Jon Uriarte
2022/06/18 - 17:41
Athleticerako proiektu indartsuaren eta negozio berrien aldeko apustua egiten du Jon Uriartek
Athleticen defizit estrukturala baliabide gehiago sortuz amaitu nahi du Uriartek, eta zelaiaren ustiapena hobetzeko zenbait ekimen aurkeztu ditu. Klubaren eraldaketa digitalari dagokionez, aditu baten laguntza izango duela iragarri du.
2022/06/16 - 17:02
Jon Uriarte: ''Eraso ugari jasotzen ari gara, baina aurrera goaz eta irabaztera etorri gara''
Hautagaitza erretiratzeko hausnarketa egin ostean, Uriarteren hautagaitzak aurrera egitea erabaki du. Gizonezkoen eta emakumezkoen aegituak bateratzea da bere proposamenetako bat, kirol zuzendari bakarraren ardurapean.
2022/06/09 - 23:56
Uriarte, Barkala eta Arechabaleta, Athleticen presidente kargurako hautagai ofizialak
Jon Uriarte, Ricardo Barkala eta Iñaki Arechabaleta Athleticen presidentziarako hautagaiak dira jada. Hauteskunde-batzordeak baieztatu du hiru hautagaitzek beherrezkoak ziren 2.016 abalak gainditu dituztela.
2022/06/09 - 20:29
Uriarte, Barkala eta Arechabaleta Athleticen presidente kargurako hautagaiak dira jada
Hiru hautagaitzek gainditu dute beharrezkoak ziren abalen kopurua, klubeko hauteskunde-batzordeak jakinarazi duenez.
2022/06/09 - 00:37
Jon Uriartek bere hautagaitzako lantaldea aurkeztu du
Presidente izateko hautagaiaz gain beste 18 pertsonak osatzen dute 'Izan Athletic' hautagaitzaren lantaldea.
2022/06/04 - 17:08
Athleticeko presidente izateko hiru aurrehautagaiek euren babesak aurkeztu dituzte
Ricardo Barkalak eta Iñaki Aretxabaletak goizean aurkeztu dituzte euren sinadurak, 4.450 lehenak eta 3.304 bigarrenak. Arratsaldean Jon Uriarteren txanda izan da egin du, eta 6.254 sinadura batu ditu.
2022/06/03 - 17:11
Sinadurak biltzeko azken orduak dituzte Athleticeko presidentetzarako aurrehautagaiek
Gutxienez 2.016 sinadura bildu behar dituzte Athleticeko hautagai ofizialak izateko. Epea larunbatean, ekainak 4, amaitzen da eta ostegunean, ekainak 9, Hauteskunde Batzordeak hautagai ofizialen zerrenda emango du.
2022/05/25 - 17:02
Iragana zaindu eta aurrera begiratu nahi du Jon Uriartek
Jon Uriartek, Athleticeko hauteskundeetara aurkeztu nahi duen hiru aurrehautagaietako batek, bere lehen agerraldi publikoa egin du bere egitasmoez hitz egiteko.
2022/05/24 - 23:47
Jon Uriartek hautagai izateko dokumentazioa jaso du
Athleticeko presidente izateko hauteskundeak ekainaren 24an egingo dira. Jon Uriartek hautagaitza aurkeztuko du, eta maiatzaren 24an jaso du dokumentazioa Ibaiganen.
2022/05/23 - 02:26
Jon Uriarte, Athleticen presidente izateko hirugarren aurrehautagaia
Ricardo Barkalari eta Iñaki Arechabaletari batu zaie ekainaren 24an egingo diren hauteskundeetan esku hartzeko asmoan.