Jokin Altuna
2023/10/03 - 17:32
Jokin Altuna, Enpresen Ligako urteko pilotari onena
Amezketarrak laugarren aldiz jaso du denboraldi osoan egindako lana kontuan hartzen duen saria.
2023/10/03 - 14:15
Hamabi pilotari arituko dira ostiraletik 2023ko Lau t’erdikoan, Ezkurdiaren hurrengoa izateko
Joseba Ezkurdia (egungo txapelduna), Jokin Altuna, Aitor Elordi, Peio Etxeberria, Iker Salaberria eta Danel Elezkano izango ditu Aspek txapelketan; Erik Jaka, Mikel Urrutikoetxea, Iñaki Artola, Jon Ander Peña, Iker Larrazabal eta Asier Agirre izango dira Baikoko ordezkariak.
2023/10/02 - 21:57
Mariezkurrena eta Altuna, udako izar nagusiak
Jon Mariezkurrenari ez dio udan inork itzalik egin azteko koadroetan, nafarrak maila oso ona eman du udan jokatutako torneoetan. Jokin Altunak ere lanak txukun bete ditu eta laugarren urtez jarraian pilotari onenaren saria jaso du.
2023/10/01 - 22:50
Ezkurdia eta Mariezkurrenak Caixabank Masterseko txapela berretsi dute
Joseba Ezkurdiak eta Jon Mariezkurrenak irabazi dute 2023ko CaixaBank Masters txapelketa, igande honetan 22-6 gailendu ondoren Jokin Altunaren eta Ander Imazen aurka Nafarroa Arenan jokatutako final handian.
2023/10/01 - 21:51
2023ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 21eko asteburuan hasi zen, eta urriaren 1ean amaituko da, finala Iruñean jokatuta.
2023/10/01 - 20:59
Ezkurdia eta Mariezkurrena, 2023ko CaixaBank Masterseko txapeldunak Altuna eta Imaz garaituta (22-6)
Gorriak nagusi izan dira frontoian eta ez diete txapelarekin amesteko aukerarik ere eman urdinei.
2023/09/26 - 22:54
Caixabank Masterseko finalerdiak: ''Giro ederra egongo da ostiralean, eta gogoekin etorriko gara''
Nafarroa Arenak Caixabank Masterseko finalerdiak hartuko ditu ostiralean. Lehenengoan Ezkurdia-Mariezkurrena eta Jaka-Martija bikoteak lehiatuko dira; bigarrenean, Altuna-Imaz eta Peña-Rezusta. Bi partidak zuzenean emango dituzte ETB1ek eta eitb.eusek.
2023/09/25 - 19:18
Lau bikote lehian, asteburuan erabakiko den Caixabank Mastersa irabazteko
Ostiraleko bi finalerdiak eta igandeko finala Nafarroa Arena pilotalekuan jokatuko dira. ETB1ek eta eitb.eusek zuzenean emango dituzte hiru partidak.
2023/09/23 - 16:30
Zabalak eta Zabaletak San Mateo Torneoko finala jokatuko dute (22-13)
Altuna III.a eta Martija mendean hartu dituzte Adarraga pilotalekuan jokatutako partidan, Zabaletak erakustaldia emanda.
2023/09/21 - 17:06
Larrazabal eta Imazek mendean hartu dituzte Altuna eta Martija (22-18)
Larrazabalek eta Imezek 22-18 hartu dituzte mendean asteazken honetan, irailak 20, Altuna eta Martija San Mateo Torneoko partidan. Altunak eta Martijak, finalean egon nahi badute, 16 tanto edo gehiago egin beharko dituzte hurrengo partidan.
2023/09/12 - 17:41
Ezkurdiak eta Mariezkurrenak Caixabank Mastersean lortutako garaipena berretsi nahi dute aurten ere
Finalerdiak irailaren 29an jokatuko dituzte, 21:15ean hasita; finala, berriz, urriaren 1ean izango da, 17:00etatik aurrera.
2023/09/10 - 22:30
Altuna eta Imaz nagusitu dira Jaka eta Martijaren aurka (22-18), bi bikoteak finalerdietara sailkatu direlarik
Altuna eta Imazek 22-18 irabazi die Jakak eta Martijak osatutako bikoteari Galdakaon, hezetasunak baldintzatutako partida batean. Hala, osatuta geratu dira Caixabank Masterseko finalerdiak.
2023/09/02 - 23:01
Peña eta Rezusta, sailkapeneko liderrak Altuna eta Imaz menderatuta (22-20)
CaixaBank Mastersean, lehen faseko azken jardunaldiko partida jokatu da Lekeition. Altunak eta Imazek, Peña eta Rezustaren aurka jokatu dute. Urdinek irabazi dute 22 eta 20.
2023/08/30 - 16:45
Altuna III.ak eta Rezustak Donostia Hiria finala jokatuko dute
15-22 hartu zituzten mendean Elordi eta Zabaleta. Horrenbestez, ostiralean jokatuko den Donostia Hiria torneoko finalerako txartela lortu zuten.
2023/08/28 - 18:39
Javi Zabala, 2023ko San Mateo Feriako berritasun nagusia
Txapelketak irailaren 15etik 24ra iraungo du, eta hiru partida izango dira egunero, hilaren 16an eta18an izan ezik, egun horietan ez baita neurketarik egongo.
2023/08/20 - 22:27
Altuna eta Imaz erraz nagusitu dira Elordi eta Albisuren aurka (22-8)
Hasierako tantoetatik partidaren jabe egin da urdinez jokatu duen bikotea eta ihes egin diete aurkariei markagailuan. Hala, Altuna eta Imaz sailkapeneko bigarren postura igo dira.
2023/08/15 - 22:43
Ezkurdia eta Mariezkurrena lider dira, hirutik hiru irabazita (22-12)
Oraingoan Altuna eta Imaz menderatu dituzte Azkoitiako Gurea pilotalekuan jokatutako partidan. partida berdinduta joan da 10na egin duten arte, horren ostean, 10 eta 7ko partzialarekin partida hautsi egin dute Ezkurdiak eta Mariezkurrenak.
2023/08/08 - 22:59
Peña II.a eta Albisu, Andre Maria Zuriaren Torneoko txapeldunak (22-19)
Altuna III.a eta Martija mendean hartu dituzte Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako finalen. Neurketa ederra izan da, maila handiko tantoekin.
2023/08/06 - 22:51
Altuna-Martijak finala jokatuko dute, Ezkurdia-Zabaletari 22-20 irabazi ostean
Partida gogorra jokatu dute Ezkurdia-Zabaletaren aurka. Astearteko finalean, Peña-Albisu bikotea izango dute aurkari.
2023/08/02 - 23:30
Jokin Altuna, uztaileko erregea
Altuna III.a izan da uztaileko pilotari onena. Amezketakoak (Gipuzkoa) 12 partida jokatu ditu, eta horietatik 11 irabazi egin ditu. Garaipenen artean daude, besteak beste, Sanferminetako Lau t'erdiko eta Binakako Txapelketak.