Jagoba Arrasate
2023/01/24 - 17:28
Jagoba Arrasate: ''Ilusioa dugu, taldea prest ikusten dut'', Sevillaren aurkako kanporaketarako
Sadarren, asteazkenean, Osasunak Sevillaren bisita hartuko du, eta Kopako finalerdietarako txartela dago jokoan. Nafar taldearen entrenatzailearen iritziz, zaleek ere gogo handia dute zelaian egoteko, eta, halaber, "partida gurekin jokatzeko".
2023/01/22 - 19:42
Osasunak berdindu egin du Elxen aurka (1-1)
Lehen zatian gorritxoak nagusitu badira ere, bigarrenean sufritzea egokitu zaie. Chimy Avilak zulatu du atea 20. minutuan, baina ez da nahikoa izan garaipena lortzeko, Carmonak banakoa jarri baitu markagailuan, 67. minutuan.
2023/01/21 - 15:12
Arrasate: ''Denok dakigu Elxek partidak irabaziko dituela, eta alerta egon behar gara''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Elxen aurka igandean jokatuko duen partidari buruz hitz egin du.
2023/01/20 - 16:52
Arrasate: ''Lehentasuna etxean jokatzea zen eta hala egokitu da, ea finalerdietarako pausoa eman dezakegun''
Osasunak Sevillaren aurka jokatuko du Errege Kopako final-laurdenetako partida Sadarren. Jagoba Arrasate talde gorritxoko entrenatzaileak kanporaketa parekatua aurreikusten du.
2023/01/17 - 19:10
Jagoba Arrasate: ''Gure mailarik onena eman beharko dugu; ilusio itzela dugu''
Osasunak Betisen aurka jokatuko du Errege Kopako kanporaketan. Partida Benito Villamarinen bada ere, gorritxoek iazko txapeldunak garaitu eta txapelketan aurrera egiteko asmoa dute.
2023/01/14 - 21:37
Osasunak garaipena erdietsi du Mallorcaren aurka (1-0)
Aimar Orozen golak garaipena eman dio Osasunari Mallorcaren aurka. Bi hilabetez Sadarren jokatu gabe ziren gorritxoak eta itzuleran 3 puntu batu dituzte.
2023/01/13 - 14:54
Arrasate: ''Eman behar dugun pauso hori eman nahi dugu''
Osasunako entrenatzaileak larunbatean Mallorcaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Nafarrek urteko lehen garaipena lortu nahi dute zaleen aurrean.
2023/01/10 - 00:52
Hutsean berdindu dute Athleticek eta Osasunak
Athletic nagusi izan da 90 minutuetan baina ezin izan dute nafarren atea zulatu.
2023/01/08 - 14:45
Arrasate: ''Gauzak oso ondo egin beharko ditugu Athleticen aurka emaitza on bat lortzeko''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, talde gorritxoak Athleticen aurka urtarrilaren 9an jokatuko duen derbiaz hitz egin du.
2023/01/05 - 19:46
Osasuna final-zortzirenetara igaro da Nasticen aurkako lehia zail baten ostean (1-2)
Gorritxoek luzapenera arte eraman behar izan dute partida garaipena lortzeko, 90 minutuen amaieran 1-1ekoa lortu ostean. Tarragonako taldeak bere atean egindako gol batek hurrengo faserako txartela eman die.
2023/01/04 - 18:18
Arrasate: ''Kopari garrantzi handia ematen diogu, gauzak ondo egin beharko ditugu''
Osasunako entrenatzaileak, Nasticen aurkako partidaren bezperan, adierazi du neurketa zaila espero duela, eta nabarmendu du Osasunak Donostian larunbatean emandako maila hobetu behako duela.
2023/01/01 - 22:27
Roberto Torresek agur esan dio Osasunari zaleen aurrean
Roberto Torresek Osasunako jokalari izateari utzi dio eta gaur Sadarren agurtu dute taldekideek eta zaleek. Iranera joango da bere futbol ibilbidearekin jarraitzeko.
2022/12/30 - 17:58
Arrasate: ''Imanolek ezohiko gauza bat normal bilakatu du''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Realaren aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du. Gipuzkoako taldearentzat lausengu hitzak ere izan ditu.
2022/12/20 - 16:22
Jagoba Arrasate: ”Badakigu zelako gauzak gertatzen diren Kopan, seriotasunez hartuko dugu partida”
Osasunak Arnedoren aurka jokatuko duen Errege Kopako kanporaketaren atarikoan hitz egin du Jagoba Arrasatek. Aurkaria Osasuna baino maila batzuk beherago egon arren, talde arriskutsua dela daki gorritxoen entrenatzaileak.
2022/12/12 - 19:33
Ruben Garciak eta Ruben Peñak min hartu dute Gironan
Jokalariek ezin izango dituzte jokatu aste honetarako Stade Brestoisen eta Gironaren aurka dituzten lagunartekoak.
2022/11/12 - 18:57
Osasunak aurrera egin du Kopan Fuentes gaindituta (1-4)
Gorritxoak atsedenaldira banako emaitzarekin iritsi dira, baina bigarren zatian lehia erabaki dute. Brasanac, Nacho Vidal eta Kike Garcia birritan izan dira golegileak Arrasatek zuzentzen duen taldean.
2022/11/11 - 15:42
Jagoba Arrasate: ''Teorian gu baino eskasagoak dira, baina gauzak ondo egin beharko ditugu''
Osasunak larunbatean, azaroaren 12an, jokatuko du Fuentes Ebroren aurka Kopako lehen partida. Talde gorritxoko entrenatzaileak neurketari buruz hitz egin du.
2022/11/09 - 00:32
Osasunak guztia alde zuela galdu du Bartzelonaren aurka (1-2)
Seigarren minutuan gola egin eta oraindik markagailuan aurretik zirela, 30. minutuan, epaileak Lewandowskiri bigarren txartel horia erakutsi, eta kaleratu egin du. Bigarren zatian, bi gol jaso dituzte gorritxoek.
2022/11/05 - 21:36
Chimyk eta Aitor Fernandezek garaipena eman diote Osasunari Celtaren aurka (1-2)
Argentinarrak bi gol eder egin ditu lehen zatian eta arrasatearrak, berriz, 88. minutuan berdinketa ekidin duen geldiketa ikusgarria egin du.
2022/11/04 - 15:22
Jagoba Arrasate: '' Celta talde oso oldarkorra da, guk lehiakorrak eta protagonistak izan nahi dugu''
Osasunak Celtaren aurka jokatuko du larunbat honetan. Iruñeko taldea garaipen baten ostean eta sentsazio onekin iritsiko da partidara.