Jokin Altuna
2023/03/21 - 16:56
Elordi-Zabaleta eta Altuna III-Tolosa bikoteek 'finalaurrerako' material hautaketa izan dute goizean, Bilbon
Igandean eskuz binakako finala zehaztuko da, Bilbon. Aspeko lau pilotariak jokatuko duten partidutik aterako da bigarren bikote finalista, Elordi-Zabaleta edo Altuna III-Tolosa. Materiala hautaketa izan dute goizean.
2023/03/20 - 21:45
Laso eta Imaz lehen finalistak, ezustean
Laso eta Imazek kalean geratzeko arriskuan izan ziren ligaxkako azken bost partidetatik bakarra irabazi eta gero, baina lehenak izan dira finalerako txartela lortzen. Altuna II.ak eta Tolosak, berriz, finalaurreko zuzena jokatuko dute Elordi eta Zabaletaren kontra igandean, Bilbon.
2023/03/19 - 21:54
Altuna eta Tolosa garaile atera dira Peña eta Mariezkurrenaren aurka (22-15)
Jokin Altunak eta Xabier Tolosak 22-15 irabazi diete Jon Ander Peña eta Jon Mariezkurrenari Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan, eta finalerako txartelagatik lehiatuko dira Elordi eta Zabaletaren aurka. Emaitza horrekin, Laso eta Imaz finalerako sailkatu dira matematikoki.
2023/03/14 - 18:11
Peña II.a-Mariezkurrena II.a eta Altuna III.a-Tolosa bikoteek igandeko partidarako pilotak hautatu dituzte
Eibarren arituko dira nor baino nor gehiago, Astelena pilotalekuan. Aurreko asteburuan, Elordi-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteen aurka galtzaile atera ziren, eta, beraz, neurketa erabakigarria izango da. Badirudi Tolosa ondo ari dela sendatzen, eta jokatzeko moduan izango dela.
2023/03/14 - 00:01
Elordi-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteek finalerdietako ligaxkako lehen puntua eskuratu dute
22-14 eta 22-21 menderatu dituzte, hurrenez hurren, Peña II.a-Mariezkurrena II.a eta Altuna III.a-Tolosa. Bi bikote irabazleak nor baino nor gehiago arituko dira Iruñean, larunbatean; galtzaileek, aldiz, igandean jokatuko dute, Eibarren.
2023/03/12 - 22:33
Laso-Imaz bikotea gailendu da Altuna-Tolosaren aurkako partida ikusgarrian (22-21)
Bikote urdina 12-4 aurreratu da markagailuan eta nagusi izan da jokoan partidako lehen zatian. Atsedenalditik bueltan gorriak nagusitu dira (9-0eko partziala), 16-14 aurreratu dira. Tolosaren arazo fisikoak tarteko, gorriek markagailua irauli dute gogor joan den partidan.
2023/03/07 - 16:41
Laso-Imaz eta Altuna III-Tolosa bikoteek material hautaketa izan dute, Ogetan
Bost hilabete geroago Gasteizko Ogeta pilotalekura itzuliko da pilota profesionala. Binakakoaren finalaurreko ligaxkaren lehen jardunaldiko neurketa jokatuko dute Laso-Imaz eta Altuna III-Tolosa bikoteek, martxoaren 12an. Gaur, material aukeraketa izan dute.
2023/03/04 - 20:55
Irribarriaren ibilbide profesionaleko azken tanto ikusgarria: pilota errebotean sartu du!
Iker Irribarriak agur esan dio pilota profesionalari. Atano III.a frontoian jokatu du profesional mailako bere azken partida eta garaipena bereganatu du Zabaletarekin bikotea osatuta Altuna III.aren eta Martijaren aurka (18-22). Aramakoak tanto ikusgarriarekin itxi du neurketa.
2023/02/25 - 15:45
Altunak eta Tolosak garaipenarekin amaitu dute ligaxka, Larrazabal eta Albisu menderatuta (22-19)
Zallan, Altunak eta Tolosak 22-19 irabazi zieten Larrazabal eta Albisuri. Horrenbestez, Baikokoak txapelketan hirugarren edo laugarren amaitzeko aukerarik gabe geratu dira.
2023/02/23 - 00:00
Larrazabal-Albisu eta Altuna III.a-Tolosa bikoteek ostiraleko partidarako pilotak aukeratu dituzte, Zallan
Iker Larrazabal Mikel Urrutikoetxearen ordez arituko da. Altuna III.a eta Tolosa finalerdietako ligaxkan izango dira, eta ez dute kontu gehiegi jokoan partidan; Larrazabalek eta Albisuk, aldiz, zehaztu behar dute, oraindik, zein postutatik helduko dioten play-offari.
