Jon Uriarte
2022/07/02 - 17:37
Bingen Arostegik Bilbao Athletic entrenatuko du
Prestatzaile bermeotarra Lezamara itzuliko da 2020ko otsailetik Kuko Zigandaren laguntzaile bezala lan egin ondoren Oviedon.
2022/07/01 - 00:58
Valverde: ''Lezamako eta taldeko gakoak ezagutzen ditut''
Athleticek Ernesto Valverde aurkeztu du entrenatzaile berri gisa, Jon Uriarte presidentearen eskutik. Extremadurakoak pozik agertu da hurrengo denboraldian izango duen erronkarekin. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
2022/06/25 - 17:21
Ernesto Valverde eta Iraia Iturregi izango dira Athleticeko entrenatzaile nagusiak
Jon Uriartek Athleticeko hauteskundeak irabazi ondoren, Ernesto Valverde izango da berriz bilbotarren entrenatzailea. Hirugarrenez eseriko da zuri-gorrien aulkian. Emakumezkoen taldea, aldiz, Iraia Iturregik gidatuko du.
2022/06/25 - 17:15
Bazkideek Jon Uriarte aukeratu dute Athleticeko presidentea izateko
Athleticeko bazkideek Jon Uriarte aukeratu dute datozen lau urterako klubeko presidentea izateko. "Gure helburua lau urte hauetan Athleticeko familia berriro elkartzea izango da", esan du presidente berriak.
2022/06/25 - 16:53
Kiroltasuna eta elkarlanerako eskaintza nagusi, emaitzak ezagutu ostean
Bilbotar klubeko bazkideek emandako botoen % 46 Uriarteren hautagaitzaren aldekoak izan dira. Iñaki Arechabaletak botoen % 33 jaso du, eta Ricardo Barkalak % 18. Lehiak lehia, elkarlanerako prestutasuna eta kiroltasuna agerrarazi dute hautagaiek.
2022/06/25 - 02:20
Jon Uriarte, Athleticeko presidente berria
Bilbotar klubeko bazkideek emandako botoen % 46 Uriarteren hautagaitzaren aldekoak izan dira. Iñaki Arechabaletak botoen % 33 jaso du, eta Ricardo Barkalak % 18. Horrela, Ernesto Valverde izango da Athleticeko gizonezkoen lehen taldeko entrenatzailea.
2022/06/25 - 01:43
Jai giroa San Mamesen Athleticeko presidente berriari harrera egiteko
Athleticeko zaleak estadioaren ondoan elkartu dira Jon Uriarteren ustezko garaipena ospatzeko, klubeko hurrengo presidentea aukeratzeko egin diren hauteskundeetan.
2022/06/24 - 23:47
Horrelakoak izan dira Athleticeko hauteskundeak
Goizeko bederatzietan zabaldu dira San Mameseko ateak bozkatu ahal izateko, estadioan egin diren aurreneko hauteskundeetan. 40.200 bazkidek baino gehiagok zuten botoa emateko eskubidea.
2022/06/24 - 13:15
Athleticek eraldaketa bat behar duelakoan, bere hautagaitza aldarrikatu du Uriartek
Jon Uriartek, Athletic Clubeko presidentegaiak, bere botoa San Mamesen eman ondoren adierazi duenez, hauteskundeetan parte hartzen duten zaleengan sumatu dituen sentsazioak "ilusiozkoak eta aldaketarako gogoak" izan dira, eta ziur agertu da hauteskundeak irabaziko dituela.
2022/06/24 - 01:43
Uriarte, Barkala eta Arechabaleta, lehian Athleticeko Presidentetzarako faboritorik gabeko hauteskundeetan
Hiru hautagaitzetako batek osatuko du, aurrerantzean, klubaren Zuzendaritza Batza berria. Kanpainak tentsio-uneak izan ditu, baita ustekabeak ere, besteak beste, Ernesto Valverde Barkalaren eta Uriarteren apustua izatea. Arechabaletaren proposamena Marcelo Bielsa da.
2022/06/23 - 23:06
Uriartek baikor itxi du kanpaina eta eskerrak eman dizkie bere hautagaitzako kideei
Jon Uriarte Athleticeko presidente kargurako hautagaiak kanpainaren itxiera-ekitaldia egin du. Baikor azaldu da hauteskunde bezperan.
