Jokin Altuna
2024/01/05 - 10:57
Inork ez ditu Altunak baino partida gehiago jokatu eta irabazi 2023an
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia dira partidarik gehien jokatu dituzten pilotariak; amezketarrak, aldiz, garaipen kopururik altuena du, ehunekotan.
2024/01/01 - 21:37
Altuna eta Martija izan dira nagusi Eibarren, Peña eta Albisu 22-9 garaituta
Partida erdialdean neurketa apurtu eta, 12 tanto jarraian eginda, Altuna eta Martija 22 eta 9 nagusitu dira Peñaren eta Albisuren kontra. Peñak gastroenteritisak jota jokatu du.
2023/12/26 - 21:47
Altuna eta Martija garaile atera dira Artola eta Imazen aurka Tolosan (22-13)
Aspeko bikoteak azkar hartu du aurrea markagailuan eta amaierara arte mantendu duten koltxoi zabala lortu dute partida bereganatzeko.
2023/12/23 - 11:01
Altunak eta Martijak euren lehen puntua lortu dute (22-11)
Laso eta Aranguren menderatu dituzte Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako 5. jardunaldiko partidan.
2023/12/21 - 21:29
Aitor Elordi, Iker Irribarria eta Amaia Aldai, protagonista nagusien artean
Elordik Binakakoa eta Buruz Burukoa irabazi ditu 2023an. Lau t'erdikoa Jokin Altunak eraman du, laugarrenez jarraian. Iker Irribarriaren agurra eta Amaia Aldairen nagusitasuna izan dira urteko beste albiste aipagarri batzuk. Trinketea, zesta eta pala ere izan da zer kontatu.
2023/12/14 - 21:10
Jokin Altuna abenduaren 16an berragertuko da, Bartzelonan
Ostegun honetan egin du proba erabakigarria Tolosan, eta jokatzea erabaki du. Hala, Ezkurdia eta Tolosaren aurka estreinatuko da txapelketan.
2023/11/24 - 16:16
Jokin Altunak Lau t'erdiko finalean sinatutako metakrilato zatia, enkantean EITB Maratoirako
Jokin Altuna 2023ko Lau t'erdiko txapeldunak EITB Mediarentzat sinatu zuen metakrilatoa, Peio Etxeberriari finala irabazi ostean. @kirolak_eitb Instagrameko kontuan jarriko da enkantean EITB Maratoirako. Diru gehien eskaintzen duenak eramango du etxera.
2023/11/21 - 13:00
Azkoitian hasiko da 2024ko Binakako Txapelketa, ostiralean
Finala martxoaren 31n jokatuko dute, Iruñean, Nafarroa Arenan. Aurreko urtean parte hartu zuten pilotariei erreparatuta, aldaketa bakarra da Baikok Iñaki Artola hautatu duela, Mikel Urrutikoetxearen ordez. Jokin Altuna eta Unai Laso ez dira aurreneko partidetan izango.
2023/11/20 - 23:12
Jokin Altuna: ''Mina erabat joan eta sentsazio oso onak izan arte, ez naiz aterako kantxara''
Amezketarrak laugarren aldiz irabazi du Lau t'erdiko Txapelketa, baina, finala amaitu eta txapela janzteko biharamunean, berretsi du ez duela parte hartuko Binakako Txapelketako lehen partidetan.
2023/11/20 - 11:35
Harrera beroa egin diote Altuna txapeldunari Amezketan
Jokin Altunari harrera beroa egin diote bart Amezketan, Peio Etxeberriari finala irabazi ostean. Herrikide ugari bildu zen plazan txapeldunari ongietorria egiteko.
2023/11/19 - 22:01
Finala, Jokin Etxanizen begietatik
Aspeko kirol zuzendariak bi pilotarien azterketa egin du. Peio Etxeberriarekin pena hartu du, txapeldunordeak ez baitu eman txapelketa osoan erakutsitako maila bikaina.
2023/11/19 - 21:54
2023ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 6a eta azaroaren 19a bitartean jokatuko dute, eta finala Bilbon izango da, Bizkaia frontoian.
2023/11/19 - 21:54
Altunak ez ditu Binakako Txapelketako lehen partidak jokatuko
Amezketako pilotaria min hartuta dago, eta txapelketako lehen partidak ez jokatzea erabaki du, guztiz sendatu arte. Hala azaldu du Lau t'erdiko finala irabazi ondoren.
2023/11/19 - 21:21
Jokin Altuna, laugarrenez txapeldun (22-9)
Amezketarra aise gailendu zaio Peio Etxeberria nafarrari Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean.
2023/11/19 - 21:03
Altuna, Lau t'erdiko podiumaren koska altuenean
Jokin Altunak bereganatu du 2023ko Lau t'erdiko txapela, Peio Etxeberria 22 eta 9 mendean hartuta. Txapelketako bigarren postua, beraz, Etxeberriak eskuratu du; hirugarrena, Jon Ander Peñak.
2023/11/19 - 21:00
Jokin Altunak bere laugarren txapela jantzi du, maila kaskarra eman duen Etxeberriari irabazita (22-9)
Amezketakoa neurketa osoan izan da aurretik markagailuan. Nafarra, aldiz, ezinean aritu da, bere lehen final handia jokatzearen presioak gaindituta.
2023/11/19 - 20:52
Altuna: ''Partidua ondo prestatuta ekarri dut, eta oso pozik nago egindakoarekin''
Jokin Altuna oso pozik azaldu da finalean lortutako garaipenarekin. Peio Etxeberriak ez duela egunik onena izan onartu du, baina, hein handi batean, haren akatsak bere merituak ere izan direla gehitu.
2023/11/19 - 20:26
Altunari garaipena eman dion Lau t'erdiko finaleko azken tantoa
Jokin Altunak zabalera bidalitako ezkerkada batekin berganatu du 2023ko Lau t'erdiko txapela. Ikusi hemen nolakoa izan den Altuna eta Etxeberraren arteko azken tantoa.
2023/11/19 - 20:17
Peio Etxeberria eta Jokin Altuna modu ikusgarrian atera dira pilotalekura
Lau t 'erdiko finalistak Bilboko Bizkaia pilotalekura atera dira, milaka jarraitzaileren aurrean, argi, musika eta txalo artean.
2023/11/19 - 17:00
Altunaren eta Etxeberriaren zaleak Bilboko kaleak betetzen ari dira goizetik
Bizkaia frontoia beteta egongo da final handirako, eta Bilboko kaleetan nabari da hori jada. Altunaren eta Etxeberriaren zaleak batera ari dira Bilboko kaleetan finalerako prestatzen.