2023/02/22 - 21:55
Larrazabalek hirugarren aldiz ordezkatuko du Urrutikoetxea ostiralean Binakako Txapelketan
Zaratamoko aurrelaria hirugarrenez geratuko da txapelketako partida bat jokatu gabe. Larrazabalek jokatuko du Albisurekin ostiralean.
2023/02/22 - 14:18
Altuna, Irribarriari buruz: ''Nik inor ez dut ikusi pilotari horrela ematen''
Jokin Altuna Iker Irribarriak emandako agur prentsaurrekoan egon da. Aramakoak hartutako erabakiak "tristura" eragiten diola adierazi du, eta pilotan aritzeko haren dohainak nabarmendu ditu
2023/02/20 - 22:06
Jaka-Aranguren bikoteak bigarrenez irabazi dio Altuna III.a-Tolosari (22-16)
Jaka eta Aranguren txapelketatik kanpo heldu dira eta Altuna eta Tolosa, berriz, burua finalerdietan zutela. Partidan ez zegoen ezer jokoan eta kantxan nabaritu da. Pilota ugari galdu dituzte eta tentsio falta nabaritu da oro har.
2023/02/15 - 20:10
Partida erabakigarriak jokatuko dira Labriten eta Beotibarren
Ligaxka azken txanpan sartu da, eta 13. jardunaldian neurketa erabakigarriak jokatuko dira. Labriten, larunbatean, Laso-Eskiroz eta P. Etxeberria-Rezusta bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago. Beotibarren, asteartean, Peña II.a-Maruiezkurrena II.a eta Ezkurdia-Martija bikoteek jokatuko dute.
2023/02/13 - 22:00
Bi jardunaldi ezin interesgarriago playoff-etan sartzeko borrokan
Ezkurdiak eta Martijak partidarik onena jokatu eta playoff-ak puntu batera dituzte. Jaka eta Arangunenentzat berriz, bukatu da txapelketa. Bestalde, Altunak eta Tolosak eskuratu dute finalerdietarako jokoan zegoen bigarren txartela.
2023/02/11 - 21:44
Altuna eta Tolosa finalerdietarako sailkatu dira Peña eta Mariezkurrena menderatuta (22-21)
Berdinketa ugari izan dira partidan zehar. Peña eta Mariezkurrena aurretik jarri dira (8-3) baina berriro berdindu da partida. Azkenean, Altunak eta Tolosak garaipena bereganatu dute.
2023/02/06 - 18:03
Elordi eta Zabaleta, finalerdietarako sailkatuta
Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta Binakako Txapelketako 11 jardunaldietatik 10 irabazi dituzte. Hartara, Aspeko bikotea dagoeneko finalerdietara sailkatu da eta orain, hilabete bat dauka finalerdietako ligaxkarako prestatzeko.
2023/02/06 - 13:47
Jokin Altuna izango da Athleticen bigarren enbaxadorea, klubaren 125. urteurrenean
Jokin Altuna pilotaria hautatu dute Athletic Cluben 125. urteurreneko otsaileko enbaxadore izateko, Jon Rahm golf-jokalariaren lekukoa hartuta. Guztira 12 enbaxadore egongo dira, hilabete bakoitzeko bat, Bilboko taldearen urtemuga hori ospatzeko ekintzen barruan.
2023/02/05 - 21:49
Altunak eta Tolosak erraz irabazi diete Laso eta Imazi (22-8)
Altuna III.ak eta Tolosak BInakako Txapelketako zortzigarren garaipena lortu dute igande honetan, Laso eta Imaz erraztasunez menderatuta. Hasieratik utzi dute erabakita partida, eta hurrengo fasera sailkatzetik gertu daude.
2023/01/31 - 18:30
Laso-Imaz vs Altuna-Tolosa eta Urrutikoetxea-Albisu vs Ezkurdia-Martija partidek badituzte pilotak
Material hautaketa egin dute igandean Eibarko Astelenan jokatuko den Binakako Txapelketarako. Laso-Imaz eta Altuna-Tolosa bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Bestalde, ostiralean Zornotzan Urrutikoetxea-Albisuk vs Ezkurdia-Martijak jokatuko duten partidarako ere hautatu dira pilotak.