituzte bideo honetan.
2025/10/01 - 22:16
2026an ez da Ehunmilak ultratrail lasterketa egingo
Ehunmilakeko antolatzaileek iragarri dute 2026an ez dela lasterketarik egingo, antolatzaileen egoera pertsonala eta zailtasun ekonomikoak direla eta. Proiektuari heldu nahi diotenek atea zabalik dutela gaineratu dute.
2025/09/30 - 17:00
Hiru Haundiak lasterketaren 24. edizioa Araian hasi eta Murgian bukatuko da
Hiru Haundiak mendi-lasterketaren 24. edizioa jokatuko da aurten, urriaren 11n. Parte-hartzaileek 101 kilometro osatu beharko dituzte. Nobedade gisa, Araian hasi eta Murgian amaituko da aurten.
2025/09/26 - 17:04
800 korrikalaritik gora lehiatuko dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan
Gorbeia Suzien mendi-lasterketa larunbatean jokatuko da, Zeanurin. 800 korrikalari pasatxo lehiatuko dira, bi distantziatan: 32 kilometrokoan eta 21 kilometrokoan. Proba zuzenean ikusi ahalko da, 08:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/09/25 - 17:06
Gorbeia Suzien, mendi-lasterketa bat baino gehiago
Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren 12. edizioa lehiatuko dute larunbat honetan, irailaren 27an. Zeanuriko plazan hasita, 32 kilometroko ibilbide gogorra egin beharko dute parte-hartzaileek.
2025/09/23 - 16:30
Eba eta Magali ama-alaben sentipenak, Gorbeia Suzien lasterketaren atarian
Eba eta Magali ama-alabak dira, eta mendi-korrikalariak. Magali izan da urte askoan ama iritsi zain egon dena; orain, ordea, lekukoa eskuz aldatzen hasi da. Haien sentipenak kontatu dituzte elkarrizketa honetan.
2025/07/28 - 17:08
25 urte, Felix Iñurrategi gabe
Gasherbrum II gailurretik jaisten ari zela hil zen Felix Iñurrategi, 2000. urteko uztailaren 28an. 25 urte joan diren arren, haren lanak bizirik dirau.