Julen Martija
2024/02/04 - 21:46
Altunak eta Martijak ziurtatu egin dute play-offerako txartela (10-22)
Julen Martijak partida biribila egin du Javier Zabalarekin batera (Altunaren ordezkoa) Jaka eta Eskiroz 10 eta 22 mendean hartzeko, Binakakoaren 12. jardunaldia itxi duen neurketan.
2024/02/02 - 13:10
Mariezkurrena II.a bajan dago Binakakoaren 12. jardunaldirako, eta Eskirozek ordezkatuko du
Jon Mariezkurrenak minduta du eskuin eskua, eta ezingo du jokatu Zabalaren eta Martijaren aurkako otsailaren 4ko norgehiagoka. Beraz, Iosu Eskiroz izango da Erik Jakaren bikotekidea Donostiako neurketan.
2024/02/01 - 20:58
Zabaletak jokatu egingo du ostiralean Zornotzan, eta Altuna III.a baja izango da igandean Donostian
Mariezkurrena II.ak, aldiz, ostiralean erabakiko du igandean Atano III.a pilotalekuan izango den ala ez. Partida horretan, Zabalak ordezkatuko du Altuna.
2024/01/31 - 20:26
Altunak, Mariezkurrenak eta Zabaletak ostegunean erabakiko dute jokatzeko moduan dauden ala ez
Binakako Txapelketako 12. jardunaldian, Jaka-Mariezkurrena eta Altuna-Martija bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago Donostian, eta, Zornotzan, Lasok eta Urrutikoetxeak Peio Etxeberria eta Zabaleta izango dituzte aurkari; pilotak hautatu dituzte, asteazkenean.
2024/01/27 - 21:59
Laso eta Urrutikoetxea nagusi Bilbon jokatutako partida gorabeheratsuan (20-22)
Altuna eta Martija gainditu dituzte berdintasuna nagusi izan den neurketan.
2024/01/21 - 21:41
Altuna III.ak eta Martijak irabazi egin diote Ezkurdia-Tolosa bikoteari (13-22), eta 5. garaipena lortu dute
Altuna III-Martija bikoteak irabazi egin du Ezkurdiaren eta Tolosaren aurkako Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko partida, 13-22ko emaitzarekin. Altuna III.ak eta Martijak 5. garaipena lortu dute; Ezkurdiak eta Tolosak, berriz, hiru garaipenekin segitzen dute.
2024/01/14 - 21:38
P. Etxeberriak eta Zabaletak zazpigarren garaipena poltsikoratu dute, Altuna III-Martija bikotea menderatuta
Peio Etxeberriak eta Zabaletak garaipena bereganatu dute Binakako Txapelketako 9. jardunaldian, Altuna III.ari eta Martijari 19-22 irabazita. Ondorioz, zazpigarren garaipena eskuratu dute. Altuna III.ak eta Martijak lau garaipenekin segitzen dute.
2024/01/06 - 21:05
Altuna eta Martija garaile, Elordiren eta Rezustaren aurka jokatutako partida zirraragarrian (18-22)
Bi bikoteak sailkapenean berdinduta dira orain, launa garaipenekin. Eibarko Astelena pilotalekuan izan diren ikusleek gogotik gozatu dute lau pilotariek kantxan emandako ikuskizunaz.
2024/01/05 - 10:57
Inork ez ditu Altunak baino partida gehiago jokatu eta irabazi 2023an
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia dira partidarik gehien jokatu dituzten pilotariak; amezketarrak, aldiz, garaipen kopururik altuena du, ehunekotan.
2024/01/01 - 21:37
Altuna eta Martija izan dira nagusi Eibarren, Peña eta Albisu 22-9 garaituta
Partida erdialdean neurketa apurtu eta, 12 tanto jarraian eginda, Altuna eta Martija 22 eta 9 nagusitu dira Peñaren eta Albisuren kontra. Peñak gastroenteritisak jota jokatu du.
2023/12/26 - 21:47
Altuna eta Martija garaile atera dira Artola eta Imazen aurka Tolosan (22-13)
Aspeko bikoteak azkar hartu du aurrea markagailuan eta amaierara arte mantendu duten koltxoi zabala lortu dute partida bereganatzeko.
2023/12/23 - 11:01
Altunak eta Martijak euren lehen puntua lortu dute (22-11)
Laso eta Aranguren menderatu dituzte Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako 5. jardunaldiko partidan.
2023/12/10 - 21:12
Hirutik hiru garaipen Jaka eta Mariezkurrenarentzat; hirugarren porrota bildu dute Elezkanok eta Martijak
Erik Jakak eta Jon Mariezkurrenak 9 eta 22 irabazi diote Danel Elezkano-Julen Martija bikoteari Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko partida. Hala, Jakak eta Mariezkurrena II.ak 3. puntua bereganatu dute. Elezkano II.ak eta Martijak, berriz, irabazi gabe jarraitzen dute.
2023/12/02 - 21:32
Etxeberria-Zabaleta bikoteak lehen puntua poltsikoratu du, Elezkano II.ari eta Martijari 9-22 irabazita
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak estreinako puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan, 2. jardunaldian mendean hartu baitituzte Danel Elezkano eta Julen Martija (9-22).
2023/11/30 - 21:52
Elordi eta Rezusta aise nagusitu dira Elezkano eta Martijaren kontra (22-8)
Gorriak jaun eta jabe izan dira partidan zehar, batez ere Elordik erakutsitako joko bikainarekin, eta Binakako Txapelketako lehen puntua poltsikoratu dute.
2023/11/21 - 13:00
Azkoitian hasiko da 2024ko Binakako Txapelketa, ostiralean
Finala martxoaren 31n jokatuko dute, Iruñean, Nafarroa Arenan. Aurreko urtean parte hartu zuten pilotariei erreparatuta, aldaketa bakarra da Baikok Iñaki Artola hautatu duela, Mikel Urrutikoetxearen ordez. Jokin Altuna eta Unai Laso ez dira aurreneko partidetan izango.
2023/10/01 - 21:51
2023ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 21eko asteburuan hasi zen, eta urriaren 1ean amaituko da, finala Iruñean jokatuta.
2023/09/26 - 22:54
Caixabank Masterseko finalerdiak: ''Giro ederra egongo da ostiralean, eta gogoekin etorriko gara''
Nafarroa Arenak Caixabank Masterseko finalerdiak hartuko ditu ostiralean. Lehenengoan Ezkurdia-Mariezkurrena eta Jaka-Martija bikoteak lehiatuko dira; bigarrenean, Altuna-Imaz eta Peña-Rezusta. Bi partidak zuzenean emango dituzte ETB1ek eta eitb.eusek.
2023/09/25 - 19:18
Lau bikote lehian, asteburuan erabakiko den Caixabank Mastersa irabazteko
Ostiraleko bi finalerdiak eta igandeko finala Nafarroa Arena pilotalekuan jokatuko dira. ETB1ek eta eitb.eusek zuzenean emango dituzte hiru partidak.
2023/09/23 - 16:30
Zabalak eta Zabaletak San Mateo Torneoko finala jokatuko dute (22-13)
Altuna III.a eta Martija mendean hartu dituzte Adarraga pilotalekuan jokatutako partidan, Zabaletak erakustaldia emanda.