Jagoba Arrasate
2024/01/18 - 10:40
Realak Osasuna kanporatu du, eta final-laurdenetara sailkatu da (0-2)
Oyarzabalek, penalti puntutik, eta Merinok, 11 metroetatik egindako beste jaurtiketa baten aldaratzea aprobetxatuta, bigarren zatian lortutako golek sailkapena eman die txuri-urdinei.
2024/01/18 - 02:01
Arrasate: ''Ez gara Reala baino gutxiago izan, baina jokaldi batzuk erabakiorrak bihurtu dira''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailearen aburuz, bere taldea lehiakor agertu da realaren aurkako Kopako kanporaketan, baina epaileak hartutako erabakiek neurketa baldintzatu dute uste du.
2024/01/16 - 18:09
Arrasate: ''Une onean gaude, eta ahal dugu Realaren aurkako partida aurrera atera''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea sinetsita dago bere taldeak Reala kanporatu dezakeela Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketan, eta berriro ere "gau magiko" bat bizi ahal izateko, aurreko denboraldian gertatu legez.
2024/01/12 - 00:25
Arrasate: ''Arean gehiago asmatzea falta izan zaigu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Superkopako finalerdian Barçaren aurka galdu ostean hitz egin du. Kontrako golak partida aldatu duela uste du, eta eraginkortasun faltak kalte egin diela.
2024/01/11 - 23:02
Osasuna lehiakor batek porrot egin du Barçaren aurka Superkopan (2-0)
Gorritxoek partida ona egin dute, baina Lewandowskik eta Lamine Yamalek sartutako golei esker Kataluniako taldeak lortu du finalerako txartela.
2024/01/11 - 09:00
Osasuna titulu bat lortzeko aukera berri baten aurrean dago
Lortzen badu, Real Madril izango du aurkari finalean, beste finalerdian Atletico Madril mendean hartu ondoren (5-3).
2024/01/11 - 00:33
Arrasate: ''Irabazteko lehen pausua sinistea da''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea baikor agertu da Bartzelonaren aurkako Superkopako finalerdietako dueluari dagokionez. Garaipena lortzeko "argumentuak" badituztela dio, eta gakoa "sinistea" izango dela.
2024/01/10 - 12:12
Osasunak Chimy Avilaren bajarekin bidaiatu du Riadera
Gorritxoek Arabia Saudin jokatuko dute Espainiako Superkopa, Errege Kopako txapeldunorde gisa. Chimy Avila Jagoba Arrasateren deialditik kanpo geratu da, giharretako arazoak dituelako.
2024/01/07 - 20:37
Jagoba Arrasate: ''Lasaitua hartu dut, sailkatzea lortu dugu eta''
Osasunako entrenatzailea pozik azaldu da prentsaurrekoan, Castelloren aurka 0-1 irabazita gorritxoek Errege Kopako final-zortzirenetarako sailkatzea lortu baitute. Arrasate eta Osasuna Superkopari begira daude dagoeneko.
2024/01/07 - 19:49
Arnaizek Kopako final-zortzirenetan sartu du Osasuna, Castelloren aurka gola luzapenean eginda (0-1)
Jagoba Arrasateren gizonek partida ona jokatu dute Nou Castalian, eta aukerak izan dituzte kanporaketa lehenago ere erabakitzeko; dena den, 108. minutuan gauzatu dute zelaian erakutsitako nagusitasuna, Jose Arnaizek orduan egin baitu gol erabakigarria.
2024/01/04 - 21:10
Arrasate: ''Garaipen oso garrantzitsua, behar genuena''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 19. jardunaldian Almeriaren aurka lortutako garaipenaren ostean hitz egin du. Taldeak egindako lana goraipatu du, "oso partida ona" egin duelako.
2023/12/16 - 10:35
Jagoba Arrasate: ''Gaurko partidak gauza asko ditu etxera zoriontsu joateko''
Osasunak azken unean irabazi du ostiral honetan Rayo Vallecanoren aurka Sadarren jokatu duen EA Sports Ligako 17. jardunaldiko lehen partida, 1-0. "Gaurko partidak gauza asko ditu etxera zoriontsu joateko", adierazi du Arrasatek norgehiagoka amaitu eta gero.
2023/12/10 - 22:11
Jagoba Arrasate: ''Lehen zati oso txarra egin dugu eta puntua garrantzitsua da''
Osasunak bana egin du Cadizekin Nuevo Mirandilla zelaian, EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partidan.
2023/12/10 - 22:01
Puntu bana Osasuna eta Cadizentzat, Nuevo Mirandilla zelaian (1-1)
Roger Martik, lehen zatian, eta Budimirrek, bigarrenezn, penaltiz, egin dituzte partidako golak.
2023/12/03 - 00:39
Osasunak eta Realak bana egin dute Sadarren jokatutako derbian
Moi Gomezek aurretik jarri ditu gorritxoak partidako 2. minutuan, eta Umar Sadiqek berdinketa lortu du 41.ean, gol ikusgarria sartuta.
2023/12/01 - 14:52
Arrasate: ''Eraginkorragoak izan behar gara aurkaria baino gehiago garen momentuetan''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Realaren aurkako euskal derbiari buruz hitz egin du. Gorritxoen eta txuri-urdinen arteko neurketa Sadarren jokatuko da, abenduaren 1ean, 21:00etan.
2023/11/26 - 17:40
Arrasate: ''Lehen golera arte partida oso ona egin dugu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 14. jardunaldian Vila-realen aurka jasotako porrotaren balorazioa egin du. Ondo hasi direla nabarmendu du, baina lehen golarekin dena aldatu dela.
2023/11/11 - 22:04
Osasunak berdinketarekin konformatu behar izan du Las Palmasen aurka (1-1)
Moleirok aurretik jarri ditu bisitariak 70. minutuan, baina Budimirrek banakoa egin du hiru minutu geroago.
2023/11/04 - 18:44
Arrasate: ''Azkenengo urteetan talde sendoa izan gara defentsan, eta hori berreskuratu behar dugu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Sadarren Gironaren aurka jasotako porrotaz hitz egin du. Taldeak lehen golari buelta emateko izan duen jarrera ona azpimarratu du, baina defentsan sendotasun handiagoa falta zaiela argitu du.
2023/10/29 - 17:48
Arrasate: ''Porrot krudela da, golak nola izan diren ikusita''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka azken minutuan galdu ostean hitz egin du. Golak nolakoak izan diren eta zein unetan heldu diren ikusita, porrota "krudela" izan dela adierazi du.