Jonas Vingegaard
2023/08/28 - 22:13
Remco Evenepoel da Espainiako Vueltako lider berria, Arinsalen irabazita
Belgikarra aurkariei gailendu zaie aurtengo edizioan aldapan gora amaitu den lehen etapan. Lider berriak erorikoa izan du helmuga gainditu eta jarraian.
2023/08/27 - 21:13
Andreas Kron danimarkarra nagusitu da Montjuicen
Andreas Kron aurkariengandik ihes eginda iritsi da Bartzelonako helmugara, Kaden Groves (Alpecin) australiarraren eta Andrea Vendrame (Ag2r) italiarraren aurretik.
2023/08/27 - 15:59
Remco Evenepoel: "Kaka hutsa izan da, ezin genuen ezer ikusi"
Iazko irabazlea kezkatuta eta haserre agertu da lehen etapako ibilbidea arriskutsu egiten zuen argiztapen faltagatik.
2023/08/26 - 23:27
DSM taldeak ezustekoa eman du Vueltako hasierako erlojupekoan eta Lorenzo Milesi jarri du lider
DSM taldeak ezustekoa eman du erlojupekoa 17:30 minuturekin eramanez, Movistar bigarren sailkatua baino 53 ehunen lehenago.
2023/07/24 - 00:03
2023ko Frantziako Tourra: sailkapenak, gaurko etapako irabazlea, maillot horia
Jonas Vingegaardek lider jarraitzen du Frantziako Tourreko 19. etaparen ostean.
2023/07/23 - 23:09
Vingegaard, Pogacar eta Adam Yates, 2023ko Frantziako Tourraren podiumean
Jonas Vingegaard danimarkarrak (Jumbo-Visma) irabazi du 2023ko Frantziako Tourra; Tadej Pogacar esloveniarra (UAE Emirates), bigarren; eta Adam Yates britainiarra (UAE), hirugarren izan dira. Danimarkako ereserkia Vingegaarden omenez entzun da Parisen.
2023/07/23 - 22:13
2023ko Frantziako Tourreko 21. etaparen azken kilometroa
Jordi Meeus BORA-Hansgrohe taldeko txirrindulari belgikarrak ezustekoa eman du azken etapako esprintean, aurkari guztiak mendean hartuta. Vingegaardek, bestalde, bigarren aldiz poltsikoratu du Frantziako Tourra, Parisen.
2023/07/23 - 20:33
Jumbo-Vismak xanpain pixka bat edanez ospatu du Vingegaardek Tourrean lortutako garaipena
Danimarkarraren taldekideek, azken etapan, Vingegaardek erdietsitako garaipen handia ospatu ahal izan dute, pozarren.
2023/07/23 - 20:06
Vingegaardek, Pogacarrek, Philipsenek eta Cicconek, azken etapan, irabazleen maillotak erakutsi dituzte
Hurrenez hurren, hauetan gailendu dira: sailkapen nagusian, gazteen sailkapenean, puntukako sailkapenean eta mendiko sailkapenean. Halaber, Jumo-Visma osoa jarri da, argazkilarientzat, Vingegaard liderraren aldamenean.
2023/07/23 - 17:14
2023ko Tourra: Vingegaarden eta Pogacarren arteko lehia, eta euskal zaleak eta txirrindulariak, protagonistak
Historikoa izan da 1010. Frantziako Tourra: hasiera ahaztezina izan zuen Euskal Herrian, eta, gerora, Vingegaarden eta Pogacarren arteko borroka ikusgarria izan da. Danimarkarrak bigarren aldiz irabaziko Tourra, arratsaldean, Parisen.
2023/07/22 - 22:45
Tadej Pogacarrek irabazi du Tourreko azken mendiko etapa handia
Tadej Pogacarrek irabazi du Tourreko azken aurreneko etapa. Sprintean Gall, Vingegaard eta Yates anaien aurretik helmugaratu da. Sailkapen nagusian Adam Yatesek Carlos rodriguez aurreratu eta hirugarren postua bermatu du. Pello Bilbaok, berriz, seigarren postua erdietsi du.
2023/07/22 - 19:54
Frantziako Tourreko 20. etapako azken kilometroa, Pogacarren garaipenarekin
Tadej Pogacarrek aurtengo ekitaldiko bere bigarren garaipena lortu du, 2023ko Frantziako Tourreko 20. etapan gailenduta.
2023/07/22 - 19:24
Tadej Pogacarrek irabazi du Tourreko azken mendiko etapa handia, Le Markstein Felleringen
UAEko esloveniarra Gall, Vingegaard eta Yates anaiak baino azkarrago ibili da azken metroetan. Simon Yatesek Carlos Rodriguez aurreratu du sailkapen nagusian; Pello Bilbaok seigarren postuan amaituko du lasterketa.
2023/07/21 - 21:19
Frantziako Tourraren 20. etaparen profila eta ibilbidea: Belfort-Le Markstein Fellering (133,5 km)
110. Tourreko azken mendiko etapa handia izango da, eta sailkapen nagusiarekin lotutako zalantza guztiak erabat argituko ditu. Txirrindulariek sei mendate puntuagarri igo beharko dituzte, eta horietako bi 1. mailakoak izango dira.
2023/07/21 - 08:43
Frantziako Tourraren 19. etaparen profila eta ibilbidea: Moirans-en-Montagne - Poligny (172,8 km)
Etapa laua, bi mendate txikirekin, eta garaipena esprintean erabakitzeko oso aproposa; azken 8 kilometroak zuzen-zuzenak dira helmugara arte.
2023/07/21 - 00:51
Asgreenek ezustean harrapatu du tropela, eta etapa bereganatu du
Soudal Quick-Step taldeko danimarkarrak ihesaldiko indartsuena izan da, eta garaipen bikaina lortu du. Azkenean, kontrakoa zirudien arren, ez da esprint handirik izan.
2023/07/20 - 12:13
Frantziako Tourraren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Moûtiers – Bourg-en-Bresse (184,9 km)
Aurtengo ekitaldiko esprint jendetsu bat ikusteko azken aukeretako bat izango da, Courchevelen amaitutako etapa nagusiaren biharamunean.
2023/07/19 - 22:55
Vingegaardek Tourra erabaki du eta Pogacar jota geratu da, Felix Gallek Courchevelen irabazitako etapan
Austriarrak etapa nagusia irabazi du, bere lehen partaidetzan. Pello Bilbao hirugarren izan da helmugan.
2023/07/19 - 22:52
Tadej Pogacar: ''Bizikleta gainean izan dudan egunik txarrenetarikoa izan da''
Felix Gall, Jonas Vingegaard, Tadej Pogacar eta Pello Bilbao txirindularien hitzak, 2023ko Frantziako Tourreko 17. etaparen ostean.
2023/07/19 - 22:45
Felix Gall irabazle etapa nagusian; eta Vinegaardek Tourra erabakita utzi du
Felix Gall austriarra gailendu da Frantziako Tourreko etapa nagusian. Pogacarri indarrak huts egin diote eazken igoeran eta Vingegaardek nagusian duen aldea handitu du. Pello Bilbao, bikain, hirugarren helmugaratu da.