Marcelino Garcia Toral
2022/01/14 - 00:21
Marcelino: ''Garaipena merezitakoa da, partida ona jokatu dugu, eta harro nago''
Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak, Bilboko taldeak Atletico Madrilen aurka (1-2) Espainiako Superkopako finalerdietan lortu duen garaipenaren analisia egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/01/12 - 17:59
Marcelino: ''Aurkari zaila izango dugu aurrean, baina garaipena lortzeko helburuarekin zelairatuko gara''
Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak, Bilboko taldeak Atletico Madrilen aurka ostegunean jokatuko duen Espainiako Superkopako finalerdietako partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/01/11 - 20:58
Athletic Riaden da jada Superkopako titulua berresteko helburuarekin
Marcelinok 24 jokalari deitu ditu Superkoparako. Vencedor eta Nuñez ez dira deialdian sartu. Zuri-gorriek ostegunean jokatuko dute finalerdietako partida Atletico Madrilen aurka.
2022/01/09 - 21:50
Alavesek eta Athleticek golik gabe berdindu dute Mendizorrotzako euripean
Lortutako puntuak jaitsierako postuetatik ateratzeko balio die etxekoei, behin-behinean. Zuri-gorriek, berriz, denboraldiko hamargarren berdinketa pilatu dute gaurkoarekin.
2022/01/08 - 20:31
Mendilibarren Alavesek sasoian dagoen Athletic hartuko du
Giro bikaina espero da Mendizorrotzako futbol-zelaian nahiz eta edukieraren % 70era mugatua egon. Partida arratsaldeko 18:30ean jokatuko da.
2022/01/08 - 19:28
Marcelino, Barçaren Kopako partidari buruz: ''Beraiekin topo egiten dut beti!''
(Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz). Athleticeko entrenatzaileari sarritan egokitu zaio Kopan Bartzelonarekin indarrak neurtzea, eta orain talde kataluniarra zuri-gorrien aurkaria izango da final-zortzirenetan.
2022/01/08 - 19:10
Marcelinok esan du ez duela Nolaskoain eta Capa jokalarien irteera oztopatuko
(Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz). Athleticen entrenatzailea minutu guxi jokatzen ari diren jokalarien etorkizunaz aritu da.
2022/01/07 - 11:32
Atletico Mancha Real-Athletic (0-2): Errege Kopako partidaren laburpena eta golak
Athletic Errege Kopako final.zortzirenetan sartu da Atletico Mancha Reali irabazita. Bi golak Nico Williamsek egin ditu.
2022/01/06 - 22:56
Athleticek aurrera egin du Kopan, Nico Williamsen bi golekin (0-2)
Williams anaietako gazteenak bere lehen golak egin ditu lehen taldearekin, biak lehenengo zatian, Atletico Mancha Realen aurka jokatutako kanporaketan.
2021/12/30 - 12:23
Raul Garciak, Lekuek, Nuñezek eta Villalibrek ere positibo eman dute Athleticen
Horrela, taldeak bost baja ditu gaur-gaurkoz astelehenean, urtarrilak 3, Osasunaren aurka Sadarren jokatuko duen derbirako.
2021/12/29 - 21:36
Marcelino eta Oier Zarragak positibo eman dute
Ondorioz, ez bata ez bestea ezingo lirateke astelehenean, urtarrilaren 3an, Iruñera joan, Osasunaren aurka aritzeko.
2021/12/21 - 20:43
Marcelino: ''Azken unera arte sufritu eta partida perfektua jokatu beharko dugu''
Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak asteazkenean Real Madrilen aurka San Mamesen jokatuko duen Santander Ligako aurreratutako 21. jardunaldiko neurketari buruz hitz egin du.
2021/12/19 - 19:20
De Marcosen eta Williamsen golek garaipena eman diote Athletici Betisen aurka (3-2)
Zuri-gorriek bolada txarrari amaiera eman diote, Oscar de Marcosek 89. minutuan hirugarren gola eginda.
2021/12/12 - 12:13
Marcelino: ''Epaile hau oso gutxi gustatzen zait''
Athleticek 0-1 galdu zuen Sevillaren aurka San Mamesen. Jokaldietako batean, Muniainek kolpe bat jaso zuen, hankatik odoletan utzi zuena. Marcelinok esan du ukaezina dela kontaktua egon zela, baina ezin dela ezer egin epailearen eta Varraren aurka. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2021/12/10 - 17:07
Marcelino: ''Eraginkortasuna hobetu besterik ez dugu egin behar''
Athleticeko entrenatzailearen ustez, goleko "eraginkortasuna" da bere taldeak hobetu behar duen faktore bakarra, zazpi jardunalditan jarraian irabazi gabe egon den bolada txarrari amaiera emateko. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2021/12/05 - 16:31
Marcelino: ''Baloia atean sartuko da azkenean''
Athleticeko entrenatzailea ziur agertu da bere aurrelariek azken asteetako erasoko eraginkortasun eskasa iraultzeko duten gaitasunaz.
2021/12/02 - 12:26
Marcelino: ''Urte asko daramatzat entrenatzaile bezala eta hau ez dut inoiz ikusi''
Athleticeko entrenatzaileak Real Madrilen aurkako porrotaren ostean (1-0) adierazi zuenez, "sinestezina da ez irabaztea" bere taldeak egindako "partida onagatik", baina, bere ustez, futbola "bidegabea" da batzuetan.
2021/11/30 - 17:36
Marcelino: ''Real Madril momentu onean da, baina gu emaitzek esaten dutena baino hobeto gaude''
Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Real Madrilen aurka asteazkenean jokatuko duen atzeratutako Santander Ligako 9. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/11/27 - 13:40
Futbola ezer gutxi ematen ari zaiela deitoratu du Marcelinok
Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzailea pozik agertu da bere taldeak Granadaren aurka izan duen errendimenduarekin eta, nahiz eta talde andaluziarrarekin berdindu, ez dio eragozpenik jarri taldearen jokoari.
2021/11/27 - 00:28
Athleticek denboraldiko zortzigarren berdinketa pilatu du Granadaren aurka (2-2)
Zuri-gorriak irabazten hasi dira partidako 10 minutua bete denerako, baina hutsegiteak egin dituzte, eta andaluziarrak aurretik jarri dira lehen zatian. Bigarrenean, bilbotarrek berdinketa erdietsi dute bisitariek euren atean sartutako golarekin.