Maialen Chourraut
2025/10/04 - 13:35
Maialen Chourrautek laugarren egin du kayak kroseko finalean
Gipuzkoarra faboritoa zen bere finalerdia irabazita. Miren Lazkano, aldiz, finalaren aurreko serietan kanporatu dute.
2025/08/31 - 19:32
Maialen Chourraut podiumetik gertu geratu da Tacenen
Miren Lazkano final-laurdenetan erori da. Ez du denbora hobetzea lortu (60.15), eta, finalaurrekora hurbildu den arren, Herzog alemaniarrak eta Kimberley Woods britainiarrak gainditu dute.
2024/12/20 - 22:11
Chourraut, Llopis eta Lakuntza protagonistak Gipuzkoako Kirolgalan
Gipuzkoako urteko kirol sarien galan Aitor sainz, Iñigo llopis eta Irati lacunza izan dira sarituak.
2024/10/12 - 22:54
Maialen Chourrauten kirol ibilbidea errepasatu dute ''Hiru Erregeen Mahaia'' saio berezian
Azpeitian egindako saioan, gonbidatu bereziak izan dira, Maialen Chourraut tartean. Olinpiar joko batzuetan bosgarrenez aritu den piraguistak bere kirol ibilbidearen errepasoa egin du, modu goxo eta lasaian, Xabi Etxaniz bere entrenatzaile eta bikotekidearekin batera.
2024/09/20 - 23:31
Maialen Chourrautek urrezko domina lortu du La Seuko Munduko Kopan
41 urteko kirolari lasartearrak jaitsiera ia perfektua egin du finalean.
2024/08/06 - 23:39
Basque Teamek eta Atletico San Sebastianek Pau Etxaniz, Maialen Chourraut eta Miren Lazkano omendu dituzte
Astearte arratsaldean, Donostian, Parisko Olinpiar Jokoetan domina irabazi duen Etxanizek eta Jokoetan parte hartu duten Chourrautek eta Lazkanok omenaldi beroa jaso dute.
2024/08/06 - 01:27
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 5ean, astelehena
Jardunaldiaren laburpena: kayak krosa, hiruko saskibaloia, futbola eta waterpoloa
2024/08/05 - 19:09
Chourrautek ezin izan du kayak kroseko finalerdietara sailkatu, eta Parisko Olinpiar Jokoei agur esan die
Lasarte-Oriako palistak, piraguismo eslalomeko K1eko hiru olinpiar dominaren jabea bera, final laurdenetan kanporatu dute, astelehen arratsaldean, bere kanporaketan hirugarren postua erdietsita; aurreneko biek lortu dute finalerdietarako txartela.
2024/08/04 - 20:41
Maialen Chourraut kayak-kroseko final-laurdenetarako sailkatu da, eta Miren Lazkano kanporatu egin dute
Final-laurdenak astelehenean izango dira, 15:30ean, Vaires-sur-Marne herriko kanalean.
2024/07/29 - 11:08
M. Chourraut: ''Finalistek erakutsitako maila izugarria izan da''
Finalistek egindako lana eta erakutsitako maila azpimarratu ditu Maialen Chourrautek K1 eslalom finalaren osteko adierazpenetan.
2024/07/28 - 21:01
Maialen Chourraut K1eko dominarik gabe geratu da final txar baten ostean
Bigarren atean huts egin du. Akats horrekin domina lortzeko aukerak joan egin zaizkio. Beste ukitu batekin 8. atean eta 52 segundoko zigorrarekin, azken eta hamabigarren postuan amaitu du.
2024/07/25 - 22:01
Chourraut, Lazkano eta Echaniz gogotsu dira lehiaketa hasteko
Hiru euskal palista arituko dira slalom proban Parisko Olinpiar Jokoetan. Miren Lazkano eta Pau Echanizentzat lehen Jokoak izango dira hauek, baina Maialen Chourrautek bosgarrenak izango ditu.
2024/06/14 - 22:30
Maialen Chourrautek zilarrezko domina irabazi du Krakovian
Gizonezkoen txapelketan, Pau Echaniz (Parisko kayak probetarako sailkatua) finalerdietan sartu da, denbora bikaina eginda (82.87 segundo), eta Joseph Clarke britainiarrak bakarrik gainditu du (81.09), baina ezin izan da finalera sailkatu.
2024/05/19 - 14:00
BAT To Paris: ''Motibazioak bere horretan dirau''
Aste honetan, Basque Team Fundazioak bultzatutako 'BAT To Paris' telesailak eslalom-piraguismoa izan du protagonista. Maialen Chourraut, Pau Echaniz eta Miren Lazkano elkarrizketatu dituzte.
2024/05/18 - 18:27
Maialen Chourrautek hamaikagarren amaitu du eslalomeko Europako Txapelketako finala, K1 mailan
Zigorra jaso du ate bat pasatu gabe utzi ostean. Klaudia Zwolinska poloniarra izan da irabazlea.
2024/05/16 - 15:03
Maialen Chourraut buru duen eslalom-piraguismo taldea da 'BAT To Paris' saioaren 4. ataleko protagonista
Aste honetan, Basque Team Fundazioak bultzatutako 'BAT To Paris' telesailak eslalom-piraguismoa izango du protagonista, "Motibazioak bere horretan dirau" izeneko atalean.
2023/10/22 - 14:00
Maialen Chourraut: 'Jokoen euskal erregina'
Maialen Chourraut da aste honetako protagonista ETB1eko "Helmuga" saioan. Haurdunaldia eta edoskitzea goi-mailako kirolarekin uztartzeaz aritu da, bere esperientzian oinarrituta.
2023/10/19 - 16:45
Maialen Chourraut piraguista, ''Geldiezinak'' proiektuko hurrengo protagonista
Olinpiar Jokoetan hiru domina lortuta, bere kirol ibilbidea bikaina da eta hori amatasunarekin eta familia-bizitzarekin uztartzen jakin du.
2023/09/27 - 15:33
Geldiezinak, euskal emakume kirolari onenen lana nabarmentzeko proiektua
Ekimenak euskal kirolaren historian nabarmendu diren hainbat emakumeren lana eta lorpenak balioesten ditu, belaunaldi berrientzako erreferenteak sortzeko helburuarekin.
2023/09/24 - 22:41
Maialen Chourraut seigarren izan da Piraguismoko Munduko Txapelketako kayak kroseko proban
Maialaen Chourraut euskal piragualariak seigarren postuan amaitu du Piragusimoko Munduko Txapelketako kayak kros modalitateko proba. Finalerdietarako txartela lortu ostean, ez du lortu finalera sailkatzea.