Labrit frontoia
2023/07/07 - 15:13
2023ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan.
2023/07/06 - 22:21
Sanferminetako Lau t'erdiko finala, ostiral honetan, eitb.eus-en eta ETB1en
Ostiral honetan, uztailak 7, Sanferminetako Lau t'erdiko txapelketako finala jokatuko da. Bertan, Jaka eta Altuna III. A arituko dira nor baino nor gehiago. Partida zuzenean ikusi ahalko da, 11:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/07/06 - 17:28
103 egun eta gero, Xabi Tolosa frontoietara itzuliko da
Xabi Tolosa ostiral honetan, uztailak 7, berragertuko da frontoian hiru hilabete luzeren ondoren. Dariorekin batera, Artola eta Eskirozen aurka neurtuko ditu indarrak. Martxoaren 26an, Binakako finalerdietako partidan, zuntz haustura izan zuen eskuin bikian.
2023/06/27 - 18:05
Sei bikote San Fermin Torneoan, uztailaren 7tik 14ra
2023ko San Fermin Torneoa uztailaren 7tik 14ra bitartean jokatuko da, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hamabi pilotari arituko dira bertan (Baikoko sei eta ASPEko sei) sei bikotetan banatuta.
2023/06/27 - 17:25
2023ko San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Finalerdietako ligaxka uztailaren 7ko gauean hasiko da, eta finala uztailaren 14an izango da, Labriten.
2023/06/03 - 23:33
Zubizarretak Agirre gainditu du partida gogor batean (22-21)
Labriten jokatutako Sanferminetako Lau t 'erdiko Txapelketako kanporaketan, Iraitz Zubizarretak 22-21 irabazi dio Asier Agirreri. Partida oso lehiatua izan da, baina azkenean Ataungoaren alde atera da.
2023/05/25 - 18:13
Pilota Jaia ekainaren 3an ospatuko dute Labriten
Hurrengo hilabetean, ekainaren 3an, ospatuko den Pilota Jaia aurkeztu dute gaur Labriten. Familia giroko ospakizuna izango da eta, zuzeneko musika eta zozketak izateaz gain, profesionalen arteko partidak jokatuko dira, eta gazteek pilotekin argazkiak atera ahalko dituzte jaialdiaren aurretik.
2023/05/24 - 18:22
Bakaikoa eta Salaberria, prest Promozioko Buruz Buruko Txapelketako finalerako
Joanes Bakaikoak eta Iker Salaberriak jokatuko dute Promozio Mailako Buruz Buruko finala larunbatean, maiatzaren 27an, Labrit pilotalekuan. Iruñeko frontoi hartan hautatu dute materiala final handirako.
2023/05/20 - 23:06
Altuna Buruz buruko finalera sailkatu da Ezkurdia menderatuta (22-12)
Jokin Altunak Buruz Buruko Txapelketako finalerako txartela eskuratu du larunbat honetan, finalerdietan Joseba Ezkurdia mendean hartuta 12-22ko emaitzarekin Iruñeko Labrit frontoian.
2023/05/18 - 18:03
Ezkurdiak eta Altunak finalerdirako materiala aukeratu dute, Labriten
Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna Labriten bildu dira finalerdirako materiala aukeratzeko. Larunbatean, maiatzaren 20an, Buruz Buruko finalera sailkatzeko txartela izango dute jokoan, Iruñeko frontoian.
2023/05/13 - 23:43
Jokin Altuna erraz gailendu zaio Danel Elezkanori 22 eta 12
Joseba Ezkurdiaren aurkako finerdirako sasoian dagoela argi utzi du Altunak Danel Elezkanoren aurka jokatu duen final-laurdenetako ligaxkako azken partidan. Jaun eta jabe izan da Amezketakoa.
2023/05/11 - 00:18
Altunak sasoiko iritsi nahi du Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara
Jokin Altunak Danel Elezkanoren aurka jokatuko du final-laurdenetako ligaxkako azken jardunaldiko partida, maiatzaren 13an, Labriten. Altuna finalerdietarako sailkatuta dago eta Elezkano kanporatuta. Materiala aukeratu dute Iruñeko pilotalekuan.
2023/05/07 - 13:00
Ezkurdiak Peio Etxeberria menderatu du, eta Buruz Burukoaren finalerdietarako sailkatu da
Jokin Altuna izango du aurkari finalerdian. Bi pilotari nafarrek larunbat arratsaldean Labriten jokatutako partida 22-15 amaitu da; neurketa luzea eta gogorra izan da, eta Ezkurdia une oro ibili da aurretik markagailuan.
2023/05/07 - 12:52
Joseba Ezkurdia finalerdietan da, Peio Etxeberria mendean hartuta (22-15)
Partida gogorra jokatu dute bi nafarrek. Ezkurdai beti izan da aurretik markagailuan eta berak eraman du garaipena. Jokin Altuna izango du aurkari finalaurrekoan, Labriten, maiatzaren 20an.
2023/05/06 - 20:49
Juan Martinez de Irujo realzalea da, baina Osasunaren elastikoa jantzi du finalaren egunean
Finalaren eguneko arratsaldean, jende asko bildu da Labriten, eta giro bikaina izan da pilotalekuan, jaialdiaz gozatzeko; Juan Martinez de Irujo Iberokoa da, David Garcia Osasunako kapitainaren herrikidea, eta realzale sutsua da, baina Osasunarentzako eguna da gaurkoa.
2023/05/03 - 17:44
Ezkurdiak eta Peio Etxeberriak finalerdietarako txartela izango dute jokoan, larunbatean, Labriten
Joseba Ezkurdiak eta Peio Etxeberriak Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 3. jardunaldiko partida jokatuko dute maiatzaren 6an, Labriten. Jada, aukeratu dute materiala neurketa erabakigarrirako.
2023/04/29 - 22:14
Unai Laso garaile, Elezkanoren aurkako hil ala biziko partidan (22-11)
Egungo txapeldunari kosta egin zaio bizkaitarra mendean hartzea, 12-11 hurbildu da Elezkano, baina horik aurrera Laso jaun eta jabe izan da. Aitor Elordirekin neurtu beharko ditu indarrak, finalaurrekoetan sartzeko lehian.
2023/04/26 - 18:21
Hil ala biziko partida jokatuko dute Lasok eta Elezkano II.ak, larunbatean, Labriten
Danel Elezkano eta Unai Laso nor baino nor gehiago ibiliko dira apirilaren 29an Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako A multzoko 2. jardunaldian. Irabazten duenak finalerdietara sailkatzeko aukerekin jarraituko du.
2023/04/11 - 18:22
Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketa aurkeztu dute Bizkaia frontoian
Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean, Bilbon. Txapelketa larunbatean abiatuko da eta finala Labriten jokatuko da maiatzaren 27an.
2023/04/01 - 22:57
Larrazabal eta Eskiroz, Promozio Mailako txapeldunak (22-16)
Irabazleek hutsgehiago egin dituzte hasieran, baina erasoan asmatzen hasi direnean apurtu da oreka. Zabala eta Gaskue ahuldu egin dira markagailuan atzetik ikusi direnean. Eskirozek ondo eutsi du atzeko koadroetan eta Larrazabalek tantoak amaitu ditu; ondorioz, txapelak eskuratu dituzte.