Lezamako kirol instalazioak
2023/02/28 - 20:35
Valverde: ''Guk ez dugu berdinketan pentsatzen, irabaztera aterako gara''
Ernesto Valverde prentsaurrekoan agertu da Osasunaren aurka jokatuko duen Kopako finalerdiaren bezperan. Athleticeko entrenatzaileak adierazi duenez, asteburuko porrotak ez du kanporaketa baldintzatzen eta partidaren bila aterako dira.
2023/02/18 - 17:42
Ernesto Valverde: ''Kontratua berritzea Athleticen jarraitzeko dudan asmoaren erakusle da''
Ernesto Valverdek beste urte betez luzatu du kontratua Athleticekin. Valverderen hitzetan, Athletic izan da bere ibilbideko talde garrantzitsuena eta kontratuaren luzatzea bertan jarraitzeko asmoaren erakusle da.
2023/02/17 - 15:36
Iñigo Martinez taldearekin lanean hasi da
Iñigo Martinez ostiral honetan hasi da berriz ere Lezaman taldearekin entrenatzen. Ondarroarra, faszitis bat tarteko, Mundialeko etenetik taldearekin entrenatu gabe egon da.
2023/02/13 - 17:13
Nerea Nevadok Athleticekin duen kontratua berritu du 2025era arte
Santurtziko atzelariak bi urtez luzatu du talde zuri-gorriarekin duen hitzarmena eta beste urte bat gehiagoz luzatzeko aukera izango du.
2023/02/12 - 16:14
Athleticek porrot mingarria jaso du Atletico Madrilen aurka (1-0)
Partida ona egiten ari ziren Iraia Iturregik zuzendutako neskak. Defentsan sendo, Quiñonesen partida azpimarragarriarekin. 65. minutuan, baina, epaileak Zubieta kaleratu du taxrtel gorri oso zorrotz batekin eta horrek nabarmen baldintzatu du norgehiagoka. Atleticok luzapenean egin du gola.
2023/02/08 - 19:58
Yeray: ''Betidanik eta betirako jokatuko dut Athleticentzat''
ETB Athleticeko atzelariarekin egon da. Yerayk Kopako finala du buruan eta bere denboraldiari buruz hitz egin. Halaber, Iñigo Martinezen egoerari buruzko iritzia eman du (gaztelaniazko adierazpenak).
2023/02/07 - 19:43
Bibiane Schulze baja izango da Atletico Madrilen aurka eta ez du Australiara bidaiatuko
Atzelari zurigorria Espainiako selekzioaren deialditik at geratu da, pubalgia bat dela eta.
2023/02/04 - 16:31
Athleticek porrota jaso du Granadillaren aurka (0-1)
Partida hasieran nagusitasuna zurigorria izan da. Hala ere, ez dute gola egiterik lortu eta Granadilla aurreratu da 23. minutuan Blomek egindako golari esker. Azkenean Iraia Iturregik zuzendutako neskek ezin izan dute partida berdindu.
2023/02/03 - 14:33
Iraia: ''Granadillaren aurkako partida oso garrantzitsua da guretzat, aurkari zuzena baita''
Iraia Iturregi Athleticeko entrenatzaileak talde zuri-gorriak Granadilla Teneriferen aurka otsailaren 4an Lezaman jokatuko duen F Ligako neurketari buruz hitz egin du.
2023/01/29 - 19:19
Iñaki Williamsen errekorra Ligan jarraian jokatutako 251 jardunalditan geratu da
Athletic Clubeko jokalaria ez dute Celtaren aurkako partidarako deitu, min hartuta baitago. Ez du Ligako partidarik galdu 2016ko apiriletik.
2023/01/28 - 22:22
Athleticek aurpegia emanez galdu du Real Madrilen aurka (2-1)
Bizkaitarrak 2-0 jarri dira atzetik baina berdinketaren bila joan dira, batez ere bigarren zatian. Gol bat egitea ere lortu dute baina azkenean, ezin izan dute gehiago egin eta galdu egin dute.
2023/01/27 - 12:31
Iraia: ''Real Madrilen aurka ondo defendatu behar duzu, eta irabazteko dituzun aukerak baliatu behar dira''
Iraia Iturregi Athleticeko entrenatzaileak, tade zuri-gorriak Real Madrilen aurka larunbatean jokatuko duen F Ligako partidari buruz hitz egin du.
2023/01/24 - 23:25
Athleticek etxean galdu du Levanteren aurka (0-3)
Iraia Iturregiren neskek denboraldiko aurkari zailenetako baten aurka jokatu behar izan dute. Levantek, F Ligako bigarren sailkatuak, ez du barkatu Lezaman eta 3 puntuak eskuratu ditu.
2023/01/23 - 19:11
Iraia Iturregi: ''Lehen itzulian ez gara gai izan goialdeko taldeen aurka irabazteko, ea hori aldatzen dugun''
Athleticek Levanteren aurka jokatuko du astearte honetan (urtarrilak 24) Lezaman. Une honetan bigarren dira sailkapenean Iraia Iturregiren taldearen aurkariak eta entrenatzaileak partida zaila aurreikusten du.
2023/01/08 - 15:47
Athleticek ondo hasi du urtea, Levante Las Planas mendean hartuta (2-0)
Talde zuri-gorriak garaipena bereganatu du 2-0eko emaitzarekin, F Ligako 14. jardunaldiko partidan.
2023/01/03 - 19:22
Athleticeko langileen garaipena kazetarien aurkako neurketan
Gaur goizean, komunikabideen ordezkariek Lezamako eta, oro har, Athleticeko langileen aurka egin ohi duten partida jokatu da. Aurten ere garaipena Athleticeko langileentzat izan da, bat-zero.
2022/12/19 - 19:56
Ernesto Valverde: ''Biharko partida ofiziala da, erabakigarria, eta kontzentratuta egon beha dugu''
Ernesto Valverdek taldea kopako partidara ondo iritsiko dela uste du. Sestao Riverren aurkako norgehiagokaren inguruan aritu da komunikabideen aurrean.
2022/12/07 - 21:43
Herrera: ''Postu onean gaude, baina oraingoak ez du balio, ekainean egon behar gara Europarako postuetan''
Ander Herrera Athleticeko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du taldearen egoerari buruz. Bera nola sentitzen den ere azaldu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/12/03 - 21:35
Athleticek porrota jaso du Madril CFF taldearen aurka (0-2)
Talde zuri-gorriak 0-2ko emaitzarekin galdu du Madril CFFren aurka Lezaman jokatu duen F Ligako 11. jardunaldiko neurketan. Athleticek bost partida jarraian daramatza etxean irabazi gabe.
2022/11/14 - 20:18
Iñaki Williams deitu du Ghanak Qatarko munduko txapelketarako
Athleticeko aurrelaria deialdian sartu du Ghanako selekzioak. Debuta irailaren 23an egin zuen Brasilen aurka (3-0).