Jose Javier Zabaleta
2021/12/22 - 22:08
Elezkano II.ak eta Zabaletak mendean hartu dituzte Urrutikoetxea eta Aranguren
Ezlekano II.a-Zabaleta bikoteak irabazi egin du Urrutikoetxearen eta Arangurenen aurka (22-12) jokatu duen Binakako Txapelketako 6. jardunaldiko partida eta sei neurketatik bost irabazi dituzte.
2021/12/21 - 22:32
Irribarria eta Rezusta, Binakako Txapelketako sailkapeneko lidergoan lehen bost jardunaldien ostean
Bost jardunalditan lau garaipen lortuta daude sailkapeneko lehen postuan Irribarria eta Rezusta. Bigarren postuan daude Elezkano II.a eta Zabaleta, hauek ere lau garaipenekin. Bi bikote hauek izan dira onenak lehen bost jardunaldietan.
2021/12/18 - 22:22
Elezkano eta Zabaletak irabazi dute Peñaren eta Albisuren aurkako lehia estua (22-21)
Elezkano eta Zabaletak atzetik hasi dute neurketa eta 21-20ra artekora arte azpitik joan dira markagailuan. Azkenerako 22-21 gainditu dituzte Peña eta Albisu, Labriten.
2021/12/11 - 20:38
Elezkano eta Zabaleta, oso indartsu Labriten (22-11)
Binakako Txapelketako lidergoan dira Elezkano eta Zabaleta Iruñeko Labriteko pilotalekuan Laso eta Imaz aise irabazita.
2021/12/09 - 16:56
Elezkano-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak 3. garaipena eskuratzeko lehiatuko dira
Bi bikoteek bina garaipen dituzte eta etzi apurtuko da oreka hori, Labriten jokatuko duten Binakako Txapelketako laugarren jardunaldian. Partida zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/12/06 - 21:53
Elezkano II.ak eta Zabaletak lehen porrota jaso dute Altuna III.aren eta Martijaren aurka galduta
Altuna III.ak eta Martijak 22-17ko emaitzarekin irabazi dute Elezkano II.aren eta Zabaletaren aurka Tolosan jokatu duten Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldiko partida.
2021/12/06 - 20:35
Elezkano II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Martija partidako tanto ikusgarria
Astelehen honetan, abenduaren 6an, Tolosan jokatu den Binakako Txapelketako partidan, Elezkano II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Martija bikoteek tanto ikusgarri hau eskaini diete ikusleei.
2021/12/02 - 16:24
Dena prest Altuna eta Martija Elezkano eta Zabaletaren aurka lehiatuko dituen partidarako
Tolosan, astelehenean, Altuna-Martija eta Elezkano-Zabaleta bikoteak neurtuko dira txapelketako 3. jardunaldian. Egungo txapeldunak, Elezkano eta Martija, hirugarren garaipenaren bila joango dira.
2021/11/28 - 21:48
Elezkanok eta Zabaletak txapelketako bigarren garaipena lortu dute Irribarria eta Rezustaren aurka
22-16 nagusitu dira Azkoitiako Gurea frontoian eta Binakako Txapelketako bigarren garaipena lortu dute. Irribarriak eta Rezustak ezin izan dute pasa den astean lortutako garaipena errepikatu eta haien lehen porrota jasan dute.
2021/11/25 - 15:51
Elezkano-Zabaleta vs Irribarria-Rezusta partidarako pilotak aukeratu dituzte Azkoitian
Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian, Elezkano eta Zabaleta Irribarria eta Rezustaren aurka lehiatuko dira igande honetan Azkoitian. Arrazoi pertsonalak direla eta, Zabaleta ez da material aukeraketan egon. Partida zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/11/23 - 10:36
Txapeldunak, indartsu
Zabaleta - Elezkano bikoteak oso ondo hasi du 2022ko Binakako Txapelketa.
2021/11/22 - 11:29
Elezkano II.a-Zabaleta txapeldunak, lider, lehen jardunaldia jokatuta
Laso-Imaz, Peña II.a-Albisu eta Irribarria-Rezusta bikoteek bezala garaipenarekin hasi dute txapelketa.
2021/11/21 - 20:40
Elezkano II.a eta Zabaleta txapeldunak indartsu hasi dira (7-22)
Ezkurdia-Tolosa bikoteari aise irabazi diote eta lider jarri dira lehen jardunaldian Elezkano II.ak eta Zabaletak. Danelek kolpe bortitza jaso du aurpegian, baina ez du neurketa bukatzeko arazorik izan.
2021/11/19 - 20:35
Abian da 2022ko EITB Pilotari Onena lehiaketa
Bozkatu Binakako Txapelketako jardunaldi bakoitzeko pilotaririk onenaren alde, eta parte hartu pilotako kamiseta baten zozketan.
2021/11/16 - 17:50
Asteburu honetan hasiko da 2022ko Binakako Txapelketa
Larunbatean, Bartzelonan, Altuna III.a-Martija vs Irribarria-Rezusta partida jokatuko da eta final handia apirilaren 3an, igandean, izango dela iragarri dute.
2021/11/16 - 15:52
Berriozarren jokatuko da Binakako Txapelketaren lehen partida
Zortzi bikote arituko dira, lau enpresa bakoitzeko. Egungo txapeldunak, Elezkano eta Zabaleta aurten ere elkarrekin arituko dira txapela berresteko lehian.
2021/10/02 - 21:55
Zabaletak Atanoko erreboteko goiko aldera bidali du pilotakada bat
Jose Javier Zabaleta egungo atzelari sendoenetakoa dela agerian utzi du beste behin. Aimar Olaizolarekin batera aritu da Jokin Altuna eta Ander Imazen aurka, eta Donostiako Atano III.a frontoian jokatutako partidako une batean pilotalekuko errebotean jarri du pilota.
2021/09/27 - 22:45
Zabaleta, pilotari mendera ezina
Jose Javier Zabaletak San Mateo Torneoa irabazi berri du Victorrekin bikotea osatuta. Nafarroako jokalariak urte bikaina darama, eta sasoi betean da.
2021/09/27 - 18:47
Zabaleta: ''Ondo sentitzen ari naiz, emaitza onak lortzen nabil, eta horrela jarraitu behar dut''
Jose Javier Zabaletak San Mateo Torneoa irabazi zuen Victorrekin bikotea osatuta. Zabaleta gaindiezin dabil. Adarragan txapela jantzi ostean, adierazpen hauek egin zituen.
2021/09/26 - 23:04
Victor eta Zabaletak bereganatu dute garaipena San Mateoetan
Victor Esteban eta Jose Javier Zabaleta 22-9 gailendu zaizkie Olaizola eta Mariezkurrenari 2021eko San Mateo torneoko finalean. Zabaleta nabarmendu da beste guztien gainetik, beste behin ere.