Lezamako kirol instalazioak
2023/05/10 - 20:19
Iñaki Williams: ''Gure helburua Europa Liga jokatzea da''
Betisen aurkako porrot mingarriaren ostean, Iñaki Williams baikor eta gogotsu aurkeztu da asteazken honetako prentsaurrekora. Aurrelari zuri-gorriak seigarren postua eskuratzea du helburu, eta taldeak benetako aukerak dituela azpimarratu du (gaztelaniazko adierazpenak).
2023/05/07 - 17:20
Athleticek 2-0 menderatu du Betis Lezaman, eta elkarren segidako laugarren garaipena lortu du
Aranak eta Nerea Nevadok egin dituzte zuri-gorrien bi golak. Iraia Iturregiren taldeak sei partida daramatza bat ere galdu gabe.
2023/04/26 - 21:19
Valverde: ''Mendilibarrek asko eman dio Sevillari, oso ondo daude, baina guk bolada onean jarraitu nahi dugu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde zuri-gorriak Sevillaren aurka San Mamsen apirilaren 27an jokatuko duen Santander Ligako 31. jardunaldiko partidari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/23 - 12:59
Iñigo Lekuek kontratua berritu du Athleticekin 2025era arte
Bilboko jokalariak beste bi denboraldiz berritu du kontratua; hau da, 2025eko ekainaren 30era arte.
2023/04/22 - 16:16
Athleticek salbazioa ia bermatuta utzi du Alhamari irabazita (1-0)
Zuri-gorriek irabazi egin dute Murtziako taldearen aurka jokatutako F LIgako 26. jardunaldiko partida, 1-0eko emaitzarekin.
2023/04/22 - 00:51
Athleticek Alhama menderatu du Lezaman (1-0)
Mariana Cerroren golak garaipen garrantzitsua eman die bilbotarrei aurkari zuzenengandik aldentzeko Ligan.
2023/04/15 - 17:05
Athletic - Alaves (1-0) euskal derbiko laburpena, gola eta jokaldirik onenak
Athleticek irabazi du Alavesen aurkako F Ligako 25. jardunaldiko euskal derbia 1-0eko emaitzarekin. Bideo honetan dituzu ikusgai partidako gola eta jokaldirik onenak.
2023/04/15 - 17:00
Iraia: ''Merezitako garaipena lortu dugula uste dut''
Iraia Iturregi Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Alavesen aurka F Ligako euskal derbian lortutako garaipenari buruz (1-0) hitz egin du.
2023/04/15 - 15:58
Athleticek garaipena bereganatu du Alavesen aurkako euskal derbian, azken hasperenean sartutako golari esker
Zuri-gorriek mendean hartu dute Arabako taldea F Ligako 25. jardunaldiko partidan. Valdezatek sartu du neurketako gol bakarra, 95. minutuan.
2023/04/14 - 13:54
Athletic–Alaves euskal derbia, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Bilboko eta Gasteizko taldeen arteko derbia 12:00etan jokatuko da, salbaziorako puntuak lortzea helburu dutela, eta zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/04/13 - 19:57
Gorka Guruzeta: ''Uste dut ondo iritsi garela derbira, dinamika onean''
Athleticeko aurrelaria "pozik" dago, azken partidetan hasieratik jokatzen ari baita. Guruzetak Ernesto Valverderen konfiantza du; Realaren aurkako derbirako bi egun geratzen direla, jokalari zuri-gorriak, donostiarra bera, neurketari begira duen sentsazioaren berri eman dio EITBri.
2023/04/04 - 14:56
Zale gorritxoek eta zuri-gorriek Osasunako eta Athleticeko jokalariak animatu dituzte azken lan-saioetan
Indar Gorri eta Herri Harmaila taldeetako kideak Sadarrera eta Lezamara hurbildu ziren, hurrenez hurren, Osasunako eta Athleticeko jokalariak animatzeko, Errege Kopako finalerdietako itzulerako partidaren atariko jardunaldian.
2023/04/03 - 21:45
Ernesto Valverde: ''Kanporaketan atzetik goaz; bihotzarekin eta buruarekin jokatzen jakin behar dugu''
Ernesto Valverderen esanetan taldeak ilusioa du finalerako txartela eskuratzeko. Emaitza kontra izan arren, taldea joaneko partidan baino hobeto dagoela uste du entrenatzaileak.
2023/04/01 - 22:21
Oihan Sancet: ''Etxean nago, egon nahi dudan lekuan''
Getaferen aurkako partida amaitu berritan, Oihan Sancetek Athleticekin duen kontratua berritu duela jakinarazi du. Iribarren eskutik jaso du 2032 zenbakia zuen kamiseta, kontratuaren iraupenaren adierazgarri. Hauek dira EITB Mediak jaso dituen adierazpenak.
2023/03/27 - 19:51
Garazi Muruari ebakuntza egin diote hernia diskal batengatik
Athleticeko kapitainak ez du partida ofizialik jokatu 2022-2023 denboraldian bizkarreko arazoak direla eta.
2023/03/22 - 19:44
Zale zurigorriak, baikorrak Errege Kopako neurketari begira
Athleticeko zaleek taldearen sentsazioen, Errege Kopako itzuliko neurketaren eta jokalarien kontratuen berritzeei buruz hitz egin dute.
2023/03/12 - 16:59
Athleticek porrota jaso du Lezaman Valentziaren aurka (0-2)
F Liga, Athleticek ezin izan du Valentzia garaitu, eta bi goleko aldeagatik galdu du. Zuri-gorriak 20 punturekin geratu dira, hamargarren sailkapenean.
2023/03/08 - 18:07
Iraia Iturregi: ''Osasunaren aurkakoa denboraldiko partida izango da''
Osasunak eta Athleticek Erregina Kopako final-lardenak jokatuko dituzte bihar Tajonarren. Iraia Iturregik, talde nafarrari buruz hitz egin du, neurketa gogorra espero duela azpimarratuz.
2023/03/04 - 18:35
Valverde, Herreraren mezuari buruz: ''Ez zait batere interesatzen sare sozialetan ateratzen dena''
Hauek izan dira Athleticeko entrenatzailearen hitzak jokalari zuri-gorriak jasaten ari den lesioei buruz Instagrameko bere kontuan zabaldu zuen mezuari buruz galdetu diotenean.
2023/03/04 - 18:05
Valverde: ''Sailkapenean ez dago alderik, pilatuta gaude denak, garrantzia handiko partida da''
Valverdek garrantzi handia eman dio Rayoren aurkako neurketari, sailkapena oso estu baitago eta entrenatzailearen arabera "gora zein behera begira" jar zaitezke.