Ipurua zelaia
2023/09/02 - 19:25
Eibarrek akordioa lortu du Franchurekin kontratua eteteko
Franchu Feuillassier 2021-2022 denboraldian iritsi zen Eibarrera. Eskuin muturra Real Madrilen harrobian hezi zen. Eibarrek fitxatu zuen 2021eko ekainean eta hiru denboraldirako sinatu zuen.
2023/08/19 - 21:12
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena bereganatu du, Elxi irabazita (2-1)
Armaginek irabazi egin dute Valentziako Erkidegoko taldearen aurka Ipuruan jokatutako Hypermotion Ligako 2. Jardunaldiko partida, eta bere lehen hiru puntuak poltsikoratu ditu.
2023/06/12 - 18:00
Joseba Etxeberria izan liteke Eibarreko entrenatzaile berria
EITBk jakin ahal izan duenez, Eibarrek entrenatzaile elgoibartarra hautatu du Gaizka Garitano ordezkatzeko; izan ere, azken horrek ez du klubean jarraituko. Cesar Palacios kirol zuzendariak asteartean egingo du denboraldiaren gaineko balorazioa.
2023/06/07 - 17:02
Garitano, itzuliko Alaves-Eibar partidari buruz: ''Igotzea merezitzeko, Mendizorrotzan irabazi behar dugu''
Alavesek eta Eibarrek igoerako play-offetako itzuliko neurketa jokatuko dute ostegun honetan, Mendizorrotzan, 21:00etan. Gaizka Garitano Eibarko entrenatzaileak neurketa erabakigarriari buruz hitz egin du asteazken honetan emandako prentsaurrekoan.
2023/06/03 - 23:25
Garitano: ''Taldeak gutxiagotik gehiagora egin du''
Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak Alavesen aurka lortutako berdinketaz hitz egin du, igoerako play-offeko joaneko partidan. Taldeak pixkanaka hobera egin duela partidan zehar adierazi du, baina txartel gorriak kalte egin dietela.
2023/06/03 - 23:11
Luis Garcia Plaza: ''Golak min handia egin digu, taldearen unerik onena zen''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak hitz egin du Ipuruan Eibarren aurka lortutako berdinketaren ostean. Emaitza bidezkoa iruditzen zaio, eta golak "min handia" egin diela onartu du.
2023/06/02 - 16:03
Garitano: ''Partida polita da jokatzeko, golak sartzera joan behar gara, ez dugu kalkulurik egiten''
Gaizka Garitano Eibar taldeko entrenatzaileak armaginek Alavesen aurka ekainaren 3an Ipuruan jokatuko duen Lehen Mailarako igoera play-offeko finalerdietako joaneko kanporaketari buruz hitz egin du.
2023/05/20 - 23:33
Eibar igoera zuzenean lortzeko aukerarik gabe geratu da, Sportingekin berdindu ostean (2-2)
Gaizka Garitanoren taldeak 0 eta 2ko emaitza irauli du bigarren zatian, baina gainontzeko emaitzek kalte egin diete eta playoffa jokatu beharko dute. Armaginek bederatzi jardunaldi daramatzate garaipenik lortu gabe.
2023/04/30 - 23:44
Eibarrek lider jarraitzen du Granadan berdindu ostean (1-1)
Talde gipuzkoarra hobeto aritu da partidaren azken txanpan, baina talde batek ere ez du aukera argirik eman azken berdinketa hausteko.
2023/04/22 - 02:23
Eibarrek berdinketa eskuratu du Zaragozaren aurka bat gutxiagorekin bukatu ondoren (1-1)
Hala, armaginek bost jardunaldi daramatzate jarraian garaipena ezagutu gabe, eta arriskuan jarri dute Ligako lidergoa.
2023/04/02 - 02:01
Eibarrek puntu bat eskuratu du Oviedon (1-1)
Yanisek aurretik jarri du talde armagina eta Sergi Enrichek, hiru minutura, berdinketa sinatu du berriro.
2023/03/26 - 19:00
Eibarrek bolada ona geldiarazi du Andorraren aurka (0-0)
Armaginak ez dira gai izan jokalari bat gutxiagorekin ordu erdi jokatu duen taldea gainditzeko, Sergio Molinak txartel gorria ikusi ostean.
2023/03/21 - 01:05
Eibarrek lidergoa sendotu du bigarren zatian emaitza iraulita (2-3)
Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldea 2-0eko emaitzarekin joan da atsedenaldira, baina markagailuari buelta ematen jakin du eta 4 puntu ateratzen dizkie Granadari eta Las Palmasi.
2023/03/11 - 19:57
Eibarrek hiru puntuak poltsikoratu ditu Burgosen aurka (1-0) eta laugarren garaipena jarraian bereganatu du
Armaginek 1-0eko emaitzarekin irabazi diote Gaztela eta Leongo taldeari. Ondorioz, igoera postuetan mantendu dira. Bautistak sartu du norgehiagokako gol bakarra, 34.minutuan.
2023/03/04 - 23:50
Eibarrek 0-1 irabazi du Teneriferen aurka
Garitanok zuzendutako mutilek garaipena lortu dute. Ez dute aukera askorik izan, baina oso eraginkorrak izan dira.
2023/02/25 - 01:30
Eibarrek 2-0 menderatu du Vila-real B Ipuruan, eta Las Palmasekin berdindu du lehen postuan
Yanis Rahmanik, 31. minutuan, eta Ager Aketxek, azken minutuetan, Gaizka Garitanoren taldearen golak egin dituzte. Eibarrek partida ona egin du, eta Vila-real B ere fin ibili da, kalitatea erakutsita.
2023/02/12 - 22:24
Eibarrek ezin izan die Cartagenaren gol goiztiarrei aurre egin (0-3)
Eibarko taldea laugarren minuturako 0-2 galtzen hasi da. Ez dira erreakzionatzeko gai izan eta bigarren zatiko 69. Minutuan jaso dute hirugarrena. Sailkapeneko 5. postura erori dira armaginak.
2023/01/28 - 21:56
Eibarrek hutsean berdindu du Leganesen aurka
Eibarrek ezin izan du golik egin madrildarren aurka eta partida hasi bezala bukatu da. Tejerok 30. minutuan zelaia utzi behar izan du min hartuta; Venanciok hartu du bere lekua.
2023/01/21 - 20:49
Eibarrek lider jarraitzen du Ponferradinari irabazita (0-1)
Stoichkovek 55. minutuan sartutako golak lidergoa mantentzeko beta eman dio Eibarri. Armaginek lortu zitzaketen azken 21 puntuetatik 19 lortu dituzte.
2022/12/11 - 21:43
Eibarrek aste biribila itxi du Oviedo garaituta (1-0)
Armaginek hiru puntuak lortu dituzte Ipuruan Peru Nolaskoainek bigarren zatian sartutako golari esker. Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeak irabazi egin ditu azken astean jokatu diren hiru partidak.