Labrit frontoia
2022/01/24 - 17:36
Oinatz Bengoetxeak tendinopatia dauka ezker aduktorean, giharretako haustura zantzurik gabe
Tolosako Beotibarreko eta Iruñeko Labriteko agurreko partidak otsailaren 21 eta 26ra atzeratu dira, hurrenez hurren.
2022/01/15 - 22:12
Ezkurdiak eta Tolosak ezustekoa eman dute Altuna eta Martijaren aurka (18-22)
Garaipen bakarrarekin zeuden Ezkurdiak eta Tolosak txapelketako bigarren puntua lortu, eta bizirik jarraitzen dute Altuna eta Martijari Labriten irabazi ostean.
2022/01/08 - 21:44
Uste baino gehiago sufritu dute Elezkano-Zabaleta liderrek Labriten (16-22)
Elezkanok eta Zabaletak 16-22 irabazi diote azken postuan dagoen Ezkurdia-Tolosa bikoteari Iruneako Labrit pilotalekuan.
2022/01/08 - 20:07
Pilotarien babespean esan dio agur Jon Erasunek pilota profesionalari
Jon Erasun (Zizurkil, 1996) pilotariak bere azken partida jokatu du profesional gisa, Baiko Pilotarekin zeukan kontratua amaitu ostean. Bere agurrean, hainbat pilotari eta lagun izan ditu babesa ematen.
2021/12/18 - 22:22
Elezkano eta Zabaletak irabazi dute Peñaren eta Albisuren aurkako lehia estua (22-21)
Elezkano eta Zabaletak atzetik hasi dute neurketa eta 21-20ra artekora arte azpitik joan dira markagailuan. Azkenerako 22-21 gainditu dituzte Peña eta Albisu, Labriten.
2021/12/09 - 16:56
Elezkano-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak 3. garaipena eskuratzeko lehiatuko dira
Bi bikoteek bina garaipen dituzte eta etzi apurtuko da oreka hori, Labriten jokatuko duten Binakako Txapelketako laugarren jardunaldian. Partida zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/12/07 - 13:33
Oinatz Bengoetxeak urtarrilaren 29an emango du amaitutzat bere kirol ibilbide profesionala
Leitzako pilotariak Iruñeko Labrit frontoian jokatuko du bere azken partida, debutatu zuen toki berean, hain zuzen ere.
2021/11/27 - 21:32
Laso eta Imaz 22-11 nagusitu dira Labriten Peña eta Albisuren aurka
Bikote irabazleak nagusitasuna erakutsi du partida hasi den momentutik. Lasok izugarrizko erakustaldia eman du, partida bikaina jokatuta garaipena eskuratzeko.
2021/11/13 - 11:15
Aimar Olaizola omentzeko saio berezia eskainiko dute gaur Euskal Telebistak eta eitb.eus-ek
Gaur jokatuko du Aimar Olaizolak bere azken partida profesional mailan, Goizuetan. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenan eskainiko dute norgehiagoka. Ondoren, Olaizola II.a omentzeko saio berezia emango dute.
2021/11/06 - 20:42
Ezkurdiak Etxeberria menderatu du Labriten (22-16)
Lau t'erdiko txapelketaren hirugarren postua zegoen lehian Iruñeko Labrit pilotalekuan. Joseba Ezkurdiak garaipena eskuratu du
2021/10/30 - 21:10
Unai Lasok eta Peio Etxeberriak jokatuko finalerdiko tantorik onena
Markagailura 19 eta 8koa igo duen tantoak ondo laburbiltzen du Labrit pilotalekuan jokatutako finalerdian gertatutakoa.
2021/10/30 - 21:05
Unai Laso, Lau t’erdiko finalera (22-8)
Bizkarretako pilotariak Peio Etxeberria gainditu du (22-8), eta distantzia horretako lehen finala jokatuko du Jokin Altunaren edo Joseba Ezkurdiaren aurka.
2021/10/30 - 13:26
Etxeberria vs Laso, bi nafar kaiolako euren lehen finalaren bila
Peio Etxeberriak eta Unai Lasok 2021eko Lau t'erdiko txapelketaren aurreneko finalerdia jokatuko dute gaur Iruñeko Labrit pilotalekuan.
2021/10/27 - 16:57
Lasok eta Peio Etxeberriak pilotak hautatu dituzte larunbateko finalerdirako
Unai Laso eta Peio Etxeberria nafar gazteek lehendabiziko aldiz jokatuko dituzte Lau t'erdiko finalerdiak. Larunbatean izango dira aurrez aurre, Labriten. Asteazken honetan neurketa horretarako pilota aukeraketa egin dute.
2021/10/25 - 22:48
Laso - Peio Etxeberria eta Altuna - Ezkurdia, Lau t'erdiko finalerdietako partidak
Unai Laso eta Peio Etxeberria urriaren 30ean (larunbata) ariko dira nor baino finalerako txartelaren bila Labriten. Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak Ogetan jokatuko dute.
2021/10/23 - 23:05
Elordik P.Etxeberria garaitu du ligaxkako hirugarren jardunaldian (22-15)
Aitor Elordik eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko ligaxkako hirugarren neurketa jokatu dute, dagoeneko jokoan ezer ez zutela. Elordik ligaxkako lehen garaipena erdietsi du, finalerdietan egongo den Etxeberriaren aurrean (22-15)
2021/10/23 - 22:26
Labriten egindako Aimar Olaizolaren azken sakea, tantoa eta adierazpenak
Labrit pilotalekua zutik jarri da Aimar Olaizolak bertan egindako azken sakea ikusteko. Gainera, goizuetarrak Arangurenek jaso ezin izan duen bi paretarekin amaitu du partida.
2021/10/23 - 21:07
Giro bikaina Labritek Olaizolari egindako omenaldian
Aimar Olaizola pilotariak Iruñean jaso du larunbat honetako omenaldia. Labrit pilotalekuak merezitako omenaldia egin dio nafarrari.
2021/10/16 - 22:15
Ezkurdiak bigarren puntua lortu du Labriten (15-22)
Joseba Ezkurdiak Mikel Urrutikoetxea gainditu du Iruñeko Labrit pilotalekuan eta pauso garrantzitsua eman du fina-laurdenetako ligaxkan.
2021/07/12 - 01:08
Etxeberriak eta Zabaletak bereganatu dute Sanferminetako Binakako Torneoa
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak osatutako Aspeko bikoteak 22-15 irabazi die Baiko enpresako Mikel Urrutikoetxea eta Jon Ander Albisuri.