Jokin Altuna
2025/09/29 - 17:52
Hamabi pilotari lehiatuko dira 2025eko Lau t’erdiko Txapelketan, ostiraletik aurrera
Final handia azaroaren 16an jokatuko dute. Unai Lasok, 2024ko txapelduna bera, ezingo du parte hartu aurtengo ekitaldian, oraindik ez baita erabat osatu belaunean egin zioten ebakuntza eta gero.
2025/09/29 - 17:03
Zenbait berrikuntza eta 12 pilotari lehian, aurtengo Lau t'erdiko txapelketan
Ostiral honetan ipiniko da martxan aurtengo Lau t'erdiko pilota txapelketa. Hamabi pilotari lehiatuko dira Lasoren lekukoa hartzeko bidean. Berrikuntza batzuk ere izango dira: sakea lau t'erditik egin beharko dute, eta material-hautaketa partidaren egunean bertan egingo dute.
2025/09/28 - 22:52
Jaka eta Iztueta, San Mateo Torneoko txapeldunak
Jakak eta Iztuetak 18-22 irabazi diete Altuna eta Ezkurdiari San Mateo Torneoko finalean. Partidako lehen zatia oso parekatua izan da, baina hortik aurrera bikote urdina jaun eta jabe izan da.
2025/09/27 - 01:09
Altuna eta Ezkurdia, San Mateo Torneoko finalera pauso irmoz (22-8)
Altunak eta Ezkurdiak 22-8 gainditu dituzte Peña II.a eta Salaverri II.a San Mateo Torneoko finalerdian, gorriek errazegi konpondu duten partida ez oso ikusgarri batean.
2025/09/14 - 21:49
2025eko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 18ko asteburuan hasi eta irailaren 14an amaituko da, eta finala Iruñean jokatuko da.
2025/09/14 - 21:37
Zabala eta Mariezkurrena, CaixaBank Masterseko txapeldunak!
Bikote urdinak 15-22 irabazi die Altunari eta Imazi partida oso bizian. Tanto luzeak jokatu dituzte eta asko borrokatu dira txapela lortzeko.
2025/09/06 - 22:51
Altuna eta Eskiroz CaixaBank Masterseko finalerdietarako sailkatu dira
Jokin Altuna eta Iosu Eskiroz (Ander Imazen ordez aritu da) CaixaBank Masterseko finalerdietarako sailkatu dira, Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta 22-9 garaituta Lekeitioko pilotalekuan.
2025/08/30 - 02:09
Altuna eta Rezusta nagusitu dira Donostia Hiriko finalean (22-6)
Altuna eta Rezusta aise nagusitu dira Artola eta Iztuetaren aurka Donostia Hiria txapelketako finalean. Aspeko bikoteak 22-6 menderatu du Baikokoa, final bikaina jokatuz.
2025/08/09 - 12:37
Jokin Altuna: ''Nazka ematen dit pilotan horrela jokatzeak''
Amezketako pilotaria oso haserre agertu da Andre Maria Zuriaren Torneoko finalaren ostean, azkenaldian pilotariei eskaintzen zaien materiala dela eta. "Hau ez da pilota", "lotsagarria iruditzen zait", "errespetu falta"... Altunak argi eta garbi adierazi du bere iritzia.
2025/08/09 - 02:13
Larrazabal eta Mariezkurrena, Andre Maria Zuriaren Torneoko txapeldun argiak (7-22)
Partida ez da aurreikusten zen bezain lehiatua izan, eta Iker Larrazabalek eta Jon Mariezkurrenak garaipen erraza lortu dute Jokin Altuna eta Beñat Rezustaren aurka, 7-22 nagusituz.
2025/08/06 - 22:41
Altuna III.ak eta Rezustak lortu dute Andre Maria Zuriaren finalerako txartela
Abuztuaren 8an jokatuko da Andre Maria Zuria Txapelketako finala. Gaurko garaipenaren ondoren, Altuna III.ak eta Rezustak jokatuko dute Larrazabal eta Mariezkurrena II.aren aurka.
