Jonas Vingegaard
2023/07/12 - 19:56
2023ko Frantziako Tourreko 11. etapako azken kilometroa
Frantziako Tourreko 11. etapa esprintean argitu da. Bideo hau tropeleko gizonik azkarrenen arteko borroka nolakoa izan den ikus daiteke.
2023/07/12 - 19:35
Philipsen, laugarren aldiz garaile aurtengo Tourrean
Jasper Philipsenek irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko 11. etapa, esprintean Groenewegen eta Bauhaus mendean hartuta. Ondorioz, belgikarrak lau etapa irabazi ditu aurtengo edizioan.
2023/07/12 - 11:27
Frantziako Tourraren 11. etaparen profila eta ibilbidea: Clermont-Ferrand-Moulins (179,8 km)
Jardunaldi historikoa izango da: Moulinsera iristean, Tourrak Frantzia kontinentaleko prefektura guztietatik igarota egongo da.
2023/07/12 - 00:31
Pello Bilbaok erakustaldia eman du, 10. etapan, garaipena eskuratzeko
Gernika-Lumoko txirrindulariak etapa bikaina egin du, eta merezita helmugaratu da aurreneko postuan. Gainera, sailkapen nagusiko bosgarren postuan jarri da.
2023/07/11 - 11:02
Frantziako Tourraren 10. etaparen profila eta ibilbidea: Vulcania-Issoire (167,2 km)
Igoera eta jaitsiera luzez betetako ibilbidea izango da, itzuli gogorra txirrindularientzat, eta kosta egingo zaie ihesaldiko taldean sartzea.
2023/07/11 - 01:28
Pogacar: ''Vingegaardek eta biok norgehiagoka bizi-bizia dugu; elkarri erasotzen gabiltza egunero''
UAEko esloveniarrak, 2023ko Frantziako Tourraren lehen atseden egunean, lasterketaren egoera izan du aztergai. Jonas Vingegaard eta Tadej Pogacar lehia ikusgarria ari dira eskaintzen.
2023/07/09 - 22:37
Woodsek bereganatu du 9. etapa eta Vingegaardek horiari eutsi dio
Kanadarra bera bakarrik iritsi da helmugara, Matteo Jorgenson eguneko ihesaldiko protagonista igoeran gainditu ostean. Pogacarrek 8 segundo murriztu dizkio Vingegaardi, eta orain 17ra dago.
2023/07/09 - 21:01
Pogacarren eta Vingegaarden arteko lehian Puy de Domeko igoerako azken kilometro t'erdian
Frantziako Tourreko 9. etapa Puy de Domeko mendeantean amaitu da. Jonas Vingegaard liderrak eta Tadej Pogacar sailkapen nagusiko bigarrenak lehia ikusgarria eskaini dute beste behin. Bideo honetan duzu ikusgai Tourra irabazteko faboritoen arteko 9. etapako lehia.
2023/07/09 - 20:45
Tourreko 9. etapako Puy de Domeko igoerako azken kilometroa
Frantziako Tourrak atzean utzi du bederatzigarren etapa. Irabazlea azkeneko 500 metrotan erabaki da, Woodsek Jorgenson aldapan arrapatu duenean, eta bideo honetan eguneko azken kilometroa ikus dezakezu.
2023/07/09 - 20:20
Michael Woods garaile Puy de Dôme mendatean, eta Pogacarrek 8 segundo kendu dizkio Vingegaard liderrari
Kanadarra bera bakarrik iritsi da helmugara, Matteo Jorgenson eguneko ihesaldiko protagonista igoeran gainditu ostean. Gorka Izagirre 11. izan da.
2023/07/09 - 00:35
Frantziako Tourraren 9. etaparen profila eta ibilbidea: Saint Leonard de Noblat-Puy de Dome (182,4 km)
Gorabeheraz beteriko ibilbidea da, eskalatzaileentzat prestatua, helmugan erasoa egin aurretik hautagaien zangoen nekea bermatuko duena. Guztira, metatutako 3.600 metroko desnibela gainditu beharko dute.
2023/07/08 - 22:53
Pedersen, nagusi Limogeseko esprintean
Danimarkarra azkarrena izan da, Mark Cavendishek eroriko baten ondorioz lasterketa utzi behar izan duen egunean. Mikel Landak era erorikoa izan du eta 47 segundo galdu ditu helmugan. Vingegaardek lider jarraitzen du.
2023/07/08 - 19:14
Tourreko 8. etapako azken kilometroa
Frantziako Tourrak atzean utzi du zortzigarren etapa. Irabazlea esprintean erabaki da eta bideo honetan eguneko azken kilometroa ikus dezakezu.
2023/07/07 - 21:59
Philipsen, hirutik hiru
Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) txirrindulari belgikarra nagusitu da Frantziako Tourreko 7. etapako esprint finalean, Mark Cavendish (Astana) etapa gehien dituen txirrindularia bilakatzea eragotziz.
2023/07/07 - 20:35
Frantziako Tourraren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Libourne-Limoges (200,7 km)
Esprinterrak berriro protagonista izan daitezkeen etapa bat izango da, eta helmugan haien artean indartsuenak izango dira nabarmentzea lortuko dutenak, azken zatia laburra baita, baina gogorra.
2023/07/07 - 19:39
Frantziako Tourreko 7. etapako azken kilometroa eta esprinta
Frantziako Tourrak atzean uzti du jada 7. etapa. Garaipena esprintean erabaki da eta bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa.
2023/07/07 - 19:18
Philipsenek bere 3. etapa garaipena bereganatu du Tourrean, 7. etapako esprintean Cavendish mendean hartuta
Jasper Philipsen nagusitu da Frantziako Tourreko 7. etapan. Ondorioz, belgikarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du lasterketa honen 2023ko edizioan. Hirutik hiru esprintetan nagusitu da. Cavendish izan da bigarren eta Girmay hirugarren.
2023/07/06 - 22:27
Pogacarrek erasoa eman du eta Vingegaard lider jarri da
Tadej Pogacar esloveniarrak irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko zazpigarren etapa, helmugarako bi kilometro falta zirenean erasoa jo eta Jonas Vingegaard aurkaria atzean utzita. Hau, era berean, sailkapenaren gorenean kokatu da.
2023/07/06 - 20:49
Frantziako Tourraren 7. etaparen profila eta ibilbidea: Mont de Marsan-Bordele (169,9 km)
Mendate bakar bat jarriko da bidean helmugatik 30 bat kilometrora, Cote de Beguey (4. maila, % 4,4an), eta horrek ez lieke ahalegin handirik suposatu beharko txirrindulariei.
2023/07/06 - 19:58
Vingegaarden eta Pogacarren erasoak Frantziako Tourreko 6. etapan
Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) izan da erasoa jo duen lehena 4,6 kilometroren faltan, baina es du lortu esloveniarra atzean uztea. 2,6 kilometroren faltan, Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) izan da erasoa jo duena, eta horrek bai lortu du ihes egitea etapa bereganatzeko.