Lezamako kirol instalazioak
2024/09/10 - 12:42
Marton: ''Athleticen egotea sinestezina da, oso pozik nago, eta maila emateko lan egiten dut egunero''
Javier Marton Athleticeko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du, Lezaman. Denboraldi bat Mirandesen utzita jokatu ostean, talde zuri-gorrian dago 2024-2025 denboraldirako. Bere sentsazioei, sasoi honetan San Mamesen egindako debutari eta iaz izan zuen lesioari buruz mintzatu da. (gaztelaniaz)
2024/09/07 - 11:33
Iker Muniainek Argentinako San Lorenzo taldean jokatuko du
Athleticeko kapitain ohiak han jarraituko du bere kirol-ibilbidea, talde zuri-gorrian hamabost urtez jokatu ostean. Jakinarazitakoaren arabera, 2025eko abendura arte sinatu du.
2024/09/03 - 17:03
Boiseko Indie Chicas taldeko jokalariak Lezaman dira, euskal kultura eta Athletic bertatik bertara ezagutzeko
Boiseko (Idaho, AEB) Indie Chicas taldeko bederatzi jokalari Lezaman dira, Athletic zein euskal kultura bertatik bertara ezgutzeko helburuarekin. Iraia Iturregi talde zuri-gorriko jokalari eta entrenatzaile izandakoak eman die ongi etorria.
2024/08/21 - 15:21
Vivian: ''Nicorena udako kulebroia izan da, eta lasai egon da''
Dani Vivian Athleticeko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du asteazken honetan, eta Nico Williams nola ikusten duen azaldu du. Denboraldi hasieraz ere mintzatu da.
2024/08/06 - 16:16
Nico Williams Athleticen entrenamenduetara itzuli da
Nico Williams Athleticeko jokalaria Lezamara bueltatu gainerako taldekideekin entrenatzera, nahiz eta hilaren 12an zuen itzultzeko hitzordua, Bartzelonara joateko aukerari buruzko zurrumurruz betetako uda baten ostean, Bilboko klubak bere sareetan zabaldutako irudietan ikus daitekeenez.
2024/07/23 - 15:08
De Marcos: ''Nicorentzat onena Athleticen jarraitzea da''
Oscar de Marcos Athleticeko jokalariak prentsaurrekoa eman du entrenamendu saioaren aurretik, astearte honetan. Nico Williamsen Bartzelonaren fitxaketaren zurrumurruen inguruko iritzia eman du.
2024/07/22 - 15:54
Mikel Vesgak giharretako lesio "arina" du eskuin izterrean
Athleticeko jokalariak min hratu zuen joan den larunbatean Burgosen aurkako lagunartekoan, talde zuri-gorriaren denboraldiaurreko lehen partidan, eta "bilakaeraren zain" jarraitzen du.
2024/07/17 - 15:43
Eibarrek Ibai Asenjo fitxatu du 2026ra arte
Athletic eta Eibar akordio batera iritsi dira Ibai Asenjo Eibarrera joan dadin.
2024/07/09 - 17:09
Alvaro Djalok eta Andoni Gorosabelek lehenengoz entrenatu dute Lezamako berdegunean
Athleticen bi fitxaketak Lezamako soropilean aritu dira Valverderen gidaritzapean. Atzo berdegunean izan zire jokalariek gaur mediku azterketak izan dituzte, eta alderantziz. Asier Vilalibre ez da lan saioan egon klubaren baimenarekin.
2024/07/09 - 16:25
Alex Berenguer: ''Gogor lan egingo dut entrenatzaileari lana zailtzeko''
Athleticen jokatzen jarraituko duela iragarri ostean, Alex Berenguerrek prentsaurrekoa eman du erabakiaren inguruan hitz egiteko.
2024/06/14 - 22:56
''Futbola Buruan'' ekimenaren VII. edizioa egin dute Lezaman
Athletic Fundazioak eta Osakidetzak urte osoan antolatzen dituzte osasun mentalaren inguruko ekimenak. EITB Media Lezaman egon da azkena ikusten.
2024/06/13 - 16:30
Yulema Corres eta Garazi Muruak futbola utziko dute denboraldi amaieran
Yulema Corres eta Garazi Muruak Athleticen bizitako momentuak ekarri dituzte gogora futbola utzi aurretik. Adierazi dute pixkanaka hartzen joan direla futbola uztearen erabakia, bai adinagatik bai eta lesioengatik.
2024/06/11 - 17:01
Eunate Arraizak Athletic utziko du
Jokalari nafarrak 12 denboraldi egin ditu talde zuri-gorrian, 311 neurketa jokatuta. 19 gol sartu ditu bere ibilbidean.
2024/06/07 - 13:50
Yulema Corresek futbola utziko duela iragarri du
Aurrelari gasteiztarrak, Athleticeko golegileen rankingeko seigarrenak, hamarkada bat eman du zuri-gorriz jantzita, eta 203 partida jokatu ditu eta Ligako titulu bat irabazi du.
2024/06/07 - 03:13
Julen del Rio eta Asier del Rio, asteburuko finaletan atzelari: ''Ez gara familiakoak''
Julen gasteiztarra zesta-puntan dabil, eta Iron Cupeko finala jokatuko du ostiralean; Asier lezamarra palista da, eta Bizkaiko Openeko finalean arituko da larunbatean. EITBk biak batu ditu.
2024/06/06 - 13:40
David Aznarrek kontratua luzatuko du Athleticekin beste denboraldi baterako
Teknikari zuri-gorriak F Ligako seigarren postua lortu du oraingoz, bi jardunaldiren faltan, taldea entrenatzen duen lehen denboraldian. Oso pozik agertu da berritzearekin.
2024/06/04 - 13:33
Garazi Muruak futbola utziko duela iragarri du
Erdiko defentsa getxoztarrak Lezama utziko duela jakinarazi du, hamar denboralditan 178 neurketa jokatuta. Athleticekin liga irabaztea ere lortu zuen 2015-16 denboraldian.
2024/05/24 - 23:00
Athleticek 4 eta 1 irabazi dio Teneriferi, eta Txapeldunen Ligako postuetatik 4 puntura da behin-behinean
Lezaman, Athleticek 4-1 menderatu du Tenerife. Zuri-gorrien goleatzaileak Mariana (bi aldiz), Patri Zugasti eta Pinedo izan dira. Horrela, bilbotarrak, behin-behinean, Txapeldunen Ligako postuetatik 4 puntura dira.
2024/05/23 - 18:24
Gurpegui: ''Asko gustatzen zait entrenatzea, baina badakit zeri uko egiten diodan entrenatzaile nabilenean''
Carlos Gurpeguik Bilbao Athletic zuzendu du 2023-24 denboraldian, eta, bere jokalariekin batera, 1. RFEFerako igoera erdietsi du, modu bikainean. Andosillakoak azaldu egin du, ostegunean, zergatik erabaki duen ez jarraitzea entrenatzaile gisa.
2024/05/17 - 23:09
Valverde: ''Ilusio berria da beste urtebetez jarraitzea, ea klub hau are handiagoa egitea lortzen dugun''
Ernesto Valverde entrenatzaileak 2025eko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua Athleticekin. Teknikariak adierazpen hauek egin ditu kontratu berria sinatu ostean.