2022/06/23 - 18:51
Uriarte: ''Aviñaren ordez ez dugu edonor fitxatuko, are gutxiago edozein baldintzatan''
Jon Uriarte Athleticen presidente kargurako hautagaia bere proiketurako kirol zuzendari bila dabil, Carlos Aviña baztertu baitzuen mexikarraren txio polemiko batzuen ondorioz. Uriartek EITB Median adierazi zuenez, Aviñaren ordezkoaren bila dabiltza.
2022/06/22 - 19:42
Barkalak eta Uriartek Valverderen alde egindako apustuak kanpainako azken-aurreko eguna markatu du
Bi hautagaitzek ziurtatu dutenez, erabakia ez da bat-batekoa izan; aldiz, asteak edo hilabeteak eman dituzte Ernesto Valverderekin hizketan. Biek entrenatzaile bera proposatzen duten arren, euren proiektuak oso bestelakoak dira.
2022/06/22 - 17:41
Valverde: ''Kontsentsua eskatu nien bi hautagaitzei, baiezkoa emateko''
Asteazkenean jakitera eman dutenez, Jon Uriartek eta Ricardo Barkalak gidatutako hautagaitzek Ernesto Valverde proposatuko diete bazkideei, Athleticeko entrenatzaile gisa. EITB Mediak Valverderekin hitz egiteko aukera izan du.
2022/06/22 - 12:18
Carlos Aviña ez da Jon Uriarteren hautagaitzaren futbol-zuzendaria izango
Aviñak duela urte batzuk argitaratutako txio batzuek polemika eragin dute, eta mexikarrak Athleticeko presidente-kargurako hautagaia den Jon Uriarteren proiektuko kide izateari utzi dio.
2022/06/22 - 11:51
Ernesto Valverde izango da Athleticen entrenatzailea Uriartek edo Barkalak hauteskundeak irabaziz gero
Bi hautagaitzek iragarri dute asteazken goizean. Hala, bi entrenatzaile hauetako batek hartuko du lehoiak entrenatzeko ardura: Valverdek (2003tik 2005era eta 2013tik 2017ra ibili zen), ala Bielsak (2011tik 2013ra izan zen).
2022/06/21 - 17:06
Jon Uriartek Carlos Aviña jarriko du Athleticeko futbol-zuzendari hauteskundeak irabaziz gero
Bilbotar klubeko presidentegaiak astearte honetan aurkeztu du kirol-arlorako bere proiektua, ostiraleko hauteskundeetan irabazle irtengo balitz. Baieztatu duenez, Iraia Iturregik emakumezkoen taldearen entrenatzailea izaten jarraituko luke.
2022/06/21 - 16:58
Jon Uriartek Athleticentzat duen kirol proiektuaren berri eman du
Carlos Aviña mexikarra da berak aukeratutako futbol zuzendaria. Sergio Navarro arduratuko litzateke Lezamaz, Xabier Arrieta emakumezkoen futbola kudeatzeaz eta Iraia Ituregi izango da emakumezkoen taldeko entrenatzailea. Gizonezkoen taldeko entrenatzailearen inguruan, berriz, txintik ez.
2022/06/19 - 17:14
Jon Uriarteren gizarte-programak eredu britainiarra du oinarri
Jon Uriarte hautagaiak Athleticentzat duen gizarte-programa argitaratu du sare sozialetan. Bazkideak eta zaleak klubaren parte senti daitezen lortu nahi du. Horretarako, 'Athletic Nagusi' ekimena jarriko du abian eta euskararen erabilera bultzatuko du, besteak beste.
2022/06/19 - 17:09
Azken egunak geratzen dira Athleticeko presidente berria ezagutzeko
Ekainaren 24an, Iñaki Arechabaleta, Ricardo Barkala edo Jon Uriarte Athleticeko presidente berria izango da. Arechabaletak astelehen honetan emango ditu datu gehiago bere proiektuaz, Barkalak asteartean eta Uriartek asteazkenean. Elkarrizketak zuzenean jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en.