Ipurua zelaia
2019/10/08 - 15:57
Nauzet Aleman taldetik baztertu dute, eta ez du Ipuruan jokatuko
Las Palmasek jokalaria taldetik baztertu du 15 egunerako eta ez du Eibarren aurka jokatuko datorren ostiralean. Alemanek borroka izan zuen igandean diskoteka batean eta 18 puntuko jostura jaso zuen.
2019/10/08 - 15:57
Las Palmasek hiru puntuak eraman ditu Ipuruatik (0-1)
Epaileak ez du adierazi Sergi Enrichi bigarren zatiak egindako penalti argia. Kanariarrak hobeak izan dira, eta atsedenaldiaren atarian egindako golak kalte handia egin die armaginei.
2019/10/08 - 15:57
Vila-real talde zaila hartuko du Eibarrek Ipuruan
Armaginek sei partida daramatzate garaipenik lortu gabe. Mailari eustea da helburua, eta hori gertu daukate.
2019/10/08 - 15:56
Eibarrek berdindu egin Betisekin Ipuruan
Ruben Castrok, 36. Minutuan, eta Sergi Enrichek, 72.ean, egin dituzte partidako bi golak.
2019/09/27 - 15:30
Horrela ospatu zuen garaipenaren gola Ipuruako Speakerrak
Cotek 81. minutuan sartutako golak garaipena eman zion Eibarri Sevillaren aurka jokatutako partidan. Armaginek galtzen hasi zuten partida irabazi egin zuten azkenean.
2019/09/05 - 16:35
Ipurua prest egongo da Espanyolen kontrako partidarako
Jon Ander Ulaziak, Eibar taldeko kontseilari delegatuak, Ipuruako futbol-zelaiko obrak nola dauden azaldu du.
2019/06/11 - 16:46
Ipuruako lanak, bide onetik
Ipuruako erabarritze lanak epeak betetzen ari dira. Bide onetik aurrera doaz.
2019/05/05 - 18:51
Eibarrek garaipena lortu du Betisen aurka
Talde armaginak 1-0eko emaitzarekin irabazi du Ipuruan jokatu den partida. Cotek sartu du neurketako gol bakarra, eta Dmitrovicek penalti bat gelditu du.
2019/04/19 - 19:26
Eibarrek baja garrantzitsuak dituen Atletico Madril hartuko du Ipuruan
Mendilibarren taldeak lehen aldiz irabazi nahi die madrildarrei Lehen Mailan daudenetik. Antoine Griezmannek eta Diego Costak ez dute jokatuko.
2019/04/02 - 18:43
Mendilibar: 'Hiru partidako astea da, eta aldaketak egingo ditut hamaikakoan'
Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrenatzaileak, armaginek asteazkenean Rayo Vallecanoren aurka jokatuko diuten partidari buruz hitz egin du.
2019/03/04 - 16:23
Abian dira Ipuruako mendebaldeko harmaila eraisteko lanak
Mendebaldeko harmaila behera bota ostean, zonalde hori zulatuko dute, kale parera iritsi arte. Ondoren, zimendatu egingo dute, eta etorkizuneko harmailaren estruktura jarri.
2019/02/16 - 12:53
Gaizka Garitano eta Takashi Inui, Ipuruako harmailetan
Eibarrekin lotura oso estua izan duten Gaizka Garitano, Athleticeko egungo entrenatzailea, eta takashi Inui, gaur egun Alaveseko jokalaria, Ipuruako harmailetan izan ziren Eibar-Getafe partida ikusten
2019/02/16 - 00:08
Charlesen golek puntu bat eman diote Eibarri Ipuruan (2-2)
Getafek abantaila bikoitza izan du markagailuan, baina armaginen aurrelari brasildarra lehia parekatzeko gai izan da bere bi golekin.
2019/01/28 - 20:15
Ipuruako mendebaldeko harmailako lanak epe barruan doaz
Amaia Gorostiza Eibarko poresidenteak adierazi duenez, bide onetik eta epe barruan doaz Ipuruako mendebaldeko harmailako birmoldatze-lanak.
2019/01/22 - 00:58
Garaipena lortu dute armaginek Ipuruan (3-0), eta gora egin dute sailkapenean
Gol festa Ipuruan, armaginak nagusi izan diren partidan. Enrich, De Blasis eta Charles eibartarrek sartu dituzte golak, eta baloiaren jaun eta jabe izan dira.
2018/12/15 - 23:50
Eibarrek eta Valentziak bana berdindu dute Ipuruan
Valentziak aurrea hartu du Rodrigoren golari esker, baina Charlesek neurketa berdindu du penaltiz gola sartuta.
2018/12/14 - 22:46
Eibarrek bere jokamoldeari eutsi nahi dio Ipuruan
Armaginek Valentzia izango dute aurkari Ipuruan, eta garaipenaren bila aterako dira 20 puntura heltzeko asmoz.
2018/12/10 - 19:45
Hasi dira Ipuruako mendebaldeko harmaila eraisteko lanak
Ipuruako mendebaldeko harmaila eraisteko lanak abian dira. Harmaila behera bota eta berria eraikitzen hasiko dira.
2018/12/09 - 14:59
Berdinketa mingarria Ipuruan (4-4)
Armaginei ihes egin die garaipenak bigarren zatian 4 eta 2 aurretik joan ostean. Enrich, Morales, Rober Pier, Escalante, Charles (2), Rochina eta Mayoral izan dira golegileak.
2018/12/05 - 15:48
Ipurua estadioa birmoldatzeko milioi bat euro emango ditu Eusko Jaurlaritzak
Mendebaldeko harmailak lehen soto bat eta parkinga izango du kalearen parean eta lanak 2019-2020 denboraldiaren hasierarako amaituta egon litezke.