2025/08/03 - 13:46
Peña-Martija bikoteak ezustea eman du Altuna III-Imazen aurka gailenduta (17-22)
Jon Ander Peñak Iñaki Artola lesionatuaren lekua bete du eta partida biribila egin du, Caixabank Masterseko 3. jardunaldian. Ez da Altunaren aurrean kokildu eta tanto bikainak amaitu ditu. Urdinek hankaz gora jarri dituzte aurreikuspenak.
2025/07/25 - 23:02
Altuna III.ak eta Imazek bigarren puntua eskuratu dute, Elordi-Albisu 22-12 menderatuta
Ermuan jokatutako partidan, ostiralean, Jokin Altunak eta Ander Imazek berretsi dute CaixaBank Mastersa indartsu hasi dutela; izan ere, bi partida jokatu dituzte, dagoeneko, eta biak irabazi. Bikote gorria merezita gailendu da.
2025/07/20 - 23:22
Atxiki, bai ala ez? Altunaren haserrea eragin duen tantoa
Altuna-Imaz eta Larrazabal-Rezusta bikoteen arteko CaixaBank Masterseko partidan, 17na zihoazenean, Larrazabalek boleaz erantzun dio Altunaren sakeari, tantoa eginez. Altuna asko haserretu da epailearen erabakiarekin, berak argi baitauka Larrazabalek atxiki egin duela.
2025/07/09 - 12:36
Artola-Iztueta bikotea nagusi Altuna III.aren eta Bikuñaren aurka, Sanferminetako ligaxkako lehen jardunaldian
Artolak eta Iztuetak garaipenarekin ekin diote San Fermin Torneoko finalerdietako ligaxkan, eta lehen puntua bereganatu dute B multzoko lehen jardunaldiko partidan. Altuna III-Bikuña bikotea menderatu dute, 22-12ko emaitzarekin.
2025/07/02 - 14:45
Binakako San Fermin Txapelketa uztailaren 5etik 14ra artean jokatuko da
Lau bikotek badute jada multzoen faserako txartela ziurtatuta: Etxeberria-Zabaleta, Artola-Iztueta, Altuna III-Bikuña eta Peña II-Mariezkurrena II. Horiez gain, Urrutikoetxea-Albisu vs Larazabal-Imaz eta Ezkurdia-Martija vs Elordi-Rezusta partidetako irabazleek osatuko dute txapelketa.
2025/06/30 - 19:46
Jokin Altuna Irunen jokatzeko moduan izango da astearte honetan
Amezketakoak min hartu zuen belaunean igandean Javi Zabalaren aurka jokatutako Sanferminetako Lau T’erdiko partidan.
2025/06/29 - 22:46
Zabalak finalerdiak jokatuko ditu, Altuna kanporatuta (19-22)
Javi Zabalak Sanferminetako Lau t'erdiko finalerdia jokatuko du, ostiralean, Peio Etxeberriaren aurka. Errioxarrak Jokin Altuna garaitu du Mungian jokatutako partida gorabeheratsu eta gogorrean.
2025/06/29 - 21:58
Altunak min hartu du belaunean, Zabalaren aurkako partidan
Jokin Altunak susto galanta eman du. Sanferminetako 4 t'erdikoko final-laurdenetan, Zabalaren aurka jokatzen ari zela, amezketarrak min hartu du ezker belaunean. Aldageletara joan da, baina jokatzen jarraitu ahal izan du.
2025/06/24 - 23:33
Peio Etxeberriak eta Javier Zabalak sanferminetako lau t'erdiko txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte
Peio Etxeberriak, Eibarren, Aitor Elordi utzi du txapelketatik kanpo, 16-22 irabazita; Javier Zabalak, ordea, Seguran, 7-22 menderatu du Dario. Etxeberriak Ezkurdia izango du aurkari, final laurdenetan, eta Zabalak, aldiz, Altuna III